Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Hamaika ikusteko gu!!!

2014-02-21

Permalink pentsumentala, 195 hitz  

Hamaika ikusteko gu!!!

Hamaika ikusteko gu!!!

- ETAk armak utzi ditu
- BAKEAN
- POR FIN
- EL FIN DEL TERROR
- La democracia arrincona a ETA
- Le corrsponde al próxio Gobierno gestionar “el nuevo tiempo”
- POR FIN! ETA anuncia el final de la violencia
- FIN ETA anuncia el cese definitivo de la violencia
- ETA alardea de sus asesinatos y emplaza al Gobierno a negociar
- 20 de octubre de 2011 AGUR, ETA
- Un nuevo tiempo para Euskal Herria

Horra hor hamaika egunkaritako lehen orrialdetako izenburuak
Hamaika ikusteko, eta hamaika entzuteko jaioak garela bagenekien. Baina, azken bi urteotan ikusiak ikusi, entzunak entzun…

Horixe, eta holaxe idatzi nuen gaur 28 hilabete. Egunkari mordoska batek bere lehen orrialdean, ateburuan, letra handiz idatziak denak. Eta berdintsu jarraitu beharko ote dugu? 2008tik aurrera entzundakoak gogoratzen banituen han, azken 28 hilabeteotakoekin, zer esan? Nazkatzerainokoak, denak eskaritan, entzun ta ikusi ditugu. Trukerik ez da inondik izan, urrunagotzeak eta zailtasunak 'aporrillo' izan ez bada. Baina, hori bai, bihar ere sinpalta saiatuko naiz izenburuak biltzen. Bakea, beharrezkoa den eta dugun arren, bakea… gero eta urrunago ote daukagun, zalantzati sentitzen bait naiz… Bakea, alegia… auskalo non eta… auskalo noiz… … … … … … … bizi ahalko dugun… inoiz ahalko bagenu…!!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jakes LAFITTE [Bisitaria]
Euskal Herrian bakearen aldeko urrats seguruak egiten ari direlakoan nago. Atzo Bilbon erakutsi zuten bideoa horren lekukotasuna daukagu. Armak ixilduz gero politikariak mintza bitez! Bainan prest ahal dira Frantzia eta Espainiako Gobernuak? Oraindik ez, uste dut. Bi urte horietan higitu gabe geratu dira gobernu biak. Hegoaldetik kritika ezezkorrak eta Iparraldetik mutukeria; hain zuzen ere, atzo Frantziako telebista kate nagusietan ez zuten ekimena hori aipatu. Espainiako arazoa zaie, bainan Iparraldean elkargoaren errebendakipenaz gain, ikastolen arazoa, etxebizitzarena eta ehun presoena badaude. Zergaitik hain itsu geratu nahi dute? Izan ontsa.
Permalink-a 2014-02-22 @ 08:19
Bidaltzailea: Pello Zabala [Kidea]
Hala duk, Jakes. Eta gaurko egunkari burutan ikusitakoak eta horien arabera entzundakoak, ez ziguk asko balio animoa pixka bat bedere jasotzeko. Eta berriki AN-etik iritsi den anuntzioarekin gurxiago: atzo hemen izandako Begiraleen koadrilla ez ditek ba, Madrilera deitu, Audientzia Nazionalera? Hobe ditek fite batean euren etxetara itzultzea... Ze demontretako demokrazia da hau? Hau Europa da? Gaitezen nafar erresumako demokratak, nafar odola zainetan, nafarki...!
Permalink-a 2014-02-22 @ 13:46
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Alde bakar batekoek soilik utzi ditek, alde bakar batekoek soilik erabaki ditek liskarrari bake emaitea, alde bakar batekoek soilik egin ditek lehengo garaietan bertze istilu batzuetan eman diren urratsetan aitzina.
Albiste ona izanagatik, exkax dela erran zigutek. Exkax dela erran zigutek kanpotik etorritako egiaztatzaileen lana (baita egiaztatzaileak berak ere) auzitan jartzen dutenek, hondar urteotan arrazoi osoaren jabe egon uste izan dutenek, beren jarreratik tarterik ñimiñoena aldendu ez direnek, liskarrari aldebakartasunez bake emaitea erabaki zutenak baino lehen liskarra elikatzen hasi zirenek, aldebakartasunez armak indargabetzea erabaki eta gero beren armak ez indargabetzeaz gain, bizkortu eginen dituztenek, horiexek erran zigutek emandako urratsa exkax dela. Marka duk. Espainiar marka.
Euskal Herriarendako ez zekiat aro berria heldu den, dakidana duk Ameriketako kolonia ohiek harturiko bidea hartzen ez dugun bitarte dagoeneko aski odoltsuan ez dugula bakerik izanen.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-23 @ 00:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!