Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Proposamen estrategikoa sarean

2009-11-03

Permalink Berriak, 311 hitz  

Proposamen estrategikoa sarean

Txostena sarean eskuragarri jarri du ezker abertzaleak, www.ezkerabertzalea.info webgunean. Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izenburuko txostenak ezker abertzalearen estrategia berrituaren oinarriak jasotzen ditu. Txostenaren helburu nagusia «aldaketa politikoa gauzatzeko estrategia eraginkorra diseinatzea da».

Estrategia eraginkor honek ziklo berri bat ireki beharko luke, non Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko konfrontazioa «soilik bide demokratiko hutsetatik garatuko den». Horrela azaldu du Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kide ezagunak apustuaren zentzua, Gara-ri eskainitako elkarrizketan. Txostena Herritarren Batasuneko zuzendaritzak landu du, eta, dagoeneko, ezker abertzalearen militantziaren esku dago, eztabaidagai.

Askapen prozesuaren ibilbidea eta egungo abagunearen ezaugarri nagusiak aztertuta, egungo fasea «aldaketa politikoaren fasetzat» jo du ezker abertzaleak aipatutako txostenean. Horri begira, estrategia independentistaren diseinua jasotzen du txostenak, eta, horrekin batera, prozesu demokratikoa garatzeko proposamena. Txostenaren arabera, prozesu demokratikoaren helburua «aldaketa politikoa gauzatzea, eta horretarako, beharrezko indar metaketa eta indar harremanak mamitzea da». Proposamen hau bide politikoen aldeko apustu bat da: «Prozesu demokratikoak euskal herritarren hitza eta erabakia izan behar ditu oinarri eta beraz, inongo indarkeriarik edota kanpo injerentzia bidegaberik gabe garatu beharko da». Prozesuaren bermeei dagokien gogoeta ildo beretik doa: «Argi izan beharra dago, prozesuaren garapena nola, negoziazioen bidez erdietsitako akordioak betearazteko eta atzeraezin bilakatzeko berme bakarra indar metaketa, indar harremanen aldaketa eta nazio eraikuntza direla».

Txostenean ez dago aipamen zehatzik ETAren inguruan, baina aipatutako elkarrizketan Rufi Etxeberriak ez du saihestu ETAren zereginari buruzko galdera. «ETAk erantzukizun handia du ziklo politiko berri bat ireki ahal izateko baldintzak sortzeko garaian eta, aldi berean, horrek marko demokratiko baten aldeko indar metaketa eragin ahal dezan. Urte askotako borrokaren fruituak jasotzeko garaia da, ez alferrik galtzen uzteko».

Aipatutako prozesu demokratikoa gauzatzeko lau urrats proposatzen ditu ezker abertzalearen txostenak. Lehenik, ezker abertzalea berrosatzea Herritar Batasunaren inguruan. Bigarrenik, independentisten bilgunea osatzea. Hirugarrenik, herri harresi bat eraikitzea, gaur egungo salbuespen egoeraren salaketa eta irtenbide demokratikoaren aldarrikapena egiteko. Azkenik, negoziazio frontea berreraikitzea.

- Dokumentua: Fase politikoaren eta estrategiaren argipena

- Dokumentuaren pasarte batzuk

Erantzunak:

Bidaltzailea: b [Bisitaria]
STOP ZENSURA HISTORIKOA,
«Lotsagarria» iruditzen zaio EHBEri «euskal gatazkaren iraupenaren zama» hezkuntzaren gain uztea. Gainera, PSE-EE eta PPren itunaren ondorio gisa ikusten du Euskal Herria kontzeptua curriculumetik kentzea. «Gure herriaren historia ezabatu nahi dute. Estatua izan zela ezkutatu nahi dute. Nafarroa armen indarrekin konkistatu zutela ezkutatu nahi dute. Noizbait herri, hizkuntza eta kultura izateaz gain Europako estatu izan garela ez dute irakatsi nahi». Bi hizkuntzak parekatzeak ez duela elebitasuna ekarriko iritzi dio EHBEk. «PSOEk azaldu beharko luke zergatik egiten duen politika hau Hego Euskal Herrian eta kontrakoa Katalunian, Balear Uharteetan eta Galizia

"bizirik" geratzen den herri PREINDOUEROPEAR bakarra gera,zientzilari internazionalek diotenez naizta hemen zentsuratu.
Permalink-a 2009-11-04 @ 10:06
Bidaltzailea: xabi [Bisitaria]
ja, Europar Batasuneko "atxiloketa arbitrarioen taldeak" Garzoni Landa arbitrarioki atxilotu duela esan dio eta giza eskubideak ez dituela errespetatzen,ZENTSURATUTAKO TVETBn edo PSOETBn agertuko ez den beste albiste bat
Permalink-a 2009-11-04 @ 10:25
Bidaltzailea: zentsura [Bisitaria]
hik esan dek,PREHINDOEUROPEAR bakarrak ZENTSURATUAK gure herrian eta telebistan indioak bezela,eta gure kulturaren eta hizkuntzaren lurraldea murriztuz doa,murriztuz españiarren indarrez ta esfortzuz ez kasoalidadez.

Permalink-a 2009-11-04 @ 10:28
Bidaltzailea: askatu [Bisitaria]
Pakea,kantak dioen bezela arma bezela erabiltzen dutenean Hitza ixiltzeko ezta pakea.

Konponbidea gu zer garen eta zer izan nahi degun esateko eskubidea degunean alaituko da......eztago ehuneko 48% ko askatasunik,estatutuak bezela......ASKE BAI EDO EZ,eztago tartekorik...........eta 500 urte hauetan españiarrak ze maltzurrak diren erakutsi digute, bai gurekin bai beste batzukin......fida al gaitezke??????

Europan independentzia lortu guten herri guztien.....asko dira urte askotan,denek indarrez egin behar izan dute......eta eurek alde batetik aldarrikatuta.....PNV k eztu interes handirik, ze polizia txintxoarena egiten EZKER ABERTZALEAK ikastolak,AEK, kultura bilgune arriskutxuak sortzen zituenean PNV diru truke ELEMENTU KULTURAL arriskutsu hauek españiarrentzat DESAKTIBATZEN jun da, ikastolak adibidez...

Beraz, fida gaitezke ,nire ez,eta horretaz gain españiak darabilen KOLONIZAZIO basati honi aurre egiteko modu bakarra españiar inmigranteak integratzera BEARTZEA da beste inmigranteek beraien kabuz egiten duten bezela,hasteko top mantakoek euskeraz dakite eta eroskiko kajera batzuek eztira kaixo edo agur esateko kapazak, ADIOS GRACIAS bat esateute,nabaria da AKTIBISMO ESPAÑOLISTAGATIK, eztira klase asko behar agur eskerrikasko IKASTEKO BATZERE KLIENTEA BEZEROA EUSKERAZ ARI ZAIZUNIAN.

Bigarren bidea koloniaklismo honi aurre egite haur asko eduki behar ditugu,ez aipa ditru kontuak, ijitoek ez dute askorik (suposatzeanez )

Permalink-a 2009-11-04 @ 10:38

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!