Berria.infoko blog komunitatea

Login

Txinpantze biluzia

Juan Ignacio Perez Iglesias

Mezua: Krisialdien zorigaiztoko ondorioak

2010-06-21

Permalink Orokorra, 269 hitz  

Krisialdien zorigaiztoko ondorioak

Europan, buru-hiltzeen eta hilketen kopuruak aldatuz doaz langabezia-tasaren aldaketen arabera denboran zehar. Horra datu zenbait: buru-hiltzeen kopurua %0’8 igotzen da langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igoera bakoitzeko, eta ber gauza gertatzen da hilketen kopuruan rekin. Zenbaki absolutuetan adierazirik, 310 hildako gehiago gertatzen dira Europa osoan buru-hiltzeen ondorioz eta 40 hildako gehiago erailketen ondorioz, beti ere langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igoera bakoitzeko. Balantza makabroaren beste aldean, auto istripuak daude. Errepideetan gertaturiko hiltzeek behera egiten dute langabezia goratzen denean, eta %1’39ko jaitsiera dagokio langabezia-tasaren puntu bateko igoerari; kopuru absolutuetan adierazita, 630 hildako gutxiago dira urteko.

Langabeziaren igoera, puntu batekoa izan beharrean hiru puntukoa bada, %4’45ekoa da suizidioen igoera (1.740 hildako gehiago) eta %28 igotzen dira alkohol gehiegi edatearen ondorioz gertatzen diren heriotzak (3.500 hildako gehiago).

Datu horiek adibideak baino ez dira eta ez dituzte barne hartzen heriotzen zio posible guztiak. Langabeziaren igoera, edozein kasutan ere, ez da mesedegarria, bere eragin garbia positiboa baita; hau da, 65 urtetik beherakoen heriotzen kopurua igo egiten da langabezia igotzen denean.

Bestalde, langabeziaren ondorioak ez dira berdinak herrietan zehar. Gizarte-babesa handia den herrietan, apalagoak izaten dira langabeziaren eraginak. Izan ere, enplegu-politika aktiboetan gastatzen denak oso eragin mesedegarria du: hiritar bakoitzeko 10 $-eko gastuak, esaterako, buru-hiltzeen tasaren %0’038ko jaitsiera dakar.

Joan den urteko uztailaren 8ko The Lancet aldizkariko argitalpen digitalean irakurritako artikulu batetik [doi:10.1016/S0140-6736(09)61124-7] hartu ditut datu horiek. Egileek (D. Stucker eta lankideak), 65 urtetik beherako lagunen hiltze-tasetan gizarte- eta ekonomia-baldintzek duten eragina aztertu zuten, eta horretarako, Europako Batasuneko 26 estatuetan 1970 eta 2007 bitartean jasotako zenbait datu (hiltze-tasak, BPG, enplegu eta Gizarte Segurantzako gastuak, besteak beste) erabili zituzten. “The public health effect of economic crises and alternative policy responses in Europe: an empirical analysis” da artikuluaren izenburua.

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
baino euskaldunok aspaldi eduki behar genuen transferitua gizarte eta segurantsa soziala asegurua estatutuan agintzen zuelako, baino gobernu zentralak eztu transferitzen dirutsa dohalakako harat gero beraiek geratzen dutena beretzat, hori dena ustelduta dago sistema espainiarra eta halare jendeak ordaintzen segitzen du, hor sindikatu independentistak hori ordaintzeari uko eginez bakarrik lortuko da transferentzia egitea
Permalink-a 2010-06-22 @ 16:03
Bidaltzailea: jr [Bisitaria]
nahiko nuke nik jakin 10 puntu igotzen denean langabezia, Espainian bezala, nolakoa den eragin garbia.
Permalink-a 2010-06-23 @ 22:36
Bidaltzailea: Juan Ignacio Perez Iglesias [Kidea]
Nik ez dakit datuak nola banatzen diren, baina kontuan hartu behar da herri askotako eta urte askotako datual erabiliz atera direla kontuak. Espainiakoa, hala ere, berezi samarra izan daiteke, ekonomia beltzaren garrantzia oso handia delako. Edozelan ere, seguru nago igo egin direla hilketak eta buru-hiltzeak.
Permalink-a 2010-06-24 @ 14:32

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Txinpantze biluzia

"Gizasemea naiz; ezer ez zait arrotz gizon-emakumeengan” (“Homo sum, humani nihil a me alienum puto”, Publio Terencio Africano, k.a. 165)

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!