Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Julen Etxeberria

Julen Etxeberria

Julen Etxeberria

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Dimitrios Itudis, aginduak ematen, CSKA Moskuk aurreko denboraldian Gasteizen jokatutako Lauko Finalean. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Onenarengandik ikasi du

Julen Etxeberria
Dimitrios Itudisek seigarren sasoia du CSKA Moskun, eta bitan irabazi du Euroliga. Aurretik, hamahiru urtez izan zen Zeljko Obradovicen laguntzaile, Panathinaikosen. Josean Kerejeta bitan saiatu da hura fitxatzen. Gaur, Buesa Arenan izango da.

PILOTA

Burua gehitu dio kolpeari

Julen Etxeberria

Joseba Ezkurdiak hiru final jokatu ditu urtebetean, eta hirurak irabazi ditu. Horietan guztietan erabakigarria izan da arlo psikologikoan egin duen gorakada.

Pierria Henry eta Luca Vildoza, Demetrius Conger Betiseko jokalariarekin lehian. ©ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE

Lema nork hartuko zain

Julen Etxeberria
Velimir Perasovicentzat aspaldiko buruhaustea da Baskoniako joko antolatzaileen jardun gorabeheratsua. Gaur bide zuzena topatzeko aukera dute, etxean, Maccabiren aurka.
Carlos Chocarro, atzo, Anaitasuna pabiloian, entrenamendu saioa hasi aurretik. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Oreka topatu nahian

Julen Etxeberria
Sasoi gorabeheratsua ari da egiten Anaitasuna, baina Carlos Chocarro taldeko kapitainak espero du azken partidan Guadalajarari nagusitasunez eta ondo jokatuz irabazi izana «mugarri» izatea.
Kauldi Odriozola, jaurtitzear, atzo, Artalekun, Tatran Presoven aurkako partidan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Urrea balio du puntuak

Julen Etxeberria
Bidasoa sei golengatik joan da galtzen Tatran Presoven aurka, partida amaitzeko hamabi minuturen faltan, baina gai izan da berdintzeko, 27na
Ezkurdia eta Altuna III.a, iazko lau eta erdiko finalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Aurreikuspenak bete dituzte

Julen Etxeberria
Ezkurdiak eta Altuna III.ak Jaka eta Laso kanporatu dituzte, eta bigarren urtez jarraian jokatuko dute lau eta erdiko finala
Goian, Maro Itoje ingelesa, Zeelanda Berriko jokalari bati plakaketa egiten. ©FRANCK ROBICHON / EFE

Kopa daukate zain

Julen Etxeberria
Ingalaterrak eta Hegoafrikak Munduko Errugbi Kopako finala jokatuko dute gaur, Japonian. Iñaki Laskurain Euskadiko Federazioko presidenteak ingelesak jo ditu faboritotzat.
Nirmal Purja, artxiboko argazki batean. ©NARENDRA SHRESTHA

Gailurrez gailur, ziztu bizian

Julen Etxeberria
Nirmal Purja alpinista nepaldarrak marka berria ezarri du, sei hilabete eta sei egunetan igo baititu hamalau zortzimilakoak. Zazpi urte eta hamar hilabetekoa zen aurreko marka. Puntako azpiegituraren eta oxigenoaren laguntzaz lortu du marka Purjak.
1 2 3 4 5