Hilabetea: maiatza 2017

Atea

  itzuli eta berriz sortu orain ateak ditu memoriak ez da hitzez egina   ausartek besterik ez dute atzera egiten besteak bidean geratu ziren   Jon Benito Irudia: Evita Weed  

Haizerik gabeko zeruetan

  Hutsik dauden itsasoetan igeri egiten utzi didate.   Haizerik gabeko zeruetan arnasa hartzera behartzen naute.   Nire begiek itotakoaren begiekin so egiten dutenean, argiz betetako kolorez inguratzen naute.   Nire gorputza hilotz bihurtuz gero, jantzi liluragarriz apaindu didate.   Pentsaturik, nire besoak nire behatzak ez direla gehiago mugituko, beren eskuak eskaini dizkidate.   Eta…

Txertaketa

  Txertaketa batekin lor dezakezu zuhaitza eta fruitua desberdinak izatea; nahikoak dira labana eta lotura. Baina aitaren besoak ez du agintzen alabaren buruan. Gorde zure minak eta eskuak. Gure aitonak labana erabiltzen zuen. Nik haragi berriari lotura jartzen nion. Ez ahantzi negar egiten zauria orbaindu dadin.   María Sánchez Itzulpena: Castillo Suárez Irudia: Felix Russell

Geu baino gehiago da geure geroa

Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda eta Oihan Arnatzendako; eta auziperatutako gainerako Altsasuko gazteendako.   Beti pentsatu dut ingurua ez dela aldatzen. Urtaroak joan eta etorri egiten direla, baina denak jarraitzen duela berdin. Gu garela aldatu egiten garenak, eta, gehienetan, ezta hori ere. Bistatik kentzen dizkigutela etsai zein lagunak, auzokoak eta atzerrikoak, baina gure bizitza…