nola iritsi naizen honaino
Beti gustatu izan zait idaztea. Ez naiz idazlea ordea.
Ipuinak baino gehiago gutunak; gutun moduan azaleratu bait ditut barruko kezkak eta ezinegonak, baina baita pozak eta berri onak.
Leku askotan eta gai askori buruz idazten dut azken aldian, gurasotasuna eta hezkuntza (naiz+), alde batetik, elikadura nahasteei buruz bestetik (guraso.eus), nire bizipen eta gogoetak tarteka goiberrin, ikastaroei buruz hemen (ttiklik.eus) eta tarteka hemen ere (edikeus)…
agian batzuk Ur Handitan igerian ere ikusi nauzue (hemen aurrena eta hemen ondoren) edo gailurren bat edo beste igoz…hemen
… oraingoan berriz, barruraino sartzera noa, egunero argitzen duelako, eta egunero dudalako barrutik ateratzeko zerbait.