Hilabetea: abendua 2015

Nola jantzi emakume hitza

  Nola jantzi emakume hitza oina zapata barruan dantzatu gabe.   Geroago, berehala, lokarriek estutzen gaituzte eta larruak, ahuntz larru finak, txarolak, urratuak egiten dizkigu, eta babak, inoiz ez orbaintzen ez direnak.   Marta Sanz Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Dominik Martin

Burua kentzen

  Badira emakume azalak ezkata usaina baino itsaskorragoak Badira barrua nola hustu jakiteke urdailera zuzenean doazen esku emeak Badira amantalean batzen diren odolak Badira senarraren begirada duten arrainak Badira arnasestuz erauzten diren zakatzak Badira olatuen dardara duten gorputzak Badira maitale desleialarekin bezala itsasoarekin oheratzen direnak Badira arrainei beraiena balitz burua kentzen dieten emakumeak   Leire…

Iluntasunaren kolorea

  Deserri guztiak dira berdinak. Nor, zer, non eta nola galdu genuen galdetzen badigute, isilik geratzen gara irentsi egin dizkigulako hitzak urdailak. Malkoak dira agerian uzten ditugun gauza bakarrak, etxeko pasabideko ispiluan islatzen direnak, saihetsetik bada ere. Nahiago genuke ispilua paretatik erauzi, eta soineko bat egin galdera guztiak bueltan iristeko egiten dituztenei, eta, horrela, gure…