Egilea

Edurne Elizondo

Edurne Elizondo

Bere artikuluetan bilatu

<b>Elkarretaratzea.</b> Salhaketak egindako protesta. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Gizarteak ikusi nahi ez duena

Edurne Elizondo

Preso sozialak ari dira antolatzen; txandakako gose greba bat antolatu dute, adostutako hamalau puntuko proposamenaren alde. Salhaketak protestarekin bat egin du Iruñean; hiriburuko kartzelan 307 preso daude.

Emakume zahar bat, karrikan, makuluekin. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ongi zahartzeko erronkak

Edurne Elizondo

Zaharrak Krisiaren Aurrean taldeak mendekotasuna artatzeko baliabideen inguruko saioa egin du, Iruñean, eta Ines Frances Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako buruak sistema egokitzeko beharra onartu du. NUPeko aditu talde bat adinekoen bakardadeaz ikertzen ari da .

<b>Agerraldia. </b>Kattalingorriko kideak hedabideen aurrean agertu ziren abenduaren 16an, egoeraren berri emateko. Bertze hamaika kolektiboren babesa jaso zuten. ©IÑIGO URIZ / @FOKU

Burokrazia, eskubideak murrizteko aitzakia

Edurne Elizondo

Iruñeko Udalak murriztu egin nahi ditu sektorean aitzindari izandako Harrotu LGTBI gunearen funtzioak. Kattalingorri elkarteak kudeatzen du zerbitzua, eta asmo hori salatu du, karrikan, bertze hamaika kolektiboren babesarekin. Udalak gobernuari egotzi dio ardura, baina INAIk ukatu egin du aldaketak proposatu izana.

Ingurumena

Aspaldi galdutako erreketara ari dira itzultzen Bidasoko izokinak

Edurne Elizondo

Izokinak Bidasoa ibaian gora egin duela agerian utzi du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko adituek animalion bideari jarraitzeko azken bi urteotan egindako lanak. Bik, gutxienez, Elizondoko Txokotoko presa gainditzea lortu dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia apaindu dute 25. urteurrena ospatzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Mende laurdena taupadaka

Edurne Elizondo

NUPek unibertsitatearen «bihotz» izendatu du liburutegia, Arrosadiko campuseko eraikinaren 25. urteurrenean. Ikasle eta irakasleen topagune dela nabarmendu dute langileek, eta garaian garaiko beharretara egokitzea jo dute erronka nagusitzat.

Kattalin Miner idazlea eta Bullerak taldeko Saioa Alkaiza, ostiraleko aurkezpenean, Iruñeko Plazara espazioan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Memoria, begirada aldatzeko

Edurne Elizondo

Elosegi Ansari buruzko memoria ariketa egin du Kattalin Minerrek 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburuan; gazte trans horren heriotzaren inguruko isiltasuna apurtu du.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Maru Eriz. Tuterako Argia ikastolako lehendakaria

«Gurea maratoi bat da: ez da ehun metroko lasterketa bat»

Edurne Elizondo

Nafarroa Oinez besta ospatuko dute igandean Tuteran. 1984. urtean egin zituen lehen urratsak Argia ikastolak. «Maldan gora, baina lanean ari gara», nabarmendu du Maru Eriz lehendakariak.

Gizartea

Herri boterearen eraikitzaileak

Edurne Elizondo

Lurra defendatzeagatik hil zuten Berta Caceres, Hondurasen, 2016ko martxoan. Aurtengo martxoan hil dute Marielle Franco LGTBI kolektiboaren aldeko ekintzaile feminista, Brasilen. Ez dira kasu bakanak.

1 2 3 4 5