Amaren beharra

Bi egun daramatzat amarekin ametsetan. Amets errealak dira, nik uste elkar ukitzera ere iritsi garela bi horietan. Aspaldi ez nuela berarekin amets egiten…

Hain errealak dira, gauean esnatu naizen bakoitzean ahalegin guztiak egin ditudala berriro amets berdinean murgiltzeko… gaur iratzargailuak jo duenean ere, beste ordubete atzeratu dut, ohean sartu eta berriro amarekin topo egingo nuen esperantzan.

Urte asko pasatu dira istripua izan zutenetik, pentsa, laister 19 egingo ditu! baina amaren behar hori hor daukat. Ni ere ama izateak ez du gehiegi laguntzen …

Ama, bakarra da eta,

Egunero argitzen duelako.. eta eguneko argi zein gaueko izarretan ama hor dagoelako.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer