Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Izarra galdu zaigu

2014-01-06

Permalink ekomaitea, 178 hitz  

Izarra galdu zaigu

https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/14-izarra-galdu-zaigu?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz

Lehen Gabonetakoa dugu gaurko hau ere, Erregeen egunekoa, juxtu. Hasieran ez genion doinurik erantsi, errondan Gabon gabaren esperoan abesteko, Erregeena beste puntan ikusten baita, dozena bat egunetara iritsi ere. Baina, orain 3 urte, sorta guztia batean argitzeko asmoak hartzean, osatze lantxoa ere egin genuen eta… abesti hauen harmonizatze hain atsegina eta dotorea Juan Luis Atxega organojole eta maisu finak hartu zuen bere kargu, eta bera denak soinuz abeslarioi lagundu diguna. Ba, kanta aspaldiko honi, 1982rako osatua zuen eta Bitorianok, Juan Luis lagunak asmatu zion euskal kutsuko doinu lasai bezain melodiatsua. Hasieran, tartean eta bukaeran, hor da soinu altu fiña, izarraren pausotxoen ibilera sujeritzen... Aupa hi, Juan Luis! Entzun IZARRA GALDU ZAIGU.

Izarra galdu zaigu
Belengo bidean,
guztion kaltean;
jauregira jo dugu
halabeharrean:
hain gaude egon ere
uste okerrean,
hantxe behar duela
inon egotean;
Jesus haurrik ez dago
Herodesenean.

Handiusteak gaitu
eraman hortara,
hain harroak gara;
non behar du jauregi
batean ez bada?
Gure eritzietan
gauza hola bada,
ez da makala hartu
dugun adarkada:
horra non etorri den
Belengo askara.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Gandiaga handiak harroputzei zuzenduriko bertsoak asmatu nahi ukan zituen ez zekiat; egungo Eliza agintariek, legearen alde ilunenak baliatuz bereak ez dituzten eraikinak ebasten ari direnek, ikasi beharreko apaltasun ikasgaia ditek honako hau. Kasu eginen dioten bertze kontu bat duk.

Hitsa emaiten badu ere, ederra airea.

Egon bizkor.
Permalink-a 2014-01-06 @ 22:11
Bidaltzailea: maritxu [Bisitaria]
zerua hodeitsua dagoenean ezin izarrik ikusi,je je je.
Permalink-a 2014-01-06 @ 23:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Uztaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!