Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Zain nengokion

2013-10-25

Permalink euribustiak, 205 hitz  

Zain nengokion

Hilabete batzuk banituela ba, udaberriko eurijasa ondroso haietatik, zain nintzaien, trumoi ta ekaitzik edo zaparrada bettebette horietakorik noiz egokituko. 12-13 litroren mugatxoa nuen ipinia, portatu dela esateko eran, aspaldiko partez, euritik egin duela esango banuen.

Gaur goizean, halaxe, 17 ta erdi oparitu dizkigu hegohaizearen makalaldiak. Atzoko lotsagabekeri baldarretan etorri izan balitz, Nafarroako mendimailetan botako zituen ia denak. Baina, ahuldadeak hego-hegalak hegoari mantxotu dizkionean, pirinio altua pasatzea gehiegi zitzaion nonbait eta, Errioxatik Araba aldera ukalondo errebueltaxka hartu eta Gipuzkoan barrena pasa zaigu itsasoraino, bide lauen eta errazenetik. Orduantxe, bi ordu ta erditan, ia 18 litro, aizue!

Noiztxu izan genituen aurreko zaparrada aberatsak? Ba, ez harritu horrekin: udaberriaren azken egunetako saioan. Ekainak 18 zituen arratsean hasi eta, iñular eta gau, 55 litro ta erdi bota zituenean. Ordutik, ekainaren azken 13 egunak, uztailaren 31, abuztuaren beste 31, irailaren 30, eta urriaren 24… 129 denera, ezta? 11 litrorik ezin iritsi ahal izan dute trumoi-ekaitzek ere, nahiz eta uztailean ta baita abuztuan, trumoi-saio pare batean 10 litro ta erdira, juxtu-juxtu ta oxta-oxta arrimatu izan.

Udarik ez genuela izanen eta udazkena ere "viene lluviosa en Eukadi" gaztigatu baziguten ere, esan behar da, lurrazala, gutxitan bezala, guztiz elkortua dagoela, bai. Ondrosoen pagadietan sartuko zen, han azpia beti ere belakitxuagoa baita. Epeletik ekarriki digu gaurko jasa ederra eta, baietz galanpernatxoren batzuk esnatu ta xutarazi!…

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Neroni ere zain nengoan hagitz gogoko baitut euria, ederki erran duan bezala dena arras idor zegok, eskertzekoa duk euriteño hau.

Une honetan, oraintxe bertan, sekulakoa ari dik, karrika baserreka bihurtu duk, katuak bixi-bixi ari dituk aterpe bilatu nahian, etxetxori bat ondoko etxeko teila baten azpian zegok, pelaturik, blai eginda, ez duk ateratzera ausartzen, barrideak leihoa ireki ziok eta deika ari zaiok, etxetxoriak, aldiz, teilaren azpian segitzea erabaki dik.

Uda honetan lantegiko teilatua konpontzen ibili dituk, han ibiliek harro-harro azaldu zigutek, hamaikatan azaldu ere!, zeinen ongi burutu duten dena. Herenegungo zaparradatxoak (eta oraingo honek zer erranik ez) bakoitza bere tokian jarri dik, lana gaizki egin ditek, itaxurak nonahi agertu dituk.
Bururat etorri zaizkidak Tapiak, Leturiak eta Amurizak 1999ko udazkenean grabatu zuten Bizkaiko Kopla Zaharrak diskoan zegoen Amaren Alabarik abestiaren bertsook:

Etxetxo zar bat dago
Barazar ganean
Etxako urik sartzen
Aterri danean.

Egon bizkor, eta legorpean.
Permalink-a 2013-10-26 @ 00:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!