Egilea

Nerea Menor

Nerea Menor

Bere artikuluetan bilatu

<b>Etxea Berlinen. </b>Berlingo Weding auzoan jarri zuten etxea. Bisitari asko ditu. ©FELIPE TRUEBA / EFE

Rosa Parksen etxearen bidaia

Nerea Menor

1956ko azaroaren 13an, autobusetako segregazioa amaiarazi zuten AEBetan. Rosa Parksek urtebete lehenago egindako keinua giltzarri izan zen. Ekintzaile horrena izan zen etxearen bidaia egin du BERRIAk: Berlinera eraman zuen artista batek, eta orain jaioterrira lekualdatuko dute.

Thailandiarrak Bhumibol Adulyadej erregearen omenezko ekitaldian, abenduaren 5ean, Bangkoken. ©RUNGROJ YONGRIT / EFE

Garai berriak errege zaharraren itzalpean

Nerea Menor

Bhumibol Adulyadej erregearen heriotzarekin garai berri bat abiatu da Thailandian. Semearen izendapenak polemika piztu du, eta zatiketa politikoa nabarmena da. Junta militarraren eskuetan dago boterea, eta ikusteko dago datorren urtean hauteskundeak egingo ote diren. Ez dira gutxi erronkak.

Emakume talde bat, ura garraiatzen, Padalen. ©JAIPAL SINGH/EFE

Patriarkatuaren zirrikituetatik, bide berrien bila

Nerea Menor

Gizarte patriarkalak sustrai sakon-sakonak ditu Indian. Emakumeak bigarren klaseko herritartzat hartuak izan dira, eta oso hedatua daude sexu jazarpena, giza trafikoa, prostituzioa, dotea, edota neskak jaiotzea eragoztea. Egoera, baina, pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da.

Larung Gar monasterioaren inguruandauden etxeak; 10.000 lagun bizi dira han. Txinak uztailaren 20an ekin zion etxeak eraisteari. ©EFE

Garrasi mutu eta isilak

Nerea Menor

Larung Gar, tibetar budismoa ikasteko munduko zentrorik handienetarikoa, botatzen hasi da Txina. Duela hilabete heldu ziren poliziak eta militarrak eremura. Tibetarren erantzuna, baina, irmoa da: protestak egiten ari dira.

Berlingo Harresia. Eraistearen 25. urtemuga

ALEMANIA, GUDU EREMU GISA

Nerea Menor

Berlingo Harresia erori zeneko 25. urtemuga dela eta, Europako Batzordeak 'Nire Europa: 1989an, gaur eta bihar. Horrelako Europa nahi dut!' jardunaldiak antolatu ditu gaur Alemaniako hiriburuan. Hilaren 9ra arte, XX. mendeko gertaera garrantzitsuenetariko bat gogorarazteko hainbat ospakizun izango dira.

Mercedes Benz banaketagunea eta Living Bauhausen luxuzko etxebizitzak, biak Media Spree planaren barruan eraikiak. ©NEREA MENOR

Berlingo Harresia. Eraistearen 25. urtemuga

Berlin berriaren «harrokeria»

Nerea Menor

East Side Gallery ezaguneko hainbat zati kendu egin dituzte Berlinen, luxuzko etxebizitzak eraikiko dituzten langileei sarrera ahalbidetzeko. Bizilagunak kexu dira, ez datoz bat hiriak aurrera daraman eraikitze ereduarekin.

Euskal dantza ikastaroa Berlingo Euskal Etxean. ©BERRIA

Euskal Herria mintzagai Alemanian

Nerea Menor

Berlingo Euskal Etxean ikastaro anitz antolatzen dituzte, euskal kultura bultzatzeko; Elkartasun Astean, Euskal Herriko egoeraren berri emango dute.