Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Laurden koskan

2014-03-10

Permalink laurdenka, 171 hitz  

Laurden koskan

Udaberrian sartu aurretik justu, ilargiaren bi ibilde neurrien koska azaldu nahi nuke. Abendu hasieran, han seinalatu nuen nola egun berean abiatu ziren ilgora eta ilberria. Baita ere, seinalatzen nuen nola handik sei hilabetera, udan alegia, bi koskak oso bestelako agertuko ziren: alegia, ilgora hastean, nola ilbetea egongo zen ilbeheraren azken egunean. Zergatik zen ere argitzen saiatu nintzen: nola ilgora-ilbeherek 13 bider igo ta jaisten zituzten gora-beherako pendizak; eta bien bitartean, ilberri-ilbeteek 12 aurpegi gizenaldi nahiz flakialdi. Eta, sei hilabetetik sei hilabetera, batak bestea erdibidean harrapatzen badu, argi egon leike, burua zentzatzea nahikoa, 3 hilabete inguruan, erdibidearen erdian, alegia, laurden koskan egongo dela. Eta halaxe da.

Herenegun genuen ilberritxoaren laurdenka: aurpegi erdia potolotzen hasi zen. Atzo goizean, berriz abiatu zen ilbehera. Gaur hor de goian, lehen behera pausotxoa emanik ilargi amandrea. Beheraka doan bitartean, gero eta beteagoa ikusiko dugu, gero eta matrail zuriagoa. Datorren igandean, ilbeherakoaren erdibidean, orduantxe iritxiko da ilbete biribil zuria osatzera. Beraz, giro dotorea iritsi zaigunean, ilargia betebidean dugu, alde batetik, baina atzotik martxoaren 23 igandera arte, ilbeherako lanak egiteko eta aprobetxatzeko eran.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Idazki bikainen karpetan gorde diat honako hau, biga bortzetan berrikusteko; ni, kaletar ezjakin hau, nahasi egiten bainaiz. Uneon otutzen zaidan galdera bakarra duk ea noiz murriztu behar diren Txantrean dugun pikondoaren abarrak. Segituko diat idazkiaren mamia neureganatzerat bermatzen.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-10 @ 22:19
Bidaltzailea: Xabi [Bisitaria]
Pello, galdera bat daukat zuretzat. Ba al dakizu zenbat litro bota zituen iazko urtarrilean eta berdin auntengoan ere? Zein izan zen euritsuagoa?
Permalink-a 2014-03-21 @ 18:45
Bidaltzailea: Pello Zabala [Kidea]
Erraza diat hori, hemen diat apuntatuta eta:

Iaz, 396´5 litro. (Urteberri egunean, 20. Gero, 12tik 27ra, 365 litro)

Aurten: 271 litro. (ez asko lehen 15 egunetan; eta 220 litro, 17tik aurrera)
Permalink-a 2014-03-21 @ 22:17
Bidaltzailea: Xabi [Bisitaria]
Mila esker!!

Martxoaren bukaeran hilabete honetaz galdetuko dizut ere inporta ez bazaizu.
Permalink-a 2014-03-24 @ 19:38
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Egia ahal da martxo bukaeran ilberrirekin batera intxaurrondok zartatzen hasten direla euri asko egiten badu eta, zartadaren neurriren arabera udazkenean ilbeherako egunetan intxaurrak pil pilean hasiko direla erortzen ?Horrela dut entzuna.
Aldez aurretik, mila esker.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-04-12 @ 21:30
Bidaltzailea: itziar [Bisitaria]
Galizian ilberrirekin batea landa eremuko herritarrek zain izaten dira etxe aldetik noiz otsoa uluka hasten den, burujabetzago eta ausardiago izaten laguntzen omen diete uluekin batera etxe barruan izaten badira.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-05-25 @ 22:07
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Suntsigarria gaur ikusi duguna Nafarroa nahiz Lapurdiko hainbat tokitan. Egundaino ikasiko ez duen ikasle kaxkar honek duela hainbat egun tenporek errana antzemaiten saiatu zelarik, ezin igar zezakean aurtengoa Uztaila gabe, Uzta-hila izanen zenik. Laborariek laboreen puskarik handiena galdutzat eman ditek (gure haranean behinik behin).

Latzak Baztandik erakutsi dauzkiguten iduriak.

Egon bizkor eta lehorrean.
Permalink-a 2014-07-05 @ 01:19
Bidaltzailea: AMAIA [Bisitaria]
Kaixo pello zabala :
Tenporei buruz lur zientzietarako proiektu bat egiten nabil eta zure izena pare bat aldiz aipatu dute. Horren ondorioz, pentzatu dut, tenporei buruzko informazio gehiago erraztu ahal izango zenidala. haien oinarria, udazkenerako aurreikusten dena... beno, edozer ere ondo etorriko litzaidake.
Milesker zure arretagatik.
Adeitasunez
Amaia
Permalink-a 2014-09-22 @ 18:47
Bidaltzailea: Xabier [Bisitaria] · https://eu.wikipedia.org
Aurtengo tenporak nun ikus ditzaket?
Permalink-a 2015-04-07 @ 16:45
Bidaltzailea: Suhar [Bisitaria]
Permalink-a 2015-04-07 @ 16:48

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!