Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Itxuraz 2.0

2009-02-16

Permalink internet, 292 hitz  

Itxuraz 2.0

Itxuraz 2.0

Web 2.0 hitzak zenbait webguneren ezaugarriei eta azken urteotan Internetek izan duen bilakaerari egiten dio erreferentzia. Egun, ordea, joera hori harago ere iritsi da, eta webgune nahiz logotipoak diseinatzeko estilo propioa sortu du.

2.0 fenomenoa, finean, sareko erabiltzaileak informazioaren hartzaile huts izatetik denetariko edukien sortzaile izatera igaro izanari deritzo. Filosofia hori politikarra eramango bagenu, herritarrak politikagintzan partaide zuzen bilakatuko lirateke. Baina hori errealitatetik oso urrun dago oraindik, egun Politika 2.0-ri buruz asko hitz egiten den arren, gehiegizko arinkeriaz kasu batzuetan.

Antonio Basagoitik berak bigarren abizena erantsi dio berriki bere buruari. Orain Basagoiti 2.0 da. Baina alderdi politikoak harago iritsi dira, eta beren logotipoak ere itxuraldatu dituzte.

Ezker Batuarena, PSEk sortutako ikurriña eta Alderdi Popularraren logoa dira 2.0 estiloaren adibide garbienak, eta UPD alderdiarenak gertutik jarraitzen die.

EAJri dagokionean, Think Gaur Euskadi kanpainaren logoa izan daiteke "modernitate" kutsu hori hobekien adierazten duen logoa, ez hain 2.0, baina jeltzaleengandik iritsi ohi dena baino dezente frexkoagoa. Webgunean, gainera, beren ohiko irudiari, "beta" etiketa jarri diote, garapenean dauden web aplikazioetan egin ohi den legez. Hori bai dela egungo joeren olatuari heltzea...

Eusko Alkartasunak ere orain ez asko berritu zuen bere irudia, eta 2.0 estiloaren parametrotan zuzen-zuzenean kokatu ezin badaiteke ere, salto kualitatiboa egin zutela esan daiteke. Aralarrek, berriz, betikoari eutsi dio eta aurtengo hauteskundeei begira behintzat ez du aldaketarik egin.

Demokrazia 3 Milioik beste estilo bati heldu dio, Sustatun orain hilabete batzuk aipatu zuten bezala, Keith Haring-en marrazkien kutsua sumatzen zaien irudiak erabili baititu.

Bien bitartean, bere aginte makila berretsi edo galtzekotan den hautagai bakarrak, Ibarretxek, Google Maps-en gainean eraikitako aplikazio baten bitartez bere kokagunea argitaratzen du egunero, zertan ari den eta non dagoen azalduz. Eta hori adierazteko, logo ezberdinak sortu dituzte lehendakariaren marrazkitxoekin.

Ikonoak diseinatzeko 2.0 estiloaren adibide batzuk utzi dizkizuet hemen azpian. Alderatu itzazue goian jarri ditudanekin, ea antzekotasunik topatzen duzuen.

Web 2.0 ikonoak

Erantzunak:

Bidaltzailea: haritz [Kidea]
Eguneraketa: Twitter-eko lagun batek mezua bidali dit Aralarren webgune zaharra eta berria alderatuz. Egia da Aralarrek webgunea berritu duela, baina logoari adgokionean aldaketa minimoa izan da eta logoei buruz ari nintzen ni. Diseinu aldetik ezer gutxi aldatu du bere logotipoa alderdi honek. Koloreak aldatu ditu, hori bai. Alderdien webguneei beste egun batean eskainiko diet artikulu bat.
Permalink-a 2009-02-17 @ 09:32
Bidaltzailea: haritz [Kidea]
Eguneraketa: Julenek Twitter bidez jakinarazi dit UPyD alderdiaren logoak Erlo Telebistarenarekin antza handia duela.
Permalink-a 2009-02-17 @ 20:37

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!