Hilabetea: martxoa 2016

Beldurra

  Beldur ematen didate Ezezagunen bizitza esaldi batean laburbiltzen asmatzen dutenek Bezperako urtebetetze-tartek Besteen ametsek Hotel batean auto elurtu batekin agertzen direnek Besterik ezean etorkizuna eskaintzen dizutenek Negarraz beste egiten dutenek Kanta tristeak sinesteko prest daudenek Behar baino oroitzapen gehiago dituztenek Eta ni bezalako pertsona isilek   Castillo Suárez Irudia: Milada Vigerova

Dibisa

  Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana, Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.   Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.   Maria Mercè Marçal Itzulpena: Itxaro Borda Irudia: Jorge Barahona