Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: (e)ur(i) bedeinkatua *

2013-11-05

Permalink euribustiak, 340 hitz  

(e)ur(i) bedeinkatua *

Azaroaren eskilaran gora abiaturik garenean, 4an eta 5ean bedeinkatu gaituen euri bakeoso ta oparoaren oparia kontuan eta pozik hartzekoa dirudit, edo, buru esfortzurik batere gabe, hala pentsaitten xat. Halaxe baiteritzot, eta edozein alderdi eta adarretatik begiratuta ere, hartan bermatzen eta ziurtatzen naiz.

- Batetik, lurrazala egarri zegoela kontu jakina da. Entzungo zenioten perretxikutan saiatu den edonori. Horren ageriko ekar daiteke, 24 ordutan 60 litrotik gora bota arren, pendizetako urbidetxo ta errekaxto arinenak ere, zeinen gutxi enteratu diren…

- Bestetik, esan, egunen ilarari begiratzen hasiaz gero, azkeneko aldiz noiztsu izan zen beste horrenbestekorik topatzeko, soka luzetxoa behar dugula. Euriteak ez dira berdintsuak izaten, egia da hori. 56 litro izan genituen ekainaren 18an… duela, alegia 140 egun. Eta 61eko saioa topatzerakotan, urtarrilaren 15eraino jaitsi beharrean gaude: neguko eurijasen saioa hasi zeneko hartaraxe. Noski, hasi bazen hasi, urtarrileko aste hartan, 13tik 19ra, 7 egunetan 248 litro bota zizkigun. Ez du zerikusirik oraingo saio honekin.

- Egia da, baita, Arantzazuko mendi inguru eta pendiz hauetan, bakeoso, oreka fin batean iritsi zaizkigula 24-25 orduen arteko 62 litroak: eurijasatxorik bai, erauntsirik ez, zaparradaxka gehienak modoxo ta apal, batez beste, orduko 3 litro, neurri onean ta trankil bota dizkigularik, halako erregadio propio organizatu batean ari bailitzaiguan…

- Baina badu bendiziozko jardun honek beste ñabardura ta xehetasun zehaztu beharrekoa. Humiditatetik nahi beste eta behar beste ekarri du, bai. Normala. Mendebal traketsarekin eta haize bolada traskailuekin abiatu zena, ipar ikuttu urrun samarrekoa bazekarren ere, mendebal epelxeagoak gozatu zuen eta hartan mantendu hozberoa. Hartu kontuan Arantzazuko 730 metrotako altueran jasotakoa dela honako hozbero lauaren koskik eza: gauetik gentozen arren, atzo goizeko 9’etan euria abiatzean, 11º genituen hemen. Haietantxe mantendu zen ia gauerdirarte: gaueko 11’ak aldera, epelbide xumean abiatu zen; gaur goizeko 7’ak aldera, 13º bagenituen; eguerdirako 14’5º eta arratsalde erdian ia 16º.

- Epeltasun horretxen grazia da euri honen ixuria lurrazalarentzat bezala, belaze ta mendientzat, txaradi ta basoentzat, zuhaizti eta landaredi osoarentzat bendizio bilakatzen duena. Bere isuri jarioxka motelekoan, ez dio dañatu azalik lurrari, ez eta zopatu ere, mun laztan heze patxadakoa xuabe-xuabe eman dio… Bendizio ederragorik!!

* Bihar hasten da ilgora. Atzo gaurko agindu banizuen ere, bihar ikusiko ditugu, zehatz-mehatz, ilgora-ilbeherei dagozkienak.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Uda idor joan duk, arras. Gure ibarño honetan (hemengo errekañoak Ebrori buruz zoazak) dena ihar zuan. Udaberri euritsuaren ondotik ia ez diagu euri ttilikarik ikusi. Bertze eskualde batzuetan okerrago izan ditek. Gurasoen herrian izugarrizko kazkabarrak (benetako harriak) sekulako triskantza egin dik piper nahiz mahatsondoetan.
Pozarren hartu diat bi egunotako euritea. Gaur gustura pelatu nauk lantegian garraio bat zamatzen ari nintzen bitarte monotono bezain aspergarrian.
Biharkoaren zain gauzkak, aiherrak, irritsean, joranez.

Egon bizkor, eta legorpean.
Permalink-a 2013-11-05 @ 23:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!