Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Menditik kale artera

2013-10-23

Permalink arotenplea, 191 hitz  

Menditik kale artera

Mendiko behatokitik ikuspegi mendi ahal mundiala gozatzen dudan bezala, kaleen artean, oso bestela nabil. Egia da hori. Gaur arratsean, beste enkargu pare bat aitzaki, hor joan naiz teologia berritu asmozko liburu batzuen bila Gasteizko labera, liburu xortatxo bat, labetik ateraberria, eskuratzera: Melloni, Castillo, Enrike Lozanotarra, Andres gure mendebalekoa ta beste zesumakoren bat aurkituko dudalakoan…

Hartu bost ale, udazkenerako uztatxo pullita, eta banoa kalez kale, kale errazak asko han ta pista gutxi, eta despista naiz.

Nonditxu ote nebilen galdetu eta, bideratu naizela uste nuenean, hara gizaseme ongi helduak aldamenetik:
- Kaixo, Pello, zer zabiltz?
- Hementxe. Liburu hauen bila eta, orain astotxoa non utzi ote dudan ahaztuta…
- Lasai, nik eramango zaitut. Laguntzeko prest nauzu.

Euskara ikasten ari dela, gustu osoz. Maisuak nire esaldietako bat edo beste aipatzen diela eskolan, Luzuriagatarra dela bera… Eta horrela, bideko solasak arindu digu ibilaldia eta gozatu bezain mamitu lagunberritza… Zer moduzko umorea duen bere arreba Gotzonek, galdetu diot agurtzeko orduan. Katixima ikasten ez baino, katiximape pixuan baitu arreba, hiru urte eta bi hilabete dagoeneko. Hurrengoan gorantziak emateko, hala gomenda diot. Eta umorearena galdetzen niola, esan, ateraldi azkar eta on bat izan dezan… Muxu pare bat, Gotzone!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Halakoak pasatzen dituk zerutik lurrerat jaisten delarik. Arantzazuko mendiak, baserrekak, ordokiak, zuhaitzak baita txoriak ere laguntzaile ederrak dituk kokatzeko tenorean. Haren uberarik edo lorratzik utzi ez den tokietan nekez jakin zezakeagu non gauden. Erreferentziak soilik karrika hasieretan dauden txarteletan kausi zitzakeagu, hauek desagertuz gero, xahu gaituk.
Batzuetan galdera heldu zaiguk bururat, zergatik atera ginen leizeetatik?!

Egon bizkor.
Permalink-a 2013-10-23 @ 23:36

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!