Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Gaur hamabost

2013-12-17

Permalink arotenplea, 127 hitz  

Gaur hamabost

Hala nion gaur hamabost, Xabierko santuaren egunean, ilargiaren haztea ta goratzea abiatzen ziren egun berean:Baietz portatu oraingoan ilargi xaltxera tranpoxa lotsatia egun laburretako sasoi honetan…! Ez dut trabesik gurutzatuko baina… baietzean nabil.

Ta baita portatu ere. Halakoxe egunak zaizkigu fortunatu! Luzeagoak izan balira, auskalo! Baina, urteko laburrentxuenak izateko, eguzkibeteko egunak (8 ordu inguruotan) mordoska, 10 gutxinez bai… hamabostaldi honek 66 ordu bete ditu eguzkitan mendialdeotako eguteran.

Ba, gaur abiatu da ilargi xaltxera bere murrizketekin: goizean goiz beheraka, egun pare bat fanfarroi han altuan ibilita. Gaur ere halaxe dator, bart egin duen ia bide beretsutik, eta egun pare batean apenas antzemango zaion matrail bateko argia galduz, itzala pixkeka sartzen hasi zaiola ere.

Ezin jarraiko du aurpegi betetzerakoan eta igoerakoan oparitu dizkigun zeru garbiekin, baina, tira! Ez du gehiegi gaiztotu nahiko…!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Ea ttintto portatzen den, badakik, ederki aski, ikusiko huelako, zer nolako histura sortzen den zubipeko kartoien artean bizi direnen aurpegiak hormak (hormak, izotzak, jelak, leiak, karroinak, koilak) zigortzen dituenean. Heldu diren egun berexiotan ea baduten eguraldiaren tregoarik, noharroinek jairik ez duten arren (haiendako egun oro duk astegun buruzuri, are zuriago egun hotzotan), urte bukaera eta bertzearen hasiera bizirik ospa ditzaten.
Egon bizkor.
Permalink-a 2013-12-17 @ 23:30

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!