Urduritasunak

Alaba gazteena 3. mailan hasiko da aurten. Bihar ikasturtea hastera doala eta badaramatza 2 gau lo egin ezinik.

Lagunekin egoteko irrikatan badago ere, irakasle aldaketak, udan egiteko bidali zizkieten etxeko lanak egin ez izanak.. barruak mugitu dizkiola dirudi.

Ni ere, guraso bezala, urduritzen hasia naiz. Urteroko errutinan sartzea goaz, eta horrek alde onak baditu ere, gauza asko mugitzen dizkit. Ikastola, eskolaz kanpoko jarduerak.. gurasoon lanera joateko beharra, estresa, goiz jaikitzeak, korrika alde batetik bestera… haurtzaroa (eta bizitza, orokorrean) presaka bizi behar dela dirudi.

Ez ote dago gauzak beste modu batera egiteko aukerarik? Lortu ote genezake momentu batez bada ere, geratzea?

Bizitza modu honi 180ºko aldaketa eman beharko genioke. Zoriontasuna eta barne-bakea lehentasun bezala hartuz. Sistematik atera gabe, gauzak barru-barrutik eta poliki-poliki aldatuz.

Guk bidea hasi dugu dagoeneko, ea ba nora garamatzan!

Egunero argitzen duelako, eta egunero badagoelako zerbait hobetzeko aukera……. saia gaitezen!

3 thoughts on “Urduritasunak

  • 2017-09-06 at 17:03
    Permalink

    Aizu, ta zeatik ez ditu ba egin udako lanak? Bi hilabete gutxi antzean edo?

    Reply
    • 2017-09-13 at 16:20
      Permalink

      Udan lan asko egin ditu gure ttikik, ez juxtu ikastolatik bidalitako paperean egin beharrekoak.

      Errepaso ederra eman dio ikasturtean ikasitakoari lagunekin dantzatuz, jolastuz, korri eginez, harriak jaso eta margotuz, irudimena erabiliz… 🙂 bi hilabete motz geratu zaizkio horretarako 😉

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer