Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Paperak galdu gabe

2009-02-26

Permalink internet, 372 hitz  

Paperak galdu gabe

Azken txanpara iritsi da EAEko hauteskunde kanpaina, eta Interneten ere martxa handitu du azken egunotan. Inkesta, prospektiba, apustu eta bestelako espekulazioak nagusitu dira, eta gustu guztietakoak aurki daitezke sarean.

Sustatu.com webgune berrituan, D3Mren bozkak kontuan hartzen dituen kalkulagailua abiatu dute. Eta simulazio interesgarria ere plazaratu dute, Legebiltzarrerako 2005eko emaitzak oinarri hartuta.

2005eko emaitzakEHAK legez kanporatu izan balute

Sarean, baina, zehaztasun gabeko bestelako irakurketa bat ari da dantzan eposta batetik bestera, bolo-bolo. Ezker abertzaleko baliogabetutako bozkak Parlamentuan nola banatuko diren azaltzen du, hautesle horien erabakia aldatu nahian. Papeleta mutantearen istorioa...


Kanpaina honetan paperak galdu ez dituenik bada, hori Demokrazia 3 Milioi alderdia da. Legez kanporatu badute ere, sarean jarri ditu papeletak eskuragarri, eta Baltasar Garzon epaileak agindua eman bazuen ere, oraindik on-line dago. Egunotan itxiko balute, Indymedian ere daude eskuragarri eta, harrigarriagoa dirudiena: Libertad Digital agerkari elektroniko eskuindarrean ere daude deskargatzeko moduan.

Alianzo enpresaren Eleccionesvascas webguneak ezohiko inkesta plazaratu du, eta emaitza oso ezberdinak ateraten dira. Zein alderdi politiko bozkatuko duzun galdetu beharrean, zeure sinismen politikoen inguruko itaunak erantzun behar dituzu. Inkestak berak esaten dizu islatu duzun jarreragatik zein alderdi dagokizun. Eta emaitza bitxia da benetan.

Eleccionesvascas

Hau guztia interneten lau haizetara zabaltzen ari den bitartean, hautes-legeak egun oraindik debekatu egiten du "hausnarketa egunean" zundaketak argitaratzea. Eta sarean ere eztabaida piztu da, Interneten aroan inolako logikarik ez duelako. Berria egunkariak berak, une honetan, badu inkesta bat abian: "Zeinek egin du kanpainarik onena?".

Mundu birtualak jarraipena izan ohi du mundu fisikoan. Eta Politika 2.0 ekimenekoek "Aurreko eguna" antolatu dute, besteak beste hauteskundeak eta Interneten arteko harremanaz hitz egiteko. Aurkeztu ahal izan duten alderdien kanpainen alor ezberdinak sarituko duen ekitaldia ere izango da, "Gala politikoa" edo. Hauek dira kategoriak: Lelo Saria, Kartel Saria, Bideo Saria, Web Saria, Irrati Saria, Estilismo Saria, Sari Berezia.

Artean, bi bideok bereganatu dute nire arreta. Horietako batean Ibarretxe ageri da Buenafuentek egin ei zion galdera bati erantzunez. Zenbat ordaintzen duzu kafea? Bada, lehendakari eta lehendakarigaiak euskaraz erantzun zuenean 1,30 euro balio zituen eta erdaraz, berriz, 1,35... Merkeago nire ama hizkuntzan!

Azken buruan, bideo honek EAJko hautagaiarekin hainbeste landu den izaera "humanoa" indartzen duela esangon nuke. Nahiz eta erabili dutenek trufarako baliatu nahi izan. Aldiz, Paxi Lopezena omen den irudiak ez dut uste, zabalpen handia izango balu, eragin berdina izango zukeenik.

And the oscar goes to...

Erantzunak:

Bidaltzailea: Galder [Bisitaria] · http://www.galder.net
Aupa Haritz,

Pasatu naiz zure blog berritik. Alianzorena bitxia izan daiteke baina azkenean inori galdetzen diotenean ezkertiarra ala eskuindarra zara? Ezkertiarra nozki!

Gauza bera gertatzen da nire ustez inkesta honekin, galderei gauza bat erantzuten zaie, baina gero bozka beste kolorekoa ematen da.

Ondo segi!
Permalink-a 2009-02-27 @ 20:39
Bidaltzailea: haritz [Kidea]
Iepa Galder!
Kontxo, arima galdu bat Teknokraziaren lurretan?
Ados nago diozunarekin. Gehiago ere, ez dut inkestatan sinisten.

Honetan are gutxiago, izan ere, lagina filtrorik gabe sortu da, edonork bozka dezake. Hori batetik, eta bestetik, badakit inkestak erantzuten direnean maiz ez dela egia esaten. Beraz...

Nola egina dagoen iruditu zait interesgarria. Kontzeptua bera. Nire kasuan, asmatu du gutxi gora behera. Ez da zaila, galdeketa erantzuten baduzu, argi asko ikusten da zein markatuak dauden erantzunak eta kalkulagailuak ze galderarekin bereizten duen "gertuko" aukera politikoen artean.

Edozein kasutan, (dakizun bezala) administrazioarentzat atzerritarra naizenez, nik ezin izango dut datorren igandean bozkatu. Har nazazue nazioarteko ikuskari gisan! xD

Permalink-a 2009-02-27 @ 20:57
Bidaltzailea: Galder [Bisitaria] · http://www.galder.net
Bai halaxe da, inkestak inkestak dira. Gaur bertan egiako inkesta izango da, pasatuko naiz gaur/bihar hemendik.

"Atzerritarra" zarela? Uhmm... Ez dakit nola hartu, iparraldean bizi zarela edo bestelako gauzengaitik?

Hitzegingo dugu pribatuan! Hau ez da txata!
Permalink-a 2009-03-01 @ 01:42

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!