Muturretik muturrera

Muturretik muturrera ibili izan naiz beti. Nire bizitzan dena izan da zuria edo beltza. Poza edo tristura. Geldia edo azkarra…

Denborarekin tartean kolore gehiago daudela ikasi dut ordea.

Hasiera batean grisa deskubritu nuen… eta poliki-poliki beste koloreak ere ikusten ikasi nuen, gorria, horia…urdina…eta nola ez, hainbeste gustatzen zaidan morea. Erromako-zubiak haina kolore deskubritu ditut, eta gauza bati kolore asko dagozkiola ere ikasi dut.

Urtea hasi zenetik muturretik muturrera joateko aukera izan dut, baina oraingoan tarteko ‘kolore‘ guztiez gozatuz.

Ur Handitan murgilduta hasi banuen, atzo ‘gailurra martxan‘ programan ikusi zen bezala, kasi zerua ukitzera igotzera pasatu naiz (exageratua ere banaiz apur bat…).

Kontziente naiz pertsona askok ez dutela izaten nik izan dudan aukera hau. Bizitako minak kaleratu ditut, motxila hustuz eta inoiz baino arinago eta LASAIAGO sentituz. Bide honetan balio handiko jendearekin egin dut topo eta hustutako motxila hori beraien energiaz bete dut. Zer gehiago eska dezaket?

Egunero argitzen duelako, eta egunero mila kolorez gozatzeko aukera berri bat sortzen zaigulako, izan gaitezen urdin, izan gaitezen more, izan gaitezen hori edo izan gaitezen denen nahasketa!

Ikusteko:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer