Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Ispilu katalana

2012-09-13

Permalink Gogoetak, Analisiak, 131 hitz  

Ispilu katalana

Batzuetan irudi luke EAJk Katalunian begi bat jarrita aurreikusi duela euskal lurraldeetako urriaren 21aren osteko jokalekua. Bere burua CiUren ispiluan begiratuko bailuen. CiU, hauteskundeak irabazi arren, gobernutik kanpo utzi zuen hirukoaren aliantzak bi aldiz. Hirugarrenean, berriz, Artur Masek gehiengo nahikoa eskuratu zuen gutxiengoan gobernatzeko. Badirudi horrelako zerbait nahi lukeela beretzat Iñigo Urkulluk: hauteskundeak irabazi, eta gutxieneko gehiengoarekin bakarrik gobernatu. Berdin noren sostenguarekin. Ispiluekin, baina, kontuz ibili beharra dago, ez baitute beti egia esaten. EAJ ez dago CiUren antzeko egoeran, Katalunian ez bezala, ezkerreko independentistek koalizio bat (EH Bildu) osatu baitute, lehen tokia eskuratzen lehiatzeko prest dagoena. Halaber, EAJk ohartu beharko luke edozeinen sostenguak ez duela berdin balio. Izan ere, CiU eta PPren arteko aliantzak dagoeneko ez dauka zentzurik, gizartearen marea independentistak etorkizunaren norabidea aldarazi duelako. Eta, halabeharrez, CiU egokitzen hasia da.

Erantzunak:

Bidaltzailea: bhj [Bisitaria]
pnv beti diroari eta bere kideei eman die onurak besteak zapuztuz, baino hortako gehiengoak izan ditu gaur arte, baino gipuzkoakoa gertatzen bazaio bizkaian ba ezingo luke, eta hori gertatzea komeni da, hau pnv z kokoteraino egimdako herritar asko dagonez ea behingoz independentistak irabazten dute eta agintzen EHn ere
Permalink-a 2012-09-13 @ 19:52
Bidaltzailea: patxi [Bisitaria]
Nere ustez 21eko hauteskundetan demaseko sorpresa egon ezik gauzak majo lotuta dituzte EAJ eta PSEko aparatuek. Beraz, hauteskunde horien balioa ez datza gobernu kudeaketan nor egongo den erabakitzean, 21ekoa "manifestazioa" da baita ere,adierazpen kolektibo bat. Kataluniakoari bezela ea euskal jendarteak Erkidegoko elite ekonomiko-politikoari mezu garbia bidaliko dion ala ez dago ikuskizun. Horixe da jokoan dagoena. EHBilduren emaitzak izango dira neurgailua. Zein da EAJ abertzaletasun istituziozalea mugiaraziko duen EHBilduren bozka kopuru gutxienekoa? Katalunian 1,5 miloi behar izan dira hango "dirua" itzulerarik gabeko bidean jartzeko. Hemen....?
Permalink-a 2012-09-13 @ 21:08
Bidaltzailea: beste bat [Bisitaria]
EAJk irabazi ondoren EAJ-PSOE elkartuta Urkulluk agintzea, ez da berdin EH Bilduk eserleku gehien lortzen baditu.

Imajinatu: PSOEk 2009an "egin ziona" ikusita, EH Bilduk irabazi duelako bigarren indarra izanik, eta euskaldunak baztertzeko frankistekin elkartzen den alderdiarekin bat eginda lehendakari. Euskal Herria ukatzen duen PSOE nahiago irabazi duen EH Bildu baino. Gustatuko al litzaieke hori EAJ bozkatzeko asmoa dutenei?
Permalink-a 2012-09-14 @ 01:48
Bidaltzailea: Matias [Bisitaria]
Nire ustez, Catalunyako olatuaren arrakasta Euskal Herrira ekartzeko inor gai den ikusteko dago oraindik. Urkulluren partez ez du ezer espero, baina EHBildu oso hotz ikusten ari naiz independentismoaren ikurraren jabea izan nahi badu. Aurrekanpaina honetan entzuten ari garena oso "light" iruditzen zait. Sentimenduekin mugiarazten da jendea, ez eztabadai tekniko-ekonomikoekin. Ez dut ulertzen nola EHBilduk ez duen planteatzen argiki independentziaren bidea urriaren 21tik aurrera begira.
Permalink-a 2012-09-14 @ 10:17
Bidaltzailea: JOE90210 [Bisitaria]
Benetan, ez dakit zer mundutan bizi zareten, Errezilgo edo Lizartzako baserri-guneetatik ez zarete aldentzen edo zer? Abertzaletasuna bi herrialdeetan baino ez da nagusi (2/7). Zer independentzi lor daiteke datu OBJEKTIBO horrekin? Irten zuen eskualdetik, batez ere zuen honerako, zeren frustrazioa ez da burmuinarentzako ona. Etorkizunean, hamarkada bat barru, agian Araba ere gehitu ahalko duzue (3/7) baina beste herrialdeak urruti, oso urruti daude. Eskozia eta Herrilde Katalenetako parte batek independentzia lortuko balu sikera, baina hori ere urruti ikusten dut.
Permalink-a 2012-09-14 @ 10:48
Bidaltzailea: beste bat [Bisitaria]
JOE90210: Kataluniak ere Valentzia, Baleareak eta Ipar Katalunia gabe lortuko du (lortzen badu) independentzia, hasieran behintzat. Eta?

Nik garbi daukat hobe dela Hego Euskal Herria bakarrik indenpendizatzea gaur bezala jarraitzea baino, hobe baskongadak bakarrik badira ere, hobe Gipuzkoa eta Bizkaia bakarrik badira ere, hobe Gipuzkoa bakarrik bada ere, hobe Goierri-Tolosaldea bakarrik bada ere. Herri honek estatu bat behar du eta ja behar du.
Permalink-a 2012-09-14 @ 12:08
Bidaltzailea: joe90210 [Bisitaria]
Beste bat-entzat: "Herri honek estatu bat behar du eta ja behar du", diozu, baina zer herritaz ari zara, EAE, Gipuzkoa, Goierri-Tolosaldea, Ibarra. Ez dauka zentzurik diozunak; independentzia mantra bat bihurtu da eta jada ez da medio bat helburu bat baino. Paraxismoraino luzatu duzuen mantra, eta jada zuen herriko auzo bat independizatzeko asmoa ere erakusten duzue. Itzul gaitezen erralismora mesedez!
Permalink-a 2012-09-14 @ 13:09
Bidaltzailea: patxi [Bisitaria]
Independentziak bi onura lekarkioke euskal jendarteari: Batetik estatu egiturak gure kolektiboa gobernatu eta arazoak kudeatzeko aukera gehiago emango lizkiguke; eta bestetik herri, komunitate edo kolektibo guztiek beraien kohesioa handitzeko karga sinboliko handiko "zera" da (beste estatu-nazio gehienen historia ikusi besterik ez dago). 1.5 miloi kataluniarrak errealitatetik kanpo paraxismoan murgilduta? Ez horixe. Zoriontsuago bizitzeko saiakera da hau, ilusioa eta ametsetak betetzeko ahalegina. Nik ere beste jendarte eredu bat eraiki nahi dut eta horretarako agintea gero eta gertuago eskuragarriago aldaketa hori eta eragiteko aukera handiagoa. Utopia? bai eta zer?
Permalink-a 2012-09-14 @ 16:17

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!