Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Orain hiru hilabete

2014-03-07

Permalink laurdenka, 228 hitz  

Orain hiru hilabete

Oraintxe 90 egun, iazko abenduko 3tik 16ra arte, bizpahiru egunek kale-ttiki bat egin bazuten ere, zeru garbiekiko egun ederrak eguzki betekoak izan genituen. Orduan, esan beharrik ez dago, eguna bere laburrenetan zebilen eta, oraingo aldean bi ordu ta erdi gutxiago zituen egunargiak. Orain berriz, goizetik ordubete eta arratsetik beste bi ordu eta 25 minutu harrapatu dituenean, -laister baikara egun ta gau hamabina ordukotan-, eguzki orduak atseginak eta gozagarriak bilaka dira.

Beste alderdi batetik begiratuta, bitxia da udazkenak bere azken pausoetan halako eguzki egunak eskaintzea, eta bestehorrenbeste, juxtu negu ofiziala amaitzean, ez hain ustekabean etorri zaigun antizikloi giro garbiko egun sorta oraintxe fortunatu zaigunak.

Halere, egun bakoitza ez dela loteria hutsa, -behin eta berriz aspaldi errepika nuen kontua-, baizik badakarrela aurrekoekin lotura eta ahaidegotxo bat gogoratzeko, ez daukagu azken hilabeteotako jardunari begiratu besterik: aipatu abendu hasierako egunak bazuten zeru garbiekiko lotura; hurrena, ez dago esanbehar handirik, neguak hegomendebalaren 31 eskutik zuela, 74 egunetako soka luzean ekarri digun haizeboladadun emana ta erasana; bazuten, bazutenez, haize ahaidego galanta; eta hegomendebala normalean laburki mendebaltzen den bezala, ihauteri igandeak hasi bazuen hasi, astelehen-astearte eta asteazken, mendebalari azken errebuelta lapurtar ikuttuz kiribildu zitzaionean, hara: lau egunen artean, oraingoan ere ahaidegorik bazuten bai, bikiak ziruditen eta… ba, lauen artean, ez zizkiguten ba, 148 litro bota??? Parentesko seinalatuegiak, ezta?

Eta, azken galdera: zenbateko ahaidegoa, zenbat anai-arreba segidoko, koska ttikikoak, ote dakartza ongietorria emanberri diogun antizikloiaren txapel gustagarri honen peko egunetan neurtuta…?

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Euriarena ikaragarria izan duk. Haizeari aitzi egiteko on dituk kartoiak, euriaren aurka, aldiz, lehorrik izan ezean, nekez egin daitekek. Behin eta berriz bustiaren gainean euri egin dik, eguraldiari nahiz egoerari dagokienez.
Betorkigu zorioneko antizikloi hori zubikoen hezetasuna uxatzerat ez ezik, apoita zinez gorrian bizi direnen baldintzak hobetzerat.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-08 @ 00:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!