Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Ezer Gutxi Zara

2014-01-04

Permalink Irakurt-pitxiak, 123 hitz  

Ezer Gutxi Zara

https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/05-ezer-gutxi-zara?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz

Gabonak asko pentsarazten zioten Bitorianori. Jesus horretarako gizon? Ta pentsabide horietan, gertakizun batzuen harian ere, irakin egiten zion bere baitako labetxoak. Hala sortu zuen, 1984 aldera, hain tiriki-taukiar dirudien bertso zizelkatua den olerki ertzduna. Doinua ere halaxe tiriki-taukitua eman nion hezurdura karratuan. Ezer gutxi zara,
Ezer gutxi zara
hala da gizona,
Deus gutxi da beti:
alferrik gabona.

Ez dagiro, baina,
haitik beharbada,
gizonen amorez
glzon egin zara.

Ezer gutxi zara …

Gizonak gizona
ez du aintzat hartzen.
Zu, ostera, Jainko,
gizon zara janzten.

Ezer gutxi zara …

Hainbestean zara
gizcn jantzi, Jainko,
non ez den fjjatzen
Zugan inor asko.

Ezer gutxi zara …

Alferrik Gabona,
ene Jaun hain ona,
Gizonentzat ez da
deus asko gizona.

Ezer gutxi zara …

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Gizonentzat ez da deus asko gizona. Hagitz egokia esaldia, gaur kazkabarra ikusi (eta jasan!) dudalarik, zubipeko kartoidunen aldeko elkartasunik eza gogoratu zaidak. Arrazoi zian Gandiagak “alferrik gabona” zioenean.
Alaia, halarik ere, doinua. Ederra eta izugarri ongi afinatua ahots zolia.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-01-05 @ 02:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!