Berria.infoko blog komunitatea

Login

Txinpantze biluzia

Juan Ignacio Perez Iglesias

Mezua: Musika eta hizkuntza tonalak

2010-05-12

Permalink Orokorra, 165 hitz  

Musika eta hizkuntza tonalak

Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, hamar mila gizabanakoen artean, batek bakarrik asma dezake, segurtasun osoz, zein den entzuten duen tonua, tonu hori bata zein bestea izanik.

Ahalmen hori apur bat handiagoa da musika-formakuntza duten pertsonen artean, eta 2006tik hona dakigun bezala, are handiagoa mandarin txinera, Kantongo txinera edo Vietnamera hitz egiten dutenen artean. Dirudienez, txikitatik tonu-hizkuntza bat hitz egitea da horren ahalmenaren oinarrian dagoena. Izan ere, tonu-hizkuntzetan, silabak ahozkatzen diren tonuaren menpekoa da, - era kritikoan gainera-, soinuen esangura.

Ausazko hurrenkeran emitituriko 3 oktabako 36 notak zein ziren ba ote zekiten galdetu zuten proba batean. Aipatu hizkuntza horiek hitz egiten zutenek noten %90 baino gehiago asmatzen zuten bost urte bete baino lehen hasita bazeuden musika ikasten, eta %90 baino apur bat gutxiago bost eta bederatzi urte bete artean hasita bazeuden musika ikasten. Ingeles hiztunek, berriz, noten %25 eta %12 bakarrik asmatzen zuten kasu bakoitzean.

Oharra: Californiako Unibertsitateko (La Jolla) Diana Deutsch psikologoak zuzentzen duen lan taldeak erdietsiriko datuetan oinarrituta dago informazio hau eta Journal of Acoustical Society (125, 2398 or.) aldizkarian argitaratu dute.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Luistxo Fernandez [Bisitaria] · http://sustatu.com
Ikerketa eta froga latza, 36 tono... aldiz, Bobby McFerrinek nahikoa du minutu bat demostratzeko eskala pentatonikoa zinez unibertsala dela, izan zeu
txinatarra ala kroaziarra.

http://www.youtube.com/watch?v=A13_QGMtlRE

bideoa
Permalink-a 2010-05-12 @ 11:07
Bidaltzailea: Juan Ignacio Perez Iglesias [Kidea]
Froga latza? Mon Dieu!
Permalink-a 2010-05-12 @ 13:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Txinpantze biluzia

"Gizasemea naiz; ezer ez zait arrotz gizon-emakumeengan” (“Homo sum, humani nihil a me alienum puto”, Publio Terencio Africano, k.a. 165)

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!