Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Azken erantzunak

Honi erantzunez: ieta Gabonak, ieta Gabonak

ErickBeege [Bisitaria] · http://minocycline.trade
Permalink-a 2017-01-26 @ 12:52

Honi erantzunez: Laurden koskan

Suhar [Bisitaria]
Permalink-a 2015-04-07 @ 16:48

Honi erantzunez: Laurden koskan

Xabier [Bisitaria] · https://eu.wikipedia.org
Aurtengo tenporak nun ikus ditzaket?
Permalink-a 2015-04-07 @ 16:45

Honi erantzunez: Laurden koskan

AMAIA [Bisitaria]
Kaixo pello zabala :
Tenporei buruz lur zientzietarako proiektu bat egiten nabil eta zure izena pare bat aldiz aipatu dute. Horren ondorioz, pentzatu dut, tenporei buruzko informazio gehiago erraztu ahal izango zenidala. haien oinarria, udazkenerako aurreikusten dena... beno, edozer ere ondo etorriko litzaidake.
Milesker zure arretagatik.
Adeitasunez
Amaia
Permalink-a 2014-09-22 @ 18:47

Honi erantzunez: Laurden koskan

Txantrea [Bisitaria]
Suntsigarria gaur ikusi duguna Nafarroa nahiz Lapurdiko hainbat tokitan. Egundaino ikasiko ez duen ikasle kaxkar honek duela hainbat egun tenporek errana antzemaiten saiatu zelarik, ezin igar zezakean aurtengoa Uztaila gabe, Uzta-hila izanen zenik. Laborariek laboreen puskarik handiena galdutzat eman ditek (gure haranean behinik behin).

Latzak Baztandik erakutsi dauzkiguten iduriak.

Egon bizkor eta lehorrean.
Permalink-a 2014-07-05 @ 01:19

Honi erantzunez: Laurden koskan

itziar [Bisitaria]
Galizian ilberrirekin batea landa eremuko herritarrek zain izaten dira etxe aldetik noiz otsoa uluka hasten den, burujabetzago eta ausardiago izaten laguntzen omen diete uluekin batera etxe barruan izaten badira.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-05-25 @ 22:07

Honi erantzunez: Laurden koskan

mertxe [Bisitaria]
Egia ahal da martxo bukaeran ilberrirekin batera intxaurrondok zartatzen hasten direla euri asko egiten badu eta, zartadaren neurriren arabera udazkenean ilbeherako egunetan intxaurrak pil pilean hasiko direla erortzen ?Horrela dut entzuna.
Aldez aurretik, mila esker.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-04-12 @ 21:30

Honi erantzunez: Laurden koskan

Xabi [Bisitaria]
Mila esker!!

Martxoaren bukaeran hilabete honetaz galdetuko dizut ere inporta ez bazaizu.
Permalink-a 2014-03-24 @ 19:38

Honi erantzunez: Laurden koskan

Pello Zabala [Kidea]
Erraza diat hori, hemen diat apuntatuta eta:

Iaz, 396´5 litro. (Urteberri egunean, 20. Gero, 12tik 27ra, 365 litro)

Aurten: 271 litro. (ez asko lehen 15 egunetan; eta 220 litro, 17tik aurrera)
Permalink-a 2014-03-21 @ 22:17

Honi erantzunez: Laurden koskan

Xabi [Bisitaria]
Pello, galdera bat daukat zuretzat. Ba al dakizu zenbat litro bota zituen iazko urtarrilean eta berdin auntengoan ere? Zein izan zen euritsuagoa?
Permalink-a 2014-03-21 @ 18:45

Honi erantzunez: Laurden koskan

Txantrea [Bisitaria]
Idazki bikainen karpetan gorde diat honako hau, biga bortzetan berrikusteko; ni, kaletar ezjakin hau, nahasi egiten bainaiz. Uneon otutzen zaidan galdera bakarra duk ea noiz murriztu behar diren Txantrean dugun pikondoaren abarrak. Segituko diat idazkiaren mamia neureganatzerat bermatzen.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-10 @ 22:19

Honi erantzunez: Orain hiru hilabete

Txantrea [Bisitaria]
Euriarena ikaragarria izan duk. Haizeari aitzi egiteko on dituk kartoiak, euriaren aurka, aldiz, lehorrik izan ezean, nekez egin daitekek. Behin eta berriz bustiaren gainean euri egin dik, eguraldiari nahiz egoerari dagokienez.
Betorkigu zorioneko antizikloi hori zubikoen hezetasuna uxatzerat ez ezik, apoita zinez gorrian bizi direnen baldintzak hobetzerat.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-08 @ 00:50

Honi erantzunez: Otsailtxo, otsailtxo!

Txantrea [Bisitaria]
Auzoan barna beribilean nindoalarik, aurtengo otsailtxoaren joera isla lezakeen irudia ikusi diat. Billabesa-markesinaren ondoan gizon bat zegoan bere aterkiari eutsi ezinik. Baterat zuzentzen zuelarik haize bolada bortitzak itzultzen zioan barnekoz kanporat utziz euritakoa. Bertze alderat eginez gero, aldiz, eskuetatik eramaiten zioan. Gizona aterkia ixten saiatu duk, baina haizearen norabidea aldatu eta ihes egin ziok aldameneko dendatik atera berria zen anderearen aurpegian gelditu den arte. Andereak halako tramankuluak anitz urtez erabili izanak emaiten duen enantzuaz euritakoa berehala bildu eta, makila bailitzan, ostiaka hasi duk gizonaren aurka. Honek kentzea erdietsi dik eta billabesaren aiduru egon barik, joan nahiago izan dik. Euria berriz azaldu duk eta gizonak, ezinbertzean, zabaldu behar izan dik aterkia. Berriz lehengo komeria suertatu zaiok oihalari eusten dioten hagatxoak arras tolestu diren arte. Orduan, erretolika gaitza bota ondotik, ondoan zegoen paperontzian sartzen saiatu duk. Gogotik saiatu ere! Bilduta bazeukan ere, paperontziaren muturrean sartu nahi zuenean, haizearen eraginez, ireki egiten zitzaioan. Berriz hartu eta hari txiki bat baizik ez zen lehen aterkia ixteko zegoen zintatxoren arrastoa erabili dik ongi biltzeko. Alfer lana, ordea. Paperontziaren ahoan jotzen zian behin eta berriz. Azkenean bortizki sartzerat bermatu duk; hantxe geratu duk aterkia, erdia paperontzian sartuta, hagatxoen erdiak, aldiz, kanpoan makurturik eta gizona joan egin duk, haserre, madarikazioka eta txoil pelaturik.
Haizea eta euria nagusi hemengo otsailtxoan. Arga diagu haren lekuko.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-01 @ 00:39

Honi erantzunez: Milioi jaioberri

mertxe [Bisitaria]
Emakumea ama izateko gai izan denezkeroz, haurra besterik ez dira mundura etortzen,batzuk laguntzarekin besteak laguntzarik Gabe.Kontua, ama izatea dela eta, laguntza behar izanez gero profesionala behar den lekuan egotea da narban nagusia.
Ama izatean modu askotariko partoak askatzen dira, herrialde garatuetako emakumeak nahiz ez garatuetakoek eta, laguntza behar izanez gero, laguntzailea garaiz ez iristea da haur horren arazo narbana.
Haurra laguntza Gabe jaiotzean amaren semea edo alaba izango da.Laguntza beharrean bada eta laguntzailea ez badago bere orbinean ,haur horrek beti izango du akats andana, laguntza beharrean amarekiko libre izan ahal izateko.
Haurra amaren kibiotik bizitzara atera beharra izatea eta ezina izatea,haur horren bizitzaren atera behar horretan amaren emozio,beldur eta larri izango dituelako sentituak baita amaren purrusta ere.
Amak laguntza beharrean badago, haur hori beti izango da amarena, beldurrak uxatzeko nahiz haurra lasaitzeko edota animoak emateko.
Laguntza betiere bere lekuan da komegigarria.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-02-27 @ 21:48

Honi erantzunez: Milioi jaioberri

Txantrea [Bisitaria]
Gazteen jarduera sexualak nolakoa izan behar duen hainbertze kezkatzen dituenek, gainerakoen plangintza familiarra zurrun zehazten dakitenek, herbaltasun gaitza edukiko duen arren neholaz ere haurdunaldia eten nahi ez dutenek-eta ez ditek halako tinkotasunik erakutsi afera zinez larri honi buruz mintzatzeko tenorean. Eskubideak, antza denez, amarengandik munduratu ondotik akitzen dituk. Barruan gauden bitarte ezinago gozoan dena diagu alde. Kontua net bertzelakoa duk jaioz geroztik.
Hipokresia nagusi duk mundu honetan, aixkide. Munduan soilik egun bakar batean armatan xahutzen den diruarekin aise ezaba litekek arazo hau betiko. Baina hori ez ditek eginen, aitzitik, etika ikasgai magistralak emaiteari ekinen zaizkiok.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-27 @ 00:37

Honi erantzunez: Bi aste pasa

Txantrea [Bisitaria]
Oi dek, oi, marka dek, auek eakutsi biar omentziutek bidia zein dan.
Hauen eskuetan gaudek. Biktimen ahotsa entzun behar duk, ozen eta garden … haien aldekoa bada, bertzenaz … Salhaketak erran duenez hondar lau urtean 38 preso hil dituk presondegietan. Propaganda ditek hiltzaile hauek arma nagusia, propaganda eta heriotza, naski. Nehongo telebista katea hiperdemokratikotan ez duk hau salatuko duen giza eskubideen aldekorik agertu; nehongo egunkari ezinago progresistatan ez duk azaldu itsasargiarena egiten duen kazetari megainplikaturik egiaren aurpegirik gordinena erakusterat; nehongo alderdi demokratak ez dik bere gaitzespenik gogorrena plazaratu Askatasunaren eta Justiziaren aurkako ekintza bortitz hauen aurka. Guztia, jakina, jakinagatik.
Bigarren mailako hiritarrak dituk, gaituk. Bigarren mailako eskubideak ditiztek, ditiagu. Bigarren mailako sentimenduak zauzkatek, zauzkagu. Botererat iritsi edo iritsiko diren alderdien aldeko botoen kopurua gizentzen ez duteino ez ditek komunikabide ofizialetan batere islarik ukanen. Alde batekoek gelditzea erabaki ditek. Bertze aldekoek, historia luzeago eta ankerragoa dutenek, aldiz, betiko gisan segitzen ditek. Aldebakarrekotasuna ez duk konponbidea, ez horixe.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-25 @ 00:16

Honi erantzunez: Zoru etikoa

Jakes LAFITTE [Bisitaria]
"Si vis pacem para bellum" esaten zuten Erroma Zaharreko militarrek eta inperadoreek. Bilbon ostiralean agertu ziren egiaztatzaleek , bakearen bila eri direlarik horrelako hitzak ez zuten ahoskatu ezta ere aipatu, nahiz ta talde armatu bateko kideekin mintzatu ziren. Aldiz Madriletik eta Parisetik gerlan jarraitzen dute oraindik: atxiloketak, presoen kontrako humiliazioak, desagerpenak (Anza non dago?)Horrela segituz bakea lortu nahi ez dutela frogatzen digute. Erromako inperioa nola bukatu den pentsa bezate.
Permalink-a 2014-02-24 @ 10:44

Honi erantzunez: Zoru etikoa

Txantrea [Bisitaria]
Zoru etikoa zer den ez zekitek gure etorkizuna baldintzatzen (eta osten) ari direnek. Haien behearen gainean ez ditek fitsik ere. Egiaztatzaileak etorri dituk, egiaztatzen hasi ditek eta ezpondak arakatu nahi ez dituzten odoltzale batere ez errukitsu eta bihotz-zikinek entzutegi nazionalerat eraman ditiztek. Gaiztoak eta tontoak, haien eskuetan gaudek. Bakea suertatzen bada ez duk hauei esker izanen.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-23 @ 20:30

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!