Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Garamendi lehendakari

2009-02-25

Permalink internet, 493 hitz  

Garamendi lehendakari

Garamendi For Governor

Garamendi Vs. Terminator [kanpaina paraleloa]

Ez, ez naiz datorren igandeko hauteskundeetaz ari. Bitxikeriak ere aipatuko nituela agindu nuen, eta bitxikeria izan daitekeenarekin natorkizue. Izan ere, AEBetako hauteskundeak hain presente ditugun honetan, kanpaina paralelo bat gauzatzen ari da Atlantikoaz bestaldean.

Euskal jatorriko hautagai bat ari da lehian, gainera. John Garamendi, egun Kaliforniako gobernadoreorde da, eta Alderdi Demokrataren primariatako kanpainan murgilduta dago. Arnold Schwarzeneggerri legegintzaldia amaitzen zaio, eta Kaliforniako "term limit" legeek ez diote hirugarrenez aurkezten utziko. Txutxumutxuek diotenez, AEBetako Senaturako hautagaitza aurkez dezake aktore ohiak. Terminator ordeztuko duen hautagai "euskalduna" bilaka daiteke, beraz, Garamendi.

2010eko azaroaren 2an Kaliforniako gobernadorea hautatzeko egingo den bozaldira aurkezteko, ordea, primaria demokratak irabazi beharko ditu, eta inkestetan (2009ko urtarrilaren 22-25) faborito izatetik nahiko urrun ageri da, mementuz. Hautagai bilakatuz gero, ez da Schwarzeneggerrekin zuzenean lehiatuko, haren ordezko hautagai errepublikarrarekin baizik. Baina ezin izan diot Marvel-eko komiki estatubatuar batekoa dirudien goiburu hori jartzeko gogoari eutsi. ;)

Gasteizko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainaren Interneteko alderdia aztertzerakoan hasieratik egin diet erreferentzia AEBetan oso erabiliak diren estilo eta teknika komunikatiboei eta Obama efektuari. Garamendiren adibideak hemengo eta hango kanpainaren arteko alderaketa paregabea egiteko aukera eskaini dit, bada.

Garamendi family

Hautagai demokrataren webgunean, dagoeneko hemengo hautagaien eta alderdien webguneetan ikusten ohitu garen elementuak aurki ditzakegu. Eskuineko zutabean, sare sozial ezberdinetako logotipoak eta hautagaiaren kontuetarako estekak ageri dira, baita azkeneko bideoak ere...

Hautagaiaren humanizazioaren adibide asko dago, halaber. Hemen ere gero eta gehiago jorratzen diren bideen ezaugarriak oso nabarmenak dira Garamendiren webgunean (kanpaina egiteko aukera izan dutenen artean, bederen). Bestek beste, AEBetan hain zabaldua dagoen "ohorezko dama"ren figura ageri da, Patti Garamendi (Patricia Wilkinson Garamendi) emaztea ezagutzeko gonbidapena luzatzen baitzaio bisitariari.

Prentsatik hartutako albisteek
osatzen duten informazioari erreparatzen badiogu promesa ugari ikus daitezke, baita bere egungo gobernadoreorde kargutik egindako lorpenen zerrenda ere. Tira, hori ikusteko ez da beharrezkoa Atlantikoaz bestaldera joatea.

Azpimarragarria da AEBetako hauteskunde orotan indar ukaezina duen eragile baten presentzia: $$$. Izan ere, Garamendik bere webgunean kanpainara dohaitza bidez bideratutako diruaren berri ematen du. Euskal Herrian diruak ere alderdien kanpainetan berebiziko garrantzia duenik ezin uka daiteke, noski. Baina AEBetan, hemen ez bezala, kanpainako elementu informatibo bilakatzen da, indar erakusketa gisa edo.

Kanpainarako sortutako webgunea edukiz josia dago, eta denetarik aurki daiteke denbora apur bat hartuta. Edukia baita interneteko marketinaren zutabeetako bat.

Garamendi eta Azkarate

John Garamendiren aitona euskalduna zen. Sam Garamendi lekeitiarraren iloba da Kaliforniako gobernadoreordea. Joan zen mendearen hasieran Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta Utah estatuko Ogden hirian jarri zen bizitzen. Nevadara egingo zuen gero, familiarekin, eta gero Kaliforniara. Han jaio zen John, 1945. urtean.

Garamendik badu harremanik EAJrekin eta datorren igandeko hauteskundeen ostean berriz eratuko den Lakuako Gobernuarekin. Miren Azkaraterekin ikus dezakegu AEBetako euskal diasporaren bilkura batean, eta Euskal Herria bisitatu zuen 2007an. Besteren artean, Ibarretxerekin ere bildu zen. EAJren webgunean gobernadoreordetza hauteskundeak irabazi zituen eguneko albistea irakur daiteke.

Informazio erabilgarria:
Arnold_Schwarzenegger Wikipedian
John Garamendiren kanpainaren webgunea
John Garamendi Wikipedian
John Garamendi gobernadoreordearen webgunea
John Garamendi "The New York Times"en
John Garamendi eta Miren Azkarate (North American Basque Organizations)
John Garamendi gobernadoreorde hautatu zuteneko albistea (BERRIA 2006-11-08)
John Garamendi Euskal Herrian

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!