Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Currinen mezua

2009-10-29

Permalink Gogoetak, 180 hitz  

Currinen mezua

Oso hitzaldi interesgarria eman du Brian Currin abokatu hegoafrikarrak. Argitasuna eta zintzotasuna eskertu behar zaio. Lokarriri ere eskertu behar zaio une honetan Currinen hitzaldia antolatu izana.

Mezuari dagokionez, honako ideiak azpimarratuko nituzke:

- Batasuna edo “ezker independentista” (Currinen hitzetan) erabat konprometituta dago “estrategia alternatiboarekin”, hau da, ziklo politiko berri batekin, non bide politikoak soilik erabiliko diren.
- Rubalcaba eta Garzonen tesien aurka, Batasuna ez da ari ETAren agindupean, baizik eta ekimen berria Batasunak berak gidatutakoa da.
- Gaitzezpenaren bidea kaltegarria izan daiteke. Aitzitik, komenigarria litzateke indarkeriari amaiera jartzeko prozesua elkarrekin egitea Batasunak eta ETAk.
- Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jazinto eta besteen atxiloketak “oso kaltegarriak” izan dira egungo egoera politikoa kontuan hartuta.
- Atxiloketen gainetik, ezker abertzaleak jaraitu beharko luke aurrera diseinatutako proiektuarekin, eta konfiantza berreskuratzeko urratsak egin beharko lituzke
- Gainerako alderdi abertzaleek babestu beharko lukete ezker independentistaren ekimena (mezu zuzena izan zen bertan zeuden Egibar, Ibarretxe, Olano, Arzalluz, edo Ezenarrorentzat)

Itxaropen mezua ekarri du, nahiz eta bere agerraldia larritasun egoeraren seinale izan.

Informazio gehiago:
- Xan Harriageren kronika (Berria)
- Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen inpresioak

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txomin [Bisitaria]

Neri batez ere puntu bat azpimaratuko nuke: "ETA eta Batasuna elkarrekin egin behar dute bidea".

Hortxe dago koska. Ezker Abertzalea "lotaldian edota izoztutako ETA"-rekin prozesua aurrera eramanez gero lehenego indarra izanen da E.H.an epe erdira. Batasuna ETArengatik banatuta Euskadiko Ezkerraren patua eta ETA GRAPO lez mamu bihurtuta (Rubalcabak, hots Estatuek, nahiko luketen modura).
Permalink-a 2009-10-30 @ 20:44

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Iraila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!