Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Miel A. Elustondo

Miel A. Elustondo

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Agustin Urien Arano. Gerrako haurra, bakeko aitaita

 ©ZALDI ERO

«Laurogeita zortzi urte, aitaita, baina gerrako umea naiz!»

Miel A. Elustondo
Trasantlantiko bat Santurtziko portuan atrakatua Franco matxinatu zenean. Amerikarako omen zegoen. Gerrarekin, errekisatu eta iheslarien aterpe egin zuten. Gero, ospitale. Eta, geroago, haurren ebakuaziorako itsasontzi. 1937ko maiatza eta ekaina bitarte sei bidaia egin zituen gerrako umez zamaturik. Haietako batean joan zen Agustin Urien Arano.

Zozoen elean (II). Pepi Berasategi Etxeberria. Aita fusilatua, aitarik eza

 ©ZALDI ERO

«Sari askok baino gehiago balio du besarkada bero batek!»

Miel A. Elustondo
Aitarik gabe hazi eta bizi izan da Pepi Berasategi Etxeberria. Haurtxo zela fusilatu zioten aita, eta akabo betiko. Ezaz jabetu zenez geroztik zulatzen du ezpata zorrotz horrek oraingo egunean ere Pepiren bihotza, nola zulatzen baitu haren lekukotasuna entzun duenarena. Ele mina da Pepirena, ezinbestean.

Zozoen elean (I). Joxe Mitxelena Arsuaga. Ziklista txapelduna iragan mendeko 1950eko hamarkadan

 ©ZALDI ERO

«Estraperloko gauzak eramanez entrenatzen nintzen ni bizikletan!»

Miel A. Elustondo
Ziklista izan zen, txapeldunetakoa. Lehenago, artzain ibili zen etxean, Oiartzungo Iragorri baserrian. Bertatik bertara ikusi zituen gerrakoak eta kontrabandokoak. Estraperloan zaildu zen, bizikleta garraiobide hartua. Azkenean, erloju-saltzaile egin zuen bizimodua... Zalduondon (Araba) dabil joan den aspaldian, intxaur eta sagar artean, hara eta hona bizikletan. Ilundu artean zozoen elean egoteko solasturi aparta Joxe Mitxelena Arsuaga.
<b>Rikardo Arregiren hilarria.</b> Andoaingo hilerrian dago ehortzia Rikardo Arregiren gorpua. ©ZALDI ERO

Sasiolako orena, Rikardo Arregirena

Miel A. Elustondo

50 urte dira gaur alfabetatze-euskalduntze kanpainaren eragile eta ikur nagusia, Rikardo Arregi, Mendaron hil zenetik trafiko istripuan.

Zozoen elean (eta VI)

 ©ZALDI ERO

Bertikala izatetik horizontala izatera kanbiatu zen abadea

Miel A. Elustondo
Pedro Berrioategortua Murgoitio (Apatamonasterio, 1928 Zornotza, 2018) abade izan zen, abade behargina, abade Zamorakoa, abade zigortua, sekularizatu gabe ere sekular bizia egin zuena azken arnasa eman zuen arte maite izan zuen Txaro Aranbarriren ondoan. Abuztuaren 3an hil zen Pedro Berrioategortua, irailaren 8ko eguerdian agurtuko dute betiko. Duela bi hilabete bilduak dira bere oroitzapenak.

Zozoen elean (V). Maitane Maritorena. Irakaslea, mutil dantzaria, Hilbeltzaren antolatzailea

 ©ZALDI ERO

«Mutil dantzen aferan bertzek disfrutatuko du guk sufritu duguna»

Miel A. Elustondo
Mundua mundu denez gero lehenbizikoz, hirian bizi da giza emakumea herrian baino gehiago. Haatik, hiruretan hogeita hamar arimako Anizen bizi da Maitane Maritorena, goitiko kaskotik beheitiko anabasatik bezainbat munduari begira. Eta hirigintza proiektu dimentsio oroz gaindikoak, eta emakumeen berdintasun eza, eta euskararen neke eta ezinak, Belateko malda pikoan goitiko Baztanen ere.

Zozoen elean (IV). Andoni Garikano. Memoriaren zaindaria

 ©ZALDI ERO

«Nire bizia arrunta, xumea eta hutsa izan da, baina zerbait idatzi dut etxekoentzat»

Miel A. Elustondo
Literatura aldizkari batean jaso genuen lehenbizikoz Andoni Garikanoren historia: «Aitaren albisteak Frantziatik». Gerra garaiak ekarri zuen etenaren historia, gero baino gero gutxiago diren lekuko bizien eskutik, zuzenean. Bere belaunaldiaren berri ez ezik, aurrekoarena ere ematen diguna eta, zorionez, Garikanok partez idatzia duena.

Zozoen elean (III). Marisa Barrena. Kausa askoren aldeko militantea

 ©ZALDI ERO

«Askotan egon naiz galtzaileen aldean, baina ez ditut kausa guztiak galdu»

Miel A. Elustondo
Euskal Herriaren kausaren aldeko militantea ez ezik, kausa galdu irabazi beharreko guztien aldeko ekintzailea da durangarra. Alfabetatze mugimenduan ekin zion, politikari lotu zitzaion, emakumeen borroka feministari... Haize kontra jardun du bere bizian, baina uzta jasotzen asmatu du. Horixe du poz handi.

Zozoen elean (II). Jabier Kaltzakorta. Ikerlaria

 ©ZALDI ERO

«Ahozkoa zaleen esku eta belarrietara irispidean jarri nahiko nuke»

Miel A. Elustondo
«Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik; ez nien uste erraiten ziela aitonen semek gezurrik», belaunaldi jakin batek maiz kara kantatu ohi zuen balada, euskarazkoetan konpli eta zaharrenetakoa, Jabier Kaltzakorta Elorza (Markina, 1961) ikertzaileren esanetan. Haien azterketa eta edizio kritikoa doktore tesi mardulean egin eta argitaratu berri du.

Zozoen elean (I). Bego Oleaga. Militantea

 ©ZALDI ERO

«Argi izan behar dugu zer den boterea, eta zer inpunitate daukan!»

Miel A. Elustondo
Horra militante bat, militante hitza gero baino gero gutxiagotan ibiltzen den sasoian. Aktibista dira orain, edo ekintzaile, edo zernahi, garaian garaiko solasean. Bego Oleaga militante izan zen, aktibista eta ekintzailea beti, zuzengabekeriaren kontra tematsu borrokan, Bertold Brechten legean: «Badira egun batez borrokatu eta on direnak. Badira urtebetez borrokatzen direnak, eta horiek hobeak dira. Baina badira bizitza osoan zehar borrokatzen direnak; horiek ezinbestekoak dira».
1 2 3 4 5