Hilabetea: otsaila 2016

Goizeko bortzetan

  Banintu bi hegal Joan nindaike berehala Zure leiho hegira Kantuz agurtzera   Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala Zure teila hegira Kantuz agurtzera   … nere hedoitik Goizeko bortzetan   Henriette Aire Irudia: Gema Urdanitz

Leiho bat erdi irekita

  Nire gainean jartzen zarenean betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren olatuak altxatzen ditugu. Hori da gure batasunaren froga haragikoi eta era berean behinena. Ez naiz ezer sakralizatu-zalea, are gutxiago gerria hotzikarazko zetro baten antzera eusten dizuten esku bi hauek; baina aspaldi aukeratu nuen gaixotasuna zure ondoan, eta ia denbora guztian bakarra eta azkena bazina…