Berria.infoko blog komunitatea

Login

Txinpantze biluzia

Juan Ignacio Perez Iglesias

Mezua: Janaria prestatzea, giza eboluzioaren motore

2010-06-16

Permalink Orokorra, 142 hitz  

Janaria prestatzea, giza eboluzioaren motore

Zientziaren Aurrerapenerako Elkarte Amerikarrak, “Giza jakien bilakaera” izeneko mintegia egin zuen joan den urtean, bere urteroko bilkuran. Janaria prestatzeak giza eboluzioan izan duen eragina izan zen mintegian gehien atera zen ideietako bat.

Prestatzen denean, -hau da, kuzinatzen denean-, errazago digeritzen eta asimilatzen da janaria; izan ere, beroa da digeritzeko erraztasun hori dakarrena. Lehen uste zuten gure garunaren tamaina handia landareetatik haragirako jaki-iragapenari zor zitzaiola, haragiak askoz ere energia-eduki handiagoa baitu. Orain, berriz, beste era batera hasi dira ulertzen garuna handitzean eragina duten faktoreen kontu hori. Jakiaren aldaketa garrantzizkoa izan bazen ere, garrantzi handiagokoa izan bide zen beroak eragindako digerigarritasun maila handi hori. Eta beroaren eragina, noski, kuzinatzeari dagokio.

Hortaz onartu beharko genuke giza ebolizioaren motore nagusietako bat dela janaria prestatzea, beroarekin prestaturiko elikagaiei esker lortu baitugu dugun garun handi eta ahaltsua.

Sukaldean aritzea maite duzuenok gogoan izan! Nik, noski, oso gogoan dut!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Oroit kondaira [Bisitaria]
Bai, hala da. Redes programan hitz egin zuten orain dela aspalditxo janaria sukaldatzearen garrantziaz. Haragia gordinik irensteak denbora asko kentzen zien garai hartako gizakiei, ez baititugu lehoi baten hortzak. Haragia sukaldatzea oso beharrezko izan zen garapenarentzako, hala ere, gaur egun, begetariano izatearen alde nago. Anarkista, panteista, ekoabertzalea naiz, eta garai batean juduak edota beltzak zuriak baino gutxiago kontsideratzen ziren bezala, berdin gertatzen da animaliekin ere. Etikoa barazkijalea izatea da ene ustez gaur gaurkoz. Gizakiok anaimalia azkarrenak izanik, beste animaliengatik errukia sentitu beharko genuke. Asia aldean egiten duten moduan, hor ditugu jainistak esaterako, kristautasunak sortutako antropozentrismoari egurra eman behar diogu mendebaldean ere.
Permalink-a 2010-06-21 @ 16:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Txinpantze biluzia

"Gizasemea naiz; ezer ez zait arrotz gizon-emakumeengan” (“Homo sum, humani nihil a me alienum puto”, Publio Terencio Africano, k.a. 165)

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!