Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Eskerrik asko, Aniaiz

2014-02-20

Permalink Irakurt-pitxiak, 494 hitz  

Eskerrik asko, Aniaiz

Maitasuna da bide bakarra
Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea | Arkaitz Bellon Blancoren bikotekidea
2014/02/14

Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit, eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da, maittia.

Niri zaren bezela, zeunden bezela agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskeini didazu. Indartsua oso; «Apurtu ninduten …», «Krak egin neban …», «txaboluan negarrez egon naz …», «kriston ezintasuna …», «kezkatuta nago …», «ez dot ondo jokatu …», «beldur naiz …», «itxi egin naz …» , «laguntza beharko dot …»ierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzutan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak ematen zituena.

Ilusio eta bizi pozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat. Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakinmin, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala, osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena … «gure esku dago»n beti … aix, me enkantas … eta zu lotsatu eitten zinan.

Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu!! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau, erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena uneoro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi.

Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen duena. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen… bakoitzak bere erantzunkizunak asumituta, bidea eta alkarren zaintza partekatzeko konpromisoz… eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea. Bidelagun ezinhobea izan zara, maittia. Zure babes, konfidantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut … maittasuna. Begiratu ezezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu, laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzekoa … izatekoa … libre. Eta elkarri eskeinitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu.

Mila esker, bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan deztazun moduan, «zelako harro naon»lkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik» «eskerrik asko hor egoten lagatziarren pittin», «maitte zaittut pilla bat», «dana», «dan dan dana»o lapurtu dozkuez … gehiegi … dena ez baitago gure esku … nahi eta ezinak agortu zaittu, amorruak lehertu … baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku daonakin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei detzagun eta dozkuen maittasunaren indarrarekin egingo dot aurrera … maitasuna da bide bakarra … guk, maittasunetik eitten dogu borroka … osasuna, askatatasuna eta maitasuna !!! jtk!!!

Sei egun hauxe irakurri nuela. Irakurt-pitxi, pitxienetakoa. Begiak zabalzabal hasi, halaxe jarraittu, malko pixuak iraulika sentittu, eta halexe, gustura. Berriro irakurri, gozatu zuekin biokin, eta zuen maitasunarekin. Milesker, Aniaiz! Nafar erreinuko odola sentiarazi didazu zainetan gora, bihotz pilpira gozoan. Muxu bana, bi maitagarrioi!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Alde batekoei, urteetako jarduera utzi ondotik, benetako bermeak eskatzen zaizkieino, halakoak egiaztatzeko kanpotik etorritakoei buruz zalantzak eta uste gaiztoak egunero plazaratzen direino, beren arbaso politikoendako nehoiz ere eskatu ez dutena kontrakoei eskatu nahi dieteino; aisa lehenagotik jarrera arbuiagarria daukatenek beren horretan segitzen ditek beren ondorio odoltsuen emaitzak etengabe handituz.
Karrikan aldarrikatu izanak eraman zian Arkaitz aro berriari nehoiz egokituko ez zaizkionen eskuetarat. Eskarmentu handiko berauen eginbideak lehen ere izan zuen ondorio bera izan zian, aunitz urtetako bortizkeriaren ondotik gazte bat, bertze bat, zendu duk, zenarazi ditek.
Telebistako tertulietan ez duk biktimen eskubideen aldekorik agertuko Justizia ezar dadin eskatzerat. Nehongo hiperdemokratak ez dik jende hau Hagako (Herbehereak) epaitegirat joanaraziko gizateriaren aurkako joera izan duten azterrarazterat, ez. Hemen, alde batekoendako behinik behin, dena zilegi duk.
Esker anitz, Ainaiz; guri ere ez zaiguk ahantziko.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-21 @ 12:25

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!