Gurasoei gutuna

Urteak aurrera doazen heinean, gurasoen falta handiagoa sentitzen dudala ezin ukatu.

Datorren urtean 20 urte beteko dira San Miel egun puñetero hortan kamioi portuges batek aurretik eraman zituela.

Mina esponentziali hazten joan bada ere, azkeneko urte hauetan nire buruari istripu horren kulpa izateak zuen zama kentzea lortu dut eta horretan asko lagundu dit  gurasoei gutuna ekimenak (eta bidean egindako lan pertsonalak, noski!).

Gurasoei gutuna‘ idazlan laburren lehiaketa bat da. Gurasoak joan zirela 15 urte bete zirenean beraien omenez zerbait berezia egin nahi nuela eta, lehiaketa hau martxan jartzea okurritu zitzaidan. Honela, nik ere, neure burua behartu nahi nuen esan gabeko hitz horiek paper batean idaztera. Aurreneko edizioetan ez nuen lortu, baina 3.ean bai. Zoragarria, ‘liberagarria‘ izan da barruko nahaspila hori askatu eta idatzita jarri ahal izatea. Idatzi diet, esan diet, nire buruari barkatu diot, barkamena eskatu dien, sentitu ditut eta lasaitu naiz.

Aurten V. edizioa izanik, ni bezala dauden beste askok barruak askatzeko aukera izango duzuela espero dut.

Idatzi, esan, atera, esan gabeko hitz horiek.

Egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako inguruan ditugunei esan beharreko mila gauza…

parte hartu! GURASOEI GUTUNA

 

AURREKO EDIZIOAK:

 IV. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

 III. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

 II. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

 I. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

 Mari Karmen Odriozolaren gutuna, 2014ko irabazlea #gurasoeigutuna

 GURASOEI GUTUNA OLERKITAN. Andoni Salamero.

GUTTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 10ERA.

Oinarriak: HEMEN

2 thoughts on “Gurasoei gutuna

  • 2018-04-16 at 9:15
    Permalink

    Kaixo:
    Aurreko astean lortu nuen Mari Karmen Odriozolaren gutuna entzutea, baina orain (2018.04-16) saiatzen ari naiz, eta denbora osoan “acceso restringido” ageri da. Zer egin behar da entzun ahal izateko?

    Reply
    • 2018-04-28 at 8:34
      Permalink

      Kaixo!

      Webgunea berritze lanetan izan dugu… entzungai duzu berriro. Mila esker!

      Itxaro

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer