Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Bide orri argia

2010-02-16

Permalink Analisiak, 408 hitz  

Bide orri argia

Ezker abertzaleak berritu du bere bide orria. Berritu eta argitu. Hori zen Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izenburuko txostenaren eztabaidaren helburua. Eztabaidaren amaierako Zutik Euskal Herria izenburuko ebazpen nagusia, ondorioen laburpena ez ezik, aurrera begirako bide orria ere bada. Ezker abertzalearen ibilbidea gidatuko duena datozen urteotan. Izenburua bera ere ez da doakoa, zutik hitza ezker abertzalearen historian erabilia izan baita, batez ere estrategia egokitzeko garaietan.

Akordio demokratikoaren zein esparru demokratikoaren helburuak ez dira berriak ezker abertzalearentzat. Azken negoziazio prozesuaren beraren ardatz izan ziren. Oraingoan, baina, aipatutako helburuetara iristeko estrategia aldatu da. Ikusmolde berrituaren arabera, prozesua abiatzea ez da jartzen gainerako eragileek egin dezaketenaren menpe. «Ezker abertzalearen alde bakarreko erabakia da». Apustu politikoa da. Abiatzeko eta garatzeko behar besteko baldintzak daudelakoan. Blokeo egoera gehiago luzatzen utziz gero kalterako izan daitekeelako ustea dago apustu horren atzean.

Proiektu politiko guztiak gauza daitezkeela bermatuko duen akordioaren bila egin beharreko prozesu horretan aurrera egiteko modu bakarra «soilik lanabes politiko eta demokratikoak» erabiltzea dela argi utzi du ezker abertzaleak. «Sartu-irteerarik gabe». Beraz, tresnei buruzko ikusmoldean argitze prozesua izan da ezker abertzalean. Hemendik aurrera, jarduera molde guztiak fase politiko berriak eskatzen duen apustuaren zerbitzuan» kokatu beharra hobetsi du ezker abertzaleak, hau da, «indar metaketaren mesedetan». Aurrerantzean, masa borroka, borroka instituzionala eta borroka ideologikoa izango dira prozesu demokratikoaren «tresna bakarrak». Jarrera argia da: borroka armatua alde batera utzi beharra dago, besteak beste, indarrak biltzeko eraginkorra ez delakoan. Bere konpromisoaz zalantzarik egon ez dadin, Altsasuko adierazpenean bezala, Mitchell senatariaren printzipioak gogora ekarri ditu, horietako bat hitzez hitz erakarrita.

ETAk oraindik ez du adierazi noraino eta nola dagoen engaiatua estrategia berritu honetan, baina argi dago, azken agirian esaten zuenez, «ezker abertzalearen borrokaren ardatza aurrerantzean prozesu demokratikoa» bada, Zutik Euskal Herria ebazpenak jasotzen dituen terminoetan izan beharko duela. Tarteko bideetarako espaziorik ez dago.

Eztabaidaren ondorioak argituta, noiz hasten da prozesua? Berez, ez dauka abiapuntu jakinik. «Jada abiarazten ari da», ebazpenaren egileen arabera. Urratsez eta ekintzez sendotu beharko da. Baina sendotzen den bitartean, ahultasun fase batean izango da. Horregatik, aurreikus daiteke trantsizio hau ahalik eta laburrena izaten saiatuko direla prozesu demokratikoaren bultzatzaileak. Bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua berrestearekin batera, funtsezkoa izango da aurrera begira, indarrak biltzeko gaitasuna erakusten joatea. Hor egongo da apustuaren birtualitatearen gako nagusietako bat.

Akordio politikoaren bidea jorratuta eta landuta dago, baina alderdiak berriz jartzea mahai baten inguruan konponbide baten bila ez da eginkizun erraza izango. Tartean, salbuespen neurriak gainditzeko bideak aurkitzea ezinbestekoa izango da aurrera egiteko.

Agiria: Zutik Euskal Herria

Informazio gehiago: www.ezkerabertzalea.info

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
ezkerrak apustua negoziazio mahai batera iritsi gabe egitea oso erabaki erraldoia da .zeren usten du instituziotan eta herrigintzan dabiltzanen gain ardura gehiena, hemendik aurrera, baino pppsoe ezta kikilduko horiek errepresioa indartuko dute eta egunero izango dutugu atxiloak eta torturak, orduan hori geratzeno estrategia eraginkorra asmatu beharko da , atxiloak egoten direnean manifak egin kontra, eta pnv ko jendea babesten badu orduan jende masa handiak ikus ditzakegu protesta menifetan, pnv jende mota desberdina dago batzuk diru putxutan eta bessteak herritak xumeak, hauek mugitzeko prestatzen baditugu nahiko izan daiteke zeren ela eta ea hamendik aurrera errepresioaren kontrako menifestazioatan ibiliko diren itxaropenaizan daiteke egunkariaren kasuan eta otegi atxiloketaren kntrako menifetan ibili ziren gisan
Permalink-a 2010-02-16 @ 16:36
Bidaltzailea: zaharrak berri? [Bisitaria]
Bueno ezker abertzaleak atera du plazara Jonek Goirizelaiak "inor hotz utziko ez zuen" agiria. Bada, nik behintzat, gehiago espero nuen, ETA gaitzestea larregi izango zen, baino zerbait gehiago... Lizarra, Anoeta eta azkeneko prozesuetan antzeko hitzak erabili zituzten eta gero zer? Bueno, orain pelikularen protagonistak edo zumosoleko lehengusuak ea zer esaten duten itxaron beharko dugu. Ea epeltzen nauen.
Permalink-a 2010-02-16 @ 16:37
Bidaltzailea: Ig [Bisitaria]
Dokumentu hori oso txarra da eta ez du suposatzen aurrerapenik dagoenik. ETAri buruz ez dute hitzegiten. Euskaldunok irakurri eta gero, lasai esan dezakegu; zuen bidea ez dugu jarraituko. ETA EZ.
Permalink-a 2010-02-19 @ 02:26
Bidaltzailea: Itzain [Bisitaria]
Hainbeste zalantza eragin eta azalpen eskatu dituen agiriari bide orri "argia" deitzea ere!
Ea ba egiazkoa den, hainbeste urteko atzerapenarekin datorren hau.
Hala ere, uste dut batzuek txikitutako guztia berreraikitzeko beste hainbeste urte eta gehiago beharko direla, eta hori baldin eta zeozer berreraikitzeko prest baleude, ze gauza bat da ezintasunak jota, goi intentsitateko indarkeria erabiltzeari uko egin behar izatea, eta beste bat jardun baketsu eta errespetuzkoari heltzea.
Eta handik, ezberdin pentsatzen dutenekin harremanak osatzen saiatzera, eta birrindutako zubiak berregiten ahalegintzera bide luzeagoa oraindik. Kultura politiko baztertzaile eta zakarrean hezi dira jende asko, orain, eta halabeharraren eraginez, bestelako bideei ekiten hasteko. Ikusiko dugu zer ematen duen.
Permalink-a 2010-02-22 @ 09:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Apirila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!