Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Ñabarduretan

2012-09-25

Permalink arotenplea, 229 hitz  

Ñabarduretan

Udazkena noiz iritsi da? Baina iritsi iritsi, horrela, puntu-puntuan, ez erdixka. Zeren eta, joan den larunbatean, 22an, eguzkiaren 3rak 11 minutu gutxiagoan (14’49), ofizialki sartu omen ginenean, goiz hartan eguzkia goizeko 6rak eta 3 minututan jaiki omen zen; eta etzan, ofizialki noski, arratseko seirak eta 11 minututan. Beraz, eta ez dut uste oker nabilenik, egun dontsu horrek, eguzki argitakoak, egun eguneoak alegia, 12 ordu eta 8 minutu gozatu ahal izan zituen. Eta beraz, gauari jan zizkion 8 minutu horiek, hortaz, 16 minutuko aldea. Ez al digute kontatu, bada, eskolan eta, udazkenak berdintzen dituela gaua eta eguna, biak 12na ordutan?

Ez dakit eguzkiaren erretiratzeko nagikeriaz den, edo jaikitzeko alferkeria den kulpante, baina kontua da, joan den igandean 6’04an jaiki zela eta, 18’10ean erretiratu: Ordu ta 6 minutu, egunaren alde. Atzo, 6’04an (herenegungo ordu berean) jaiki, eta 18’08an izkutatu: 4 minutu gauari kenduak egunaren luzerarako. Gaur, 6’05ean kendu ditu nagiak, eta, 18’06an, euri ximurretan aldegin omen du: beraz, kuentak eginez gero, 12 ordu eta minutu bat egunak, eta 11 ordu eta 59 gauak, ia-ia berdinean eta pareparean. Eta bihar? Ba, bihar, goizetik egunak galtzen duen minutua (6’06an jaiki), arratsetik ere ximurtzen zaio argiari (18’05), beraz, eguna da 12 ordutara iristen ez dena, minutu eskas baten erruz, eta gaua da irabazian doana, bihar 12 ordu eta minutu bateko propina baitu.

Ñabarduratxo bat: Gaur zortzi, 18an, 19 minutuko aldea zeramaion egunak gauari: 5’59an jaiki eta 18’18an etzan. Hara hor, azken astebete honetan, zenbateko aldea jan dion gauak egunari, ilunak eguzkiari…

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Ez zekiagu, beraz, noiz sartu(ko) den larrazkena. Gure alderdian orain arteko kolore nagusia, muskerrarena, ahulduz zihoak. Ama Lurrari emeki-emeki (nola bertzenaz) azala nabartzen hasi zaiok. Ihartzea ere bazeritzak udazkenari bertze anitz lekutan.
Alor anitzetan (ez soilik ekonomian) dena ihartzen ari duk, nork zekik, agian une egokia duk, ihartze sasoi berria baliatuz, hobendunak desager daitezen halako ihar-meza emaitekoa.

Egon bizkor.
Permalink-a 2012-09-25 @ 22:55

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Uztaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!