Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: ieta Gabonak, ieta Gabonak

2014-01-08

Permalink Irakurt-pitxiak, 444 hitz  

ieta Gabonak, ieta Gabonak

ETA GABONAK, ETA GABONAK:
ZELOFAN, PAPER DE PLATA.

Gabonak datozela-ta
jendearen tarrapata
Gabonak datozela-ta
erosketa da nagusi,
adornua ta zarata.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
zelofan, paper de plata,
gastatu dugu soldata;
nahiz epetan, nahiz zorretan,
kapritxorik ez da falta.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
txanpon-txanpanak botaka,
itxura hala dela-ta.
Letra ederrik helduko
zaigu, Gabonak pasa-ta.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
bota genuena falta.
Bukatu da tarrapata.
Ez da erraza izango
urtarrileko aldapa.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
zelofan, paper de plata,
tontakeria galanta:
ogi ta gatzetarako
behar dena ere janda!

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/04-eta-gabonak-eta-gabonak-1?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz

Helbide horretakoa entzun aurrena. Abenduaren 20an entzun genuen aurrekoz, bezperan Dir-Dir zer ikusi entzunez hasi genuenean lau aste iraun digun Gabon-kanten jokuak. i-eta Gabonak, i-eta Gabonak, holaxe abesten genuen eta dugu, urtero, sinpalta. Doinuak bizia izatea eskatzenzuela iruditu zitzaidan: lehen ahapaldiko tarrapata hitzak eraman ninduen hartara eta baita ahalpadi bereko azken adornua ta zarata horrek. Gainera, euskaldunok ‘hala da ta’ edo ‘lehen ere esan da-ta’, eta horrelakoetan, ta horrek dena erabakitzen du, eta gehiago ‘paper de plata’ bezalako kastillano erabakiorra sartzen baduzu. Plata horrek, terminatibo eta determinante izatea eskatzen zidan, eta hara nola amaitzen den doinuan goitik behera, tesia erabakiaz. Ba, entzun zazu orain goiko helbide horretan abenduan, eguberri aurrez, 20an, entzun genuen bertsioa, esku-soinu eta pandero, abiada axkarrean abestua.

-------
Musikaren kuzinan gabiltzanok, beti izaten dugu tentazio berririk, kanta bat hartu gogoan eta daraman doinuari ikuttutxoren bat edo, konponketatxoren bat, gutxienez igurtziren batez ferekatzeko tentazioa. Hala Juan Luis Atxega lagunak, kantaren azken ahapaldi tristei gehiago begiratzen die, eta penaz: “Letra ederrik helduko zaigu Gabonak pasata… Ez da erraza izango urtarrileko aldapa… ogi ta gatzetarako behar dena ere janda…” hori dena gogoan beste erritmo ta abesteko era ‘emeki’agoa ernasten dio, eta baita konpasa aldatuz aurreko bertsioan ematen zaion presa eta tarrapata mantxotzen ditu; hori lortzen du, batez ere, zelofan paper de pla-ta konpas osoan luzatuz, eta baita ahapaldien azken bi notak Mi dezisiboan amaitu gabe, Si-SI luzean eutsiaraziz… urtarrileko zailtasunak hor jarraitzen dute eta… Eta noski, ‘emeki’ doan abesti hau Edurnek goxotasuna luzatuz abesten badu, orduan eta egokiagoa…
Baina, ez ahaztu, gaur hamabost lehen doinua entzun genuenetik, gaurko arratsera 16 minutu luzatu duela arratsa eguzkiaren erretiro gero eta mantxoagoak. Mantxotzen hasita, hara ba hemen, doinu bararekin, leundutxo bat hemen, geldittu bat hor, eta luxatu bat haruntzago… nola beste kanta bat gelditu zaigun ia ia… Entzun ezazue, Edurne Agirreren ahots artetsuan, kanta xaharraren gaineko gabon-kanta berritua, honako helbidean:

https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/05-eta-gabonak-eta-gabonak-2?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Ardura zaila hain olerkari handia musikaz lagundu nahi izaitearena. Haren mailan egoiteak zinez lan gaitza eskatzen dik, eta jakintza, eta lagun talde ederra. Dena erdietsi duzue. Musikari olerkiari berari bezainbat errepararaztea lortu duzue eta hori ez duk ahuntzaren gauerdiko puzkerra. Maisu lana burutu duzue, pozik egon zaitezkete. Edurne Agirreren fitxajea bikaina izan duk. Hark dik, hark belarri ederra eta ahots afinatua.
Estimatuta zegok zuen lana.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-01-08 @ 22:32
Bidaltzailea: ErickBeege [Bisitaria] · http://minocycline.trade
Permalink-a 2017-01-26 @ 12:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!