Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Nazioarteko begirada

2009-02-24

Permalink internet, 308 hitz  

Nazioarteko begirada

Nazioarteko prentsa irakurketa egin asmo nuen Teknokrazia blogean gaur. Hasi naiz sarean bilatzen, kuxkuxero, eta lehenengo kolpean EAEko hauteskundetarako kanpainak nazioarteko hedabideetan nahiko oihartzun eskasa izan duela iruditu zait.

Nazioarteko prentsaren artean Estatu espainoleko agerkariak dira martxoaren leheneko bozaldiari arreta gehien eskaini diotenak, bistan da. Eta Estatu espainoletik kanpo, Demokrazia 3 Milioi eta Askatasuna alderdien legez kanporatzeari baita ETAk azken asteotan egin dituen erasoei erreparatu diete nagusiki. Gertakari batzuen nahiz besteen larritasunagatik, nahiko logikoa dirudi horrek.

Baina beste zerbaiten bila ari nintzen ni. Kanpainaren irakurketa ezohikoen bila edo, bederen, kanpotik begira ari den so egilearen iritziaren atzetik. Ez dut nire helburua bete-betean lortu, bada.

"Gulf Times"-ek kanpainaren hasierari eskaini dio tarterik. Egin duen irakurketaren arabera, datorren igandeko hauteskundeak krisialdi garaiko froga erabakigarria izango dira Jose Luis Rodriguez Zapaterorentzat. Inkestetako datuak zerrendatzen ditu egunkari honek, eta Galiziako hauteskundeak ere ditu hizpide.

"Euronews"en arabera, Patxi Lopez eta Juan Jose Ibarretxeren arteko lehia gogorra izango da eta, edonork irabazten duela ere, batek nahiz besteak boterea eskuratzeko koalizioa osatu beharko dutela azpimarratu du.

"Economist"ek beste irakurketa bat egin du. Izan ere, PPko ordezkari publikoen ustelkeria kasuak ardatz dituen artikulu batean aipatzen du EAEko hauteskunde kanpaina, "Traidore baten musua bezain garratza den eskandalua" izenburupean.

"Euroweeklynews"ek, bestalde, Alderdi Popularraren espioitza kasuak eta barne tirabirak aipatu ditu. Madrilgo presidente Esperanza Aguirreren hitzak ere jasotzen ditu. Haren esanetan, espioitza afera honen azaleratzearen bitartez alderdiaren irudia kaltetu nahi izn baitute EAEko eta Galizako hauteskundeei begira.

"Expatica" agerkariak antzerako ikuspegia plazaratu du, eta gaineratu du hauteskundeok Mariano Rajoyk bere alderdian duen agintearen frogabidea izango direla.

"Canoe" agerkari elektronikoak Quebec eta Euskal Herriaren arteko alderaketa egin du eta aurtengo hautes-lehia gogorra izango dela ere iragarri du.

Agence Bretagne Presse
albiste agentziak, azkenik, Parti Breton-eko gazteek EAEko kanpainan parte hartu dutela azpimarratu du. Albistea atontzeko erabilitako argazkietan Ar Vretoned Yaouank-eko kideak ageri dira Ibarretxeren kanpainaren momentu ezberdinetan.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!