Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Aro kalamatrika

2012-09-03

Permalink arotenplea, 280 hitz  

Aro kalamatrika

Eguraldia beti airean, halaxe nemaion izenburu BERRIAren diseinua eta maketazioa daraman aro liburuari. Airearen aldaketak eta dantzak, bere ekarri ahalik eta gehienak errepasatu ostean, galdera batzuen txanda ere prestatu nuen azken pasarteetan. Halaxe, azkenaurreko galderatxo batek honako kontu hau botatzen zidan: “Zuretzat, eguraldiari begira, hiru animalia maitagarrienak…” Gustura erantzuten nion, txoriak, zizareak eta armiarmak nituela erreparagarri eta maitagarri.

Bazen, hemen bertan, Ama Mariaren Bederatziurrenean burubelarri eta eztarri, gabiltzanean, gaur goizerako mendi asmorik zuenik. Fresko bai, baina argixeago espero zen gaur, ez dago atzoko iragarpenei eta gaur egunkarietan datozenei begiratu besterik… “Aste ona izango dugula, ezta?” Horrekintxe gustura jendea.

Atzo arratsean, Aizkorrirako asmotan galdetu zidanari, hala erantzuten nion: Mapak ondo zebiltzak eta giro freskoa ta txukuna zekartek, eta hala espero diat, edo nian... Bi begiak zabal-zabal utzi nuen, eta hala nerraion: Baina, pegatxo bat zeukeat ziztaka. Goizean armiarma ikusi diat paretean aurrera, bere habiatxotik urrunduta. Pentsatu diat: gixajo hau, oraingoan konfundittu samarra zabilek. Baina eguerdiondoan, beste bat ikusi diat, hormaren eta zoruko angelutxuan aurreraka, mantxo… eta bigarren honek zalantzan eta erreparoan ipini natxiok…!Ez zekiat zenbat, baina bustitik badiagu nonbait…

“Armiarma lurrean ikusten baduzu, hogei eta lau ordu barru euria”, diot Eguraldia beti airean, 131.ean, beste bost atsotitz armiarmadunekin batera. Baserrian, horixe genuen eguraldi-maparik ziurrena.

Mapa zientifikoei begiratzen diegunok ez genuen atzo horrelako aro-jokaldirik espero: Gipuzkoan sartu da bart, ertzak garbiago eta lehorrago mantenduz. 19 litro izan ditugu hemen, euri gozotan, goizeko ordubiak aldera hasita. Badira 40 litrotara arrimatu diren guneak ere. Ez dago batere gaizki. Eta ni, eskertuta, nire bi laguntxo ikasketarik gabeko jakintsu ‘zientifiko’ horiekiko. Toki batzutan, abuztu osoan baino euri gehiago, gaur goizean bertan egin ez du ba…? Eskerrak oraindik ere, eguraldiaren kalamatrikeria dexentean ikasi beharrean gaudenari… saiatuko al gara!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Gurean ere antzeko zerbaitez oharturik geundean: lurrean armiarmak ibiliz gero, euria ate joka diagu. Anitzetan gertatzen duk hori.

Gurasoen herrian aditua: bazegoan zaldi bat etxe ondoko pentzean, bazkatzen, gustura. Nagusiak, badaezpada ere, lotuta zian alde egin ez zezan. Eguraldia zoragarri zegoan. Ziplo zaldia irrintzika, putinka, jauzika hasi zuan. Nagusiak, lasaitzeko, etxeko ukuiluan sartu zian. Handik sobera gabe sekulako erauntsia izan zuan, kazkabar, harri eta guzti. Hizketan ez omen zekitek… edo ez ditiagu ulertzen.

Egon bizkor.
Permalink-a 2012-09-03 @ 23:30

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Uztaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!