Berria.infoko blog komunitatea

Login

Txinpantze biluzia

Juan Ignacio Perez Iglesias

Mezua: Tripa hutsak entendimendu argia

2010-06-27

Permalink Orokorra, 206 hitz  

Tripa hutsak entendimendu argia

Jatea maite dugunok bagenekien gutxi janez, - gose egonez apur batez-, oso astiro igarotzen dela denbora, astiroegi. Zientziak esana zigun, bestalde, goseak bizitza luzatzen duela, ugaztun zenbaiten bizitza behintzat. Barneratzen diren kaloriak murrizteak, beraz, bizitza luzeagoa omen dakar. Horrez gain, badirudi gose egoteak badituela bestelako abantailak ere, zeren goseak adineko animalien zenbait kognizio-trebetasun sustatzen baititu. Bada, Munsterreko (Alemania) Unibertsitateko ikerketa-talde batek jakin nahi zuen eragin hori gizakiengan ere gertatzen ote den ala ez, eta ikerketa-lan bat egin zuten horretarako.

Gehiegizko pisua zuten (baina obesoak ez ziren) 60 urteko gizabanakoen epe laburreko oroimena neurtu zuten eta taldeko heren bati eskatu zieten ohi baino gutxiago jan zezaten; ohiko janeurriak zituen kaloriak %30ean beheratzeko eskatu zieten horiei. Bada, azpitalde horretako kideen oroimen-proben emaitzak, besteenak baino %20 garaiagoak izan ziren 30 egunean janeurria hartu ondoren. Horrez gain, odoleko glukosa-kontzentrazioa eta intsulina-kontzentrazioa apalagoak izan ziren; dirudienez, eta aurreko ikerketek erakutsi duten bezala, garunaren funtzionamendu egokia lotuta dago glukosa eta intsulinaren kontzentrazio apalekin.

Agian horrexegatik diote tripa hutsak entendimendua argitzen duela. Ni, baina, ez nator bat horrekin, goseak niri ez baitit pentsatzen uzten.

Erreferentzia: A.V. Witte et al. (2009): Caloric restriction improves memory in elderly humans. Proceedings of the National Academy of Sciences, vol. 106, pp.: 1255-1260 (Proceedings of the National Academy of Sciences, DOI: 10.1073/pnas.0808587106)

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
horren arabera gose denboran izango zen entenimendu handiena baino nahiko da egun baten goseak egotea janaritan bakarrik izateko pentsmendua murgilgzeko
Permalink-a 2010-06-27 @ 19:23
Bidaltzailea: Juan Ignacio Perez Iglesias [Kidea]
Halaxe da, bai. Horixe da niri gertatzen zaidana.
Orain serio: kontuan hartu behar da nolako lagunekin eta nolako egoeratan egin zen azterketa. Ez dakit edozein lagun motarentzat (gazteak, esaterako) antzeko emaitzak lortuko ziren.
Permalink-a 2010-06-27 @ 19:35
Bidaltzailea: Josusierra1 [Bisitaria]

Ikasleen mundura ekarrita, badirudi Estatu Batuetan aurkitu dituztela lorutak dieta desegokia eta errendimendu baxuaren artean. Hona ikerketa intergarria Islandiako kasuan: http://www.tc.columbia.edu/i/media/6653_Sigfusdottir_2007.pdf
"Epidemiologic research has demonstrated that poor
diet and lack of adequate physical activity place
children at risk for being overweight and obese
and thus influence future health status. Additional
research has also shown that children
and adolescents whose diets are nutritious and
whose participation in physical activity is high
tend to perform better on various measures of
cognitive performance and academic achievement."
Hala ere arazo bat aurkitu zuten Islandian: osasuntsu jan eta kirola egiten zuten ikasleak gaizki ikusiak ziren ikaskideen artean eta bullying kasuak ere izan ziren.
Permalink-a 2010-06-27 @ 19:57
Bidaltzailea: Juan Ignacio Perez Iglesias [Kidea]
Oso interesgarria, Josu.
Zalantza, kontu hauekin beti izaten da zein den harreman kausala. Duela gutxi irakurri baitut loditzeko joera duen jendeak kognizio-ahalmen gutxiago dutela. Hau da, arazoa ez litzateke izango asko edo gaizki jatea, jatorri genetikoa duen beste bat baizik.
Permalink-a 2010-06-27 @ 23:01
Bidaltzailea: bordaberria [Bisitaria]
Gosearen zentrua hipotalamoan aurkitzen da, bere alboko gunea deitzen zaiona eta lotura zuzena duena linbiko zirkuitoarekin hau da emozio eta erantzun begetatiboarekin (labur esanda). Argi dago gure bizitzaren jarraipenerako zirkuitoak gailentzen direla gure alde kognistiboa edo zentzudunari (kortex prefontalean gehien bat), baina jatea "gozamena"rekin ere erlazionatuta dagoenez (serotonina neurotransmisorea habian jartzen da ondo jan ondoren)zaila da butzutan gure jan ohiturak drogomenpekotasunaren ibilbide neuronaletik bereiztea, oparotasun herrietan noski. Gizateri asko oraindik horretara ez da heldu jateko beste ez duelako, eta ez dabil adimena eta gosea kontuekin, zoritxarrez.
Islandian oso onak dira gauza askotan baina ez ahaztu han buru hilketaren portzentaia munduko altuenatarikoa dela, ezin dena eduki.
Permalink-a 2010-06-28 @ 11:56

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Txinpantze biluzia

"Gizasemea naiz; ezer ez zait arrotz gizon-emakumeengan” (“Homo sum, humani nihil a me alienum puto”, Publio Terencio Africano, k.a. 165)

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!