Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Trumoia ustekabean?

2013-07-12

Permalink arotenplea, 359 hitz  

Trumoia ustekabean?

- Y a kanbiao too?, euskaldun baten galdera.
- Bukatu die, ordun, egualdi onak?, beste Ernaniar sanoaren galdera?

Egitea daukagu nahi duguna, liburuak ahalik eta argien idatzi, telebistaz egunero jardun giroaren errebueltak esplikatzen eta adierazten… - Urko, ez alferrik!- … jendea ez da enteratzen zer den aldaketa, zer den ekaitz bakan aldakor orduerdiko ta freskagarria… Pulpitoko lanak, aspaldiko garizuma eta Astesantu haietan, uste dut askoz eraginkorragoak eta barnepuztugarriagoak zitzaizkigula. Aspaldion, erlijio eta salbazio kontuak baino saltseroagoa eta zailagoa gelditu zaigu eguraldi eta giroaren arrastoan bat etortzea.

Bueno, barka, baina ez noa gehiago erreten horretan barrena limurtzea (hitz eta berba zail samarrak idaztea onena, eguraldiarena baino gutxiago jaso dezaten, ezta…?), bestela, bestelako ekaitzaldiren bat bideratuko baitut…

Kontua, beste alderdi honetatik hartuta, hauxe da. Atzo eta herenegun, honakoxea genuela galdera ziztakor zimikolaria (berba arraroxka batzuekin jarraitzen dut… ez dakit goizeko zezen trakets atzerati eta baldresaren eragina ote dudan): Noiz dator ba ekaitz eta trumoi hainbeste abisatu duzuen hori?

Gaur goizean, berriz, honakoa: “Gaur arratsean trumoiz lehertuko da, tximist eta trumoi, ekaitz formalen bat dator”… goizeko lehen pausoan, kaperara errezoetara iristean, pasilloko horma txuriaren erdi-erdian, metro eta 30 zentimetrotara, hantxe zegoen armiarma beltz patxadosoa “a mí que me las den” esanez… dozenerdi bat fraileri erakutsi diet, abisatuz, depaso, horrek iñularreko ekaitza eta danbarra gaztigatu nahi duela (eta gaztigatze hori ez da gaztiguarena, portsiakaso diot)… ba, armiarma plano-plano ta ankaxabal jarria, eta goizean goiz, eguzki printzetan gorri agertu diren hodeixken kolorea, (“goiz gorri, arrats euri”, edo ahaztu zaigu lehengo lezio garbien eskola…?) horiek biak nahikoak genituen… arratseko bialekuaz jabetzeko. Aparte esan dezadan, goizean goiz, argia hedatu eta eguzkia gainetara iritsiberritan, hontza pare batek elkar zirikan zihardutela, uujuju ta uuujuju!... seinale hori ere giroak koska nabarmenen bat badakarrela… eta noski, gaurko bero sargori errea nozitu, eguzkia bederatzi orduz gainetik sofritu (benetako frito bainoago sofrito ere bai baita), arratserako hodei itxiak pìxkeka zerua hartu eta… bakebakean gelditu eguna?, keba!... 50etik gora tximist eta trumoi eta, 12 minutu pasatxoz, 13 litro ta erdi bota dituela. Armiarmak arrazoi…, eta goiz gorriak, gaurko abisua oso laburra izan bada ere…, eta hontza pare jolastiak ere zeozer esan nahi zutela, noski...

Eskerrak, eskerrak eta eskerrak... zeozer baino gehixeago freskatu duenari. Ondoloin zeuepe!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Zinez bero sapa latza gaur pairatu duguna. Sargoriaren sarkorra. Aitzineko gauean bi orenez behin-edo dutxarat sartu behar izan diagu horrela erdiesten den hotza lokartzeko baliatzen genuelarik. Arratsaldean ihortziri, ortots, ostots, oinaztargi eta oinaztarri, zimizta eta aide gaiztoak ukan ditiagu. Zerua zohar, oztin. Ozar izar egunak gogoan. Auzoan nintzelarik beribilak poxi bat zikintzeko adinako ttillika sortañoa bota dik, deus guti. Ez, bistan duk, Arantzazun bezainbat.
Herrirat itzulita hemen ia nehoiz hutsik egiten ez duen haizeari esker loak agudo hartuko gaitik.

Amets on eta egon bizkor.
Permalink-a 2013-07-13 @ 01:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Uztaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!