Gaur ez zaitut ikusi

 

Gaur ez zaitut ikusi

ez didazu deitu

eta orduak zurekin bezala eman ditut

 

gaur

maitasunaz

heriotzaz hitz bi egin dugu

eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu

 

gaur

euria egin du

 

gaur ez zaitut ikusi

ez didazu deitu

eta orduak zurekin bezala eman ditut

 

Jose Luis Otamendi
Irudia: Ainara Lasa

Utzi erantzuna