Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Bideolehia

2009-02-23

Permalink internet, 451 hitz  

Bideolehia

Lehenago ere aipatu izan dut blog honetan Interneteko hautes-kanpainari dagokionean behintzat bideoa oso euskarri erabilia dela, baita eraginkorrena ere.

Alderdi eta hautagai guztiek baliatu dituzte bideoak sareko kanpaina gauzatzeko. PP alderdia izan da bideo "biral" horietako bat (ahoz-aho hedatzen dena) sareratzen lehenengotarikoa. Tira, bideoa baino gehiago, "Ireki begiak" lelopean argitaratutakoa audioa zen, baina Youtuben jarri zuten ikusgai azpititulu eta guzti. Bertan, telefono dei baten bitartez EAJko militante bilakatzeko egin beharrekoak galdetzen dizkiote alderdiaren Bizkaiko egoitzako arduradunari.

Beste bideo batzuk ere erabili dituzte Basagoitiren hautagaitza indartzeko. Esaterako, nahiko sonatua izan zen PPko hautagaiak bere semeari biberoia ematen zionekoa. Youtubeko bere kanalean ikus daitezke beste batzuk.

Ezker abertzaleak ere baliatu ditu ikusentzunezkoak Interneteko kanpainari begira. Batetik, Demokrazia 3 Milioi hautes-zerrendak Euskaltuben hamaika bideo jarri ditu ikusgai, eta Ezkerabertzalea.info webguneak ere kanal berezia sortu du.

Aralarrek, 2007ko Foru eta Udal hauteskundeetan egin bezala, aurten ere erabili du Euskaltube bere bideoak sareratzeko. Eusko Alkartasunak, ordea, iaz bideo mordoa sareratu zuen plataforma honetan, baina aurten soilik Youtube erabiltzea erabaki du.

Ezker Batuak Ustream zerbitzuaren bitartez Ezker Telebista sortu du, baina mementuz bideo bakarra dago ikusgai.

EAJri dagokionean, EAJ-PNV.tv sortu du, eta hainbat bideo metatu ditu bertan. Bitxikeria gisa esan behar da Euskaltubek asmatutako "Kode enbotatua" terminoa (ingelesezko embed hitzaren itzulpen librea) euskal blogosferan zabaltzen ari dela eta Ibarretxeren alderdiak ere bere egin duela webgune horretan ikus daitekeen legez. Hautagai jeltzaleak, bestalde, bideobloga ere badu bere webgune pertsonalean.

Guztien artean azken urteotan bideobloga gehien elikatu duen eta elikatzen jarraitzen duen hautagaia PSEko Patxi Lopez da. Bere blog pertsonalean bideo ugari dago ikusgai, kanpaina ofizialki hasi ondorengoak, baita lehenagokoak ere.

Alderdi politikoen erakunde gazteak aipatu behar ditut berriz ere. Esaterako, JSE-EGAZ erakundeak txapelketa antolatu du "Hemen denok dugu tokia" lelopean. Irabazleak 300 euro poltsikoratuko ditu, eta telebistek alderdiei eskaintzen dioten hautes-tarteetan emitituko omen da bideoa, iragarri dutenaren arabera.

Bizkaiko EGIk ere kanala du Youtuben, baina bideo bakarra dago ikusgai. PPko gazteek ere sortu dute bideo-kanala, baina bideo jakin batek erdietsi du arrakasta gehien, eta ez dirudi ekoizpen handirik dutenik.

Aralarko gazte erakunde Iratzarrik ere badu kanala Youtuben, baina nahiko produkzio txikia dauka ikusgai.

Gazte Abertzaleek, bere aldetik, "No les dejes..." bideo kanpaina abiatu du. Jakinarazi dutenez, "bideoak ikastola baten inguruan sortu dira, euskal politikagintza umeen jokoa ez dela salatzeko eta gure eskubideen defentsan, Eusko Alkartasunari botoa eskatzeko".

Amaitzeko, hauteskunde kanpainak herritar edo norbanakoengan eragiten dituen erreakzioak izan nahi ditut hizpide. Hori baita Interneteko hautes-kanpainari dagokionean gehien interesatzen zaidan alderdia. Gaurkoan, Koldotxuren txokoan ikusitako bideo bat ekarri nahi izan dut blogera. Izan ere, Ficus baten hautagaitza proposatu du blogariak, Michael Moore zinegileak 2000. urtean egin zuen bezala. Gainera, "Iruzurkundeak" izenburupean hauteskundeen inguruko gogoeta plazaratzen ari da Koldotxu.

PD: Alderdiek erabili dituzten bideo esanguratsu batzuk bildu ditut Euskaltuben, hauteskundeak izeneko erabiltzailearekin.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!