Berria.infoko blog komunitatea

Login

Teknokrazia

tecnos Vs. kratos

Mezua: Politikera

2009-02-27

Permalink internet, 373 hitz  

Politikera

Ingelesez "Political era"k "Aro politikoa" esan nahi du. Baina, ez... hizkuntza politikoaz ari naiz, politikeraz. Lengoaia ezberdinak erabiliz egiten den politikaz, baita hizkuntza ezberdinetan ere. Eta zer eman du hautes-kanpaina honek Interneten euskarari dagokionean? Has nadin...

Joan diren egunetan aipatu dut Hamahiru blogean alderdi eta hautagaien webguneek euskarari eskaintzen dioten trataerari buruzko irakurgaia argitaratu zuela Mikelek. Oraingoan, bada, mundu digitaletik "analogikora" salto egin, eta beste hausnarketa batekin itzuli zaigu ziberespaziora.

Etxeko postontzian jasotako paperezko propaganda ("Spam analogiko hori") aztertu du hiru ikuspegi nagusitatik: kopurua, hizkuntza eta dirua.

Sustatuk, halaber, CISen inkestan agertzen diren euskararen inguruko datuen azterketa plazaratu du, Betiri izeneko erabiltzaile baten begirada zorrotzari esker. Inkestari erantzun dioten lagunen aukera politikoa eta hizkuntza alderatzen dira bertan.


Argazkiak.org | CIS euskara eta alderdiak © cc-by-sa: sustatu

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, bestetik, alderdien hautes-egitarauetan euskararekin zer ikusia duten gaiak "Hizkuntza Politika Indartu eta Garatzeko Hamar Proposamen"en ikuspegitik. Alderdi guztiak aztertu ditu, aurkezteko aukera ukatu zaienak izan ezik, ezinezkoa izan baitzaie hautes-egitarau horiek eskuratzea. Kontseiluaren aburuz, alderdiek proposamen ausartagoak egin beharko lituzkete, Unescoren Atlasak agerian uzten duen egoera zaurgarria gainditu nahi badute.


Esan behar dut, euskal blogosferak partehartze sozialaren ikuspegitik oso erantzun interesgarria eman duela hauteskunde kanpaina honetan. Ez nuen blog hau politikariek bozkak eskuratzeko Internet nola erabiltzen duten kontatzeko soilik erabili nahi. Alderdien jardunaren aurrean gizarteak nola erantzuten duen ere islatu nahi nuen. Kontatzeko, baina, lehenengo gertatu behar. Eta gertatu da, hasieran izan nuen irudipenaren kontra.

Euskal blogosferak aktiboki parte hartu du hauteskunde kanpainan. Ziberekintzaile izan da. Beste medioetan agertzen ez den informazioa azaleratu du, batzuetan "scoop" ezaugarriak ere izan dituztela esango nuke, nolabait. Elkarrizketak izan dira, apelazio zuzenak, azterketa sakonak eta bitxikeria ezberdinak. Niri, bederen, jateko ugari eman dit, ez naiz gosez geratu. Euskarazko herri kazetaritza izan da iturri nagusietako bat. Eta kanpaina hau ditxosozko 2.0 izan bada, horri esker izan da, ez beste ezer dela-eta.

Baretutako otsoaren blogean Patxi Lopezen iragan dantzaria deskubritu didate, eta Dantzan.com webgunean kulturaren, dantzaren eta folklorearen ikuspegitik aztertu dituzte hautes-egitarauak. Ibarretxek software librearen inguruan (gobernuarentzat lan egiten duen Interneteko komunikazio enpresa batek ondo aholkatuta, esango nuke) erantzun ere egin dio herritar baten galderari. Beste alderdi batzuek ez bezala, EAJk ez baitzuen erantzun Softwarelibaenahidugu.org elkartearen galdetegia.


Argazkiak.org | Patxi Lopezen propaganda 03 © cc-by-sa: xa2

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Teknokrazia

Haritz Rodriguez kazetariak hautes-kanpainaren interneteko eraginaren berri emango du egunero Teknokrazia blogean.

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!