<![CDATA[Iñigo Astiz | Berria.eus]]> http://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 30 Mar 2017 16:26:40 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iñigo Astiz | Berria.eus]]> http://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png http://www.berria.eus <![CDATA[Chucho Valdes, Bill Evans, Dean Brown eta Andrzej Olejniczak izango dira Getxoko Jazzaldian]]> http://www.berria.eus/albisteak/133171/chucho_valdes_bill_evans_dean_brown_eta_andrzej_olejniczak_izango_dira_getxoko_jazzaldian.htm Tue, 28 Mar 2017 12:03:22 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/133171/chucho_valdes_bill_evans_dean_brown_eta_andrzej_olejniczak_izango_dira_getxoko_jazzaldian.htm Chucho Valdes piano jotzaile kubatarraren itzala, eta, jakinarazi berri dutenez, haren kontzertuak amaituko du Getxoko 41. jazz jaialdia aurten. Bebo Valdes piano jotzaile ezagunaren seme eta jazz afro-kubatarraren erreferente nagusietariko bat da Chucho Valdes, eta Gaston Joya kontrabaxu jotzailearekin, Rodney Barreto bateria jotzailearekin eta Yaroldy Abreu perkusio jotzailearekin izango da Euskal Herrian. Uztailaren 2an arituko dira zuzenean, Biotz Alai plazako agertokian, baina izen handi gehiago ere jakinarazi dituzte antolatzaileek: Andrezj Olejniczak saxo jotzaile poloniarrak abiatuko du jaialdia, ekainaren 28an, eta hurrengo egunetarako Bill Evans saxo jotzailea eta Dean Brown gitarra jotzailea ere konfirmatu dituzte. Olejniczak-ek 60 disko inguruko ibilbidea du, eta Poloniako saxo jotzaile ezagunenetariko bat da, nahiz eta Bilbon bizi den 1984az geroztik. Gerry Mulligan eta Kenny Drew-rekin aritu izan da elkarlanean, eta nabarmentzekoa da pop, rock eta flamenko artistekin izandako hartu-emana ere. Besteak beste, oholtzan izan da Mecano, Miguel Rios eta Orquesta Mondragon taldeekin. Ekainaren 28an izango da jaialdian, eta Chopinen musika oinarri harturik inprobisatzen arituko da Michal Tokaj, Michal Baranski eta Jim Doxas musikariekin batera. Ekainaren 28an izango da haien kontzertua. Laukotean arituko da Bill Evans saxo jotzailea Getxon, ekainaren 30ean. Dean Brown gitarra jotzailea izango du alboan, eta baita Keitch Carlock eta Etieen Mbapp musikariak ere. Badu ibilbidea Evansek ere. Miles Davisen taldean aritu zen 80ko hamarkadan, eta Grammy sarietarako izendatu zuten Soulgrass diskoagatik, 22 urte baino ez zituenean. Sarrerak, maiatzetik aurrera Aurrez, John Abercrombie eta Dianne Reeves musikarien emanaldiak ere baieztatuak zituzten antolatzaileek. Ekainaren 29an arituko da Abercrombie, eta uztailaren 1ean Reeves. Guztira, hamazazpi emanaldi izango dira. Zehaztu dutenez, ordea, oraindik ez dago sarrerak erosteko aukerarik. Maiatzean hasiko dira saltzen, eta Kutxabanken webgunearen bidez erosi ahalko dira, baita Algortako kultur etxera deituta ere, 944-91 40 80 telefonoan.]]> <![CDATA[Lau biluzte ariketa oholtzaratuko ditu Loraldiak]]> http://www.berria.eus/albisteak/132926/lau_biluzte_ariketa_oholtzaratuko_ditu_loraldiak.htm Tue, 21 Mar 2017 13:53:42 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/132926/lau_biluzte_ariketa_oholtzaratuko_ditu_loraldiak.htm Loraldia jaialdiak striptease gaiaren inguruko 15 minutu inguruko antzerki pieza labur bana sortzeko enkargua Jokin Oregi, Mireia Gabilondo, Garbi Losada eta Fernando Bernues antzerki zuzendariei, eta bere kasa aritu da lanean bakoitza geroztik. Guztiak gai beraren bueltan, guztiak iraupen paretsuan, baina bakoitza bere kasa. Emanaldi bakarra sortzea izan zen hasieratik ideia, ordea, eta, horregatik, elkarrekin eskainiko dituzte orain lau piezak. Emanaldi bakarrean. Ostiralean eta larunbatean estreinatuko dute Strip-tease emanaldia, Bilboko Arriaga antzokian. “Erronka polita izan da", azaldu du Oregik. Bere titulua du pieza bakoitzak, eta erabat independentea izango da. Oregik, esaterako, striptease proba bat egitera joan diren lau aktore jarriko ditu oholtzan. Losadak aldarrikapenarekin uztartuko du biluztasuna, eta Lady Godivaren mitoa baliatuko du horretarako. Gabilondok Telmo Irureta aktore eta idazlearekin elkarlanean sortu du bere pieza, eta, hain zuzen ere, Irureta bera izango du protagonista. Garun paralisia du aktoreak, eta emanaldia nolabaiteko “striptease emozional bat" izango dela aurreratu du zuzendariak. Bernuesek aitona hil berri zaion mutil baten gogoetak eramango ditu oholtzara, hain zuzen ere, emakume biluzi baten argazkia topatu ziolako behin kaxoian aitonari. Erakustetik sortzerako trantsizioa Antzokiaren hormez harago eraman du gogoeta Bernuesek hedabideen aurrean egindako aurkezpenean. Pozik azaldu da Loraldiak eskainitako aukerarekin, hark ekoitzi baitu emanaldia, eta halako ekoizpenak gehiagotan egin behar liratekeela adierazi du. “Herrialde honetan batez ere exhibizioan dugu fedea, eta ez hainbeste sorkuntzan. Eta uste dut halako ekimenek batetik besterako bidean laguntzen dutela". ]]> <![CDATA[Alfonso Alonso berretsi dute EAEko PPren buru]]> http://www.berria.eus/albisteak/132829/alfonso_alonso_berretsi_dute_eaeko_ppren_buru.htm Sat, 18 Mar 2017 11:25:40 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/132829/alfonso_alonso_berretsi_dute_eaeko_ppren_buru.htm <![CDATA[1936an Euskal Herrian grabatutako 3Dko film bat topatu dute Frantzian]]> http://www.berria.eus/albisteak/132184/1936an_euskal_herrian_grabatutako_3dko_film_bat_topatu_dute_frantzian.htm Wed, 01 Mar 2017 08:35:50 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/132184/1936an_euskal_herrian_grabatutako_3dko_film_bat_topatu_dute_frantzian.htm <![CDATA[Omenaldi ironikoa euskal musikari]]> http://www.berria.eus/albisteak/132140/omenaldi_ironikoa_euskal_musikari.htm Tue, 28 Feb 2017 13:09:47 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/132140/omenaldi_ironikoa_euskal_musikari.htm Patxo Telleria aktore eta antzerkigileak Ez dok hiru antzezlana deskribatzeko, baina berehala egin du zehaztapena: “miresmenetik barre egin nahi dugu". Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Telleria eta Mikel Martinezek osatutako Ez Dok Hiru antzerki bikoteak, eta ohiko duten umore eta ironiaz landu dute gaia beste behin ere. Zehaztu dutenez, “euskal kantutegiarekin jolasean" osatu dute emanaldia, eta 200 abesti puska baliatu dituzte testua osatzeko. Gainera, bikote formatua gainditu, eta hiru musikari izango dituzte oholtzan oraingoan: Adrian Garcia de Los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue. Jokin Oregi aritu da zuzendari lanetan, eta martxoaren 7an eta 8an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian, Loraldia jaialdiaren eta Korrika Kulturalaren egitarauen barruan. Euskal musikari egindako omenaldi ironiko bat izango da emanaldia, baina omenaldi bat, halere. Telleria: “Iruditzen zaigu musika altxor bat dela, eta euskal musika euskararen eta kulturaren altxor bat dela, gure memoria emozionalean iltzatuta dagoen ondare bat, eta guk indar hori baliatu nahi genuen gure ikuskizunean umorea eta emozioa elkartzeko, zeharka bada ere, eta inolako handinahitasunik eta seriotasunik gabe gure omenaldi txikia egiteko musikari". Protagonismo berezia izango dute musikariek ere emanaldian, horregatik. “Momentu batzuetan kontzertu itxura ere hartuko du", zehaztu du Martinezek. "Dotorea eta fina" Bi musikologoren rolean arituko dira Martinez eta Telleria oholtzan. Telleria doktorea eta Martinez doktorea izango dira, eta mintegi moduko bat eskainiko diete ikusleei. Esketxez esketx. Txistez txiste. Antzezlaneko zuzendariak zehaztu duenez, ordea, umoreaz gain, emozioa ere izango du piezak. Oregi: “Dotorea, fina eta askotan hunkigarria ere izango da". Bestalde, liburua ere kaleratu dute antzezlaneko testuarekin. Elkar argitaletxeak argitaratu du, eta, piezaren gidoiarekin batera, Spotify atarian entzuteko moduko kanta zerrenda batzuk ere badakartza, antzezlanean aipatzen edo kantatzen diren kantekin.]]> <![CDATA[Epaileak Zuluetaren egoera okertu duela salatu dute abokatuak]]> http://www.berria.eus/albisteak/131802/epaileak_zuluetaren_egoera_okertu_duela_salatu_dute_abokatuak.htm Sun, 19 Feb 2017 11:00:41 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/131802/epaileak_zuluetaren_egoera_okertu_duela_salatu_dute_abokatuak.htm Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegiak patio denboran beste preso batzuekin egoteko eskubidea urratu zaiola presoari, baina abokatuek salatu dute erabaki horren ondorioz Zuluetaren egoerak okerrera egin duela onera egin beharrean. Epaiaren ondoren ere, presoak berdin-berdin jarraitzen du egunean ziega barruan 20 ordu pasatzen, bakarrik, baina, Zenonek azpimarratu duenez, orain beste bi presorekin erabili behar du patioko espazioa –13x5 metro, eta goialdea sarez itxita–. “Epaiarekin ez da ezer aldatu: bakartze moduluan eta egoera berean jarraitzen du". Helegitea aurkeztu dute autuaren aurka. Auzitegi Nazionalari Zulueta aska dezala ere eskatu diote. Espetxe Zaintzako epailearen autoa datu faltsuetan oinarritzen dela salatu du Zenonek. “Ukatu egiten du bakartze modulu batean dagoela ere". Berez, kartzelara bisita egitera joateko eskatu zion epaileari Zuluetaren defentsak, edo haren ordezkari bat bidaltzeko bestela, baina ez du halakorik egin, eta espetxearen arduradunek bidalitako txostenari bakarrik egin dio kasu. Eta txosten hori “gezurrez beteta" dagoela salatu du abokatuak. Esku hartzeko eskaria
“Gero eta argiago dago erabaki politiko bat dela hau", salatu dute Arantza Askatu plataformako kideek. “Mendeku hutsa da". Babesak biltzen jarraituko dutela ere azaldu dute, eta esku hartzeko eskatuko diete EAEko Arartekoari eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari. Egoeraren larritasuna azpimarratu du Zenonek. “Arantza indartsua da, baina dagoen egoeran edozein momentutan egin dezake buruak krak, eta hasi dira ja gauza batzuk agertzen". Begi batean arazoak dituela aipatu du, esaterako. Bakartzeari eusteko presioak
Informazio bilera asko egin dituzte abokatuekin Zuluetaren aldeko plataformako kideek, eta, Zenonek dioenez, lege arloan aritzen den jendeak ez du ulertzen Zuluetarekin gertatzen ari dena. “Egoera hau bere horretan mantentzeko presioak daude, bestela ez baita ulertzen zelan mantendu daitekeen bakartze egoera hiru urtez epaiketaren zain". 2014ko urtarrilean atxilotu zuten Zulueta. ETAko kide izatea egozten diote abokatuari. Zenonek gogorarazi duenez, beste 46 pertsona ere badaude auzipetuta Zuluetarekin batera, baina hura bakarrik dago badaezpadako espetxealdian. “Ez dago horretarako inolako justifikazio juridikorik".]]>
<![CDATA[30 emanaldi eta 150 artista bilduko ditu Loraldiak Bilbon]]> http://www.berria.eus/albisteak/131599/30_emanaldi_eta_150_artista_bilduko_ditu_loraldiak_bilbon.htm Mon, 13 Feb 2017 14:27:44 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/131599/30_emanaldi_eta_150_artista_bilduko_ditu_loraldiak_bilbon.htm hirugarren edizioa aurkeztu dute orain. Eta datuek eman dezakete argien egitarau osoaren neurriaren berri: 29 egun iraungo ditu, 30 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, 10 gune baino gehiago hartuko ditu, eta, guztira, 150 artista baino gehiago bildu. Esparru guztiak hartuko ditu kontuan, gainera: musika, literatura, bertsogintza, antzerkia, artea eta zinema. Eta hainbat erabateko estreinaldi ere eskainiko ditu; Arriaga antzokian jaialdia abiatuko duen Mikel Martinez eta Patxo Telleriak sortutako “Euskal musikaren benetan istorioa" antzezlana, esaterako. Horrez gain, Mikel Urdangarin, Kukai dantza taldea, Xabi Aburruzaga, Hesian, Kirmen Uribe, Iban Zaldua, Alaia Martin eta beste hamaika sortzaileren lanak ere programatu dituzte. “Arriskuak hartu ditugu". Agirreren hitzetan, publikoari euskal kultura “azken sormenak" aurkeztea da jaialdiaren asmoa, eta bi ekoizpen propio aurkeztu dituzte horregatik. “Strip-tease" izeneko antzezlana da horietariko bat. Fernando Bernues, Mireia Gabilondo, Jokin Oregi eta Garbi Losada zuzendariek propio sortutako biluzte ariketa bana biltzen ditu emanaldiak, eta martxoaren 24 eta 25ean eskainiko dute Arriaga antzokian. Hori, beraz, lehen ekoizpen propioa, eta musika du ardatz bigarrenak. Pete Seeger musikariaren abestiak euskaraz eskainiko ditu Lou Topet taldeak martxoaren 26an Arriaga antzokian. "Eutsiko diogu, Pete" deitu dute saioa, eta hainbat abeslari gonbidatuko dituzte. Aurreratu dutenez, Eñaut Elorrieta Aiora Renteria, Anje Duhalde eta Izaro izango dira gonbidatu horietariko batzuk. Aurrekontu txikiagoa Bi emanaldi horiek dira ekoizpen propiotzat aurkeztu dituztenak, baina gehiago izango dira jaialdirako propio sortutako ikuskizunak. Kukai dantza taldeak, esaterako, bere hainbat lagun gonbidatuko ditu “Kukai & lagunak" emanaldian (martxoaren 18an). Kirmen Uribek idatzitako zientzia-fikziozko testu baten gainean bertsotan arituko dira Alaia Martin eta Oihana Bartra bertsolariak eta Anjel Unzu musikaria. “Geroa" deituko da saio hori, eta apirilaren 2an eskainiko dute Guggenheimeko auditorioan. Apirilaren 1ean, Hesian taldeak bere 10 urteko ibilbidea ospatuko du eta Lukiek taldea ere izango da oholtzan Badok atariarekin elkarlanean Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan, eta Mikel Laboaren unibertsoa hartuko du ardatz “Txoriak" dantza ikuskizunean Dantzaz konpainiak martxoaren 12an. Eta askoz zabalagoa da egitaraua. Antolatzaileek ez dute jaialdiaren aurrekontuaren datu zehatzik eman nahi izan. Iaz, 360.000 euroren bueltan ibili zirela esan zuten, eta aurten kopurua hori baino txikiagoa izan dela soilik adierazi dute. “Halere lortu dugu jaialdi handi eta interesgarri bat antolatzea". Bilbao 700-III Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Eusko Jaurlaritza dira jaialdia babesten duten erakunde nagusietariko batzuk. Oreka, helburu Oreka da azken helburua, antolatzaileen hitzetan: “Euskal kulturaren maparen oreka bilatu nahian abiatu zen Loraldia. Udazkenean Durangoko Azokaren itsasargiak dirdirak pizten dituen bezala, udaberri aldera Loraldiaren itsasargiak euskal kultura modernoari ematen dio ikusgarritasuna".]]> <![CDATA[Renoir inpresionistaz harago]]> http://www.berria.eus/albisteak/131397/renoir_inpresionistaz_harago.htm Tue, 07 Feb 2017 13:32:03 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/131397/renoir_inpresionistaz_harago.htm Pierre-Auguste Renoir artistaren 40 urteko ibilbidea erakusten duen 64 margolaneko erakusketa zabaldu du Bilboko Arte Ederren museoak.]]> Renoirren lana Molin de la Galletteko dantza margolan inpresionistara bakarrik murriztea". Guillermo Solana komisarioaren esaldi horrek laburbiltzen du Bilboko Arte Ederren museoan zabaldu berri den "Renoir: intimitatea" izeneko erakusketaren funtsa. Izan ere, nagusiki bere garai inpresionistak egin du ezagun artista, baina sortzailaren lau hamarkadako ibilbide osoaren laurdena baino ez du hartzen sasoi horrek, komisarioaren hitzetan. Eta horregatik erakusketa. “40 urteko ibilbide hori aldarrikatu nahi izan dugu". 1864tik hasi eta 1916rako tartean sortutako 64 margolan bildu dituzte, guztira, eta mundu zabaleko hamaika museoko bildumetatik batu dituzte piezak. Euskal Herrian artistari inoiz eskeinitako atzera begirakorik zabalena izango da, eta baita Bilboko museoak aurten izango duen erakusketa nagusietariko bat ere. Sei ataletan banatu dute erakusketa. “Ibilbidean aurrera egin ahala, nolabait ere, hazten doan intimitate maila", komisarioak zehaztu duenez. Lau emakumeri egindako erretratu banarekin abiatzen da lehen aretoa, eta gero datoz artistaren enkarguzko erretratuak, lan inpresionistak, paisaiagintza eta familia ardatz hartuta sortutako koadroak. Amaitzeko, Renoirren emakumezkoen biluziei eskaini diote azken aretoa; hots, bainulariei. Eta komisarioaren hitzetan, lan horietan igarri daiteke artistak hurrengo belaunaldiengan izandako eraginaren hazia. “Ezin dira hasierako Picassoren bainulariak ulertu, hau ulertu gabe". "Zabalago" eta "dotoreago" Aurrez Madrilgo Thyssen-Bonemisza museoan izan da erakusketa ikusgai, eta BBK babesa izan du erakusketak Bilbon. Koadro berak daude bi erakusketetan, baina Solanak azaldu duenez, Bilbon artelanen kokapena “zabalagoa" eta “dotoreagoa" geratu da.]]> <![CDATA[Naparraren desagerpena kontatuko du Jon Alonsok]]> http://www.berria.eus/albisteak/130627/naparraren_desagerpena_kontatuko_du_jon_alonsok.htm Mon, 16 Jan 2017 12:30:37 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/130627/naparraren_desagerpena_kontatuko_du_jon_alonsok.htm Tene Mujika beka irabazi du idazle nafarrak Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren heriotza ikertzeko proiektuarekin.]]> Alonsoren proiektuaren asmoa, eta Jose Migel Etxeberria Naparra desagertuaren kasua hartuko du horretarako kontaketaren ardatz modura. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izan zen Etxebarria, eta, Ipar Euskal Herrian errefuxiatu bizi zelarik, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, eta, egun batzuk geroago, Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain haren hilketa. Eta haren historia kontatzea da proiektuaren helburua. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak bultzatutako Tene Mugika bekak, eta Etxebarriari buruzko proiektu horrekin irabazi du orain saria Alonsok. Biografikoa ere bada proiektuaren abiapuntua. Izan ere, ikaskide izan ziren Alonso eta Etxeberria Iruñeko josulagunen ikastetxean. Eta, sariaren antolatzaileek hedabideetara helarazi duten oharraren arabera, une batetik aurrera bereizi egin ziren bien bideak, eta, Alonsok aitortu duenez, ikaskidea desagertu zenean ez zion gertakari hari merezi adinako garrantzirik eman. Orain, familiaren laguntzaz Etxeberriaren historia kontatzea du buruan idazleak, eta, zehaztu dutenez, “ahal bada", baita ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere. Liburua, urtebete barru Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatu dute lehiaketako epaimahaia. Eta haiek hautatu dute Alonsoren proiektua. Orain, urtebeteko epea izango du idazleak lana burutzeko, eta liburu modura argitaratuko dute gero.]]> <![CDATA[Kerobia, Ekon, Bizardunak, Des-Kontrol, Ehun Kilo eta Inadaptats berriz bilduko ditu Hatortxu Rock-ek]]> http://www.berria.eus/albisteak/130439/kerobia_ekon_bizardunak_des_kontrol_ehun_kilo_eta_inadaptats_berriz_bilduko_ditu_hatortxu_rock_ek.htm Tue, 10 Jan 2017 14:08:51 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/130439/kerobia_ekon_bizardunak_des_kontrol_ehun_kilo_eta_inadaptats_berriz_bilduko_ditu_hatortxu_rock_ek.htm Kerobia, Ekon, Bizardunak, Des-Kontrol, Ehun Kilo eta baita Herrialde Katalanetako Inadaptats taldea ere. “Sei talde hauek zita honetarako elkartuko dira soilik", zehaztu dute antolatzaileek. Jada jaialdiaren webgunean erosi daitezke sarrerak. 50 eurokoa da lau egunetarako bonoa, kanpina jartzeko aukerarekin. Horiez gain, beste hainbat talderen izenak ere aurreratu dituzte jaialdirako. Huntza, Kaos Urbano, Tremenda Jauria, Lagrimas de Sangre, Talco, Narco, Glaukoma, Soziedad Alkoholika, Estricalla, Kaotiko, Anestesia, Kop, Iseo&Dodosound, Oreka Tx. Izen gehiago ere izango direla azaldu dute antolatzaileek, eta datorren asteetan emango dutela haien berri. Euskal preso, iheslari eta deportatuen gaia agenda politikoaren erdian jarri nahi dutela ere zehaztu dute. Haiei laguntzeko antolatzen da jaialdia, izan ere. “Horregatik diogu 20. edizira iristea ez dela ospatzekoa, baina egoerak honela dirauen bitartean Hatortxu Rockek lanean jarraituko du". ]]> <![CDATA[Arestiren liburu proiektu bat berreskuratu dute]]> http://www.berria.eus/albisteak/129159/arestiren_liburu_proiektu_bat_berreskuratu_dute.htm Tue, 29 Nov 2016 15:12:12 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/129159/arestiren_liburu_proiektu_bat_berreskuratu_dute.htm <![CDATA[Joana Pimentaren 'Um campo de aviaçâo' laburrak irabazi du Zinebiko Sari Nagusia]]> http://www.berria.eus/albisteak/129060/joana_pimentaren_039um_campo_de_aviacao039_laburrak_irabazi_du_zinebiko_sari_nagusia.htm Fri, 25 Nov 2016 12:19:27 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/129060/joana_pimentaren_039um_campo_de_aviacao039_laburrak_irabazi_du_zinebiko_sari_nagusia.htm Um campo de aviaçaô filmak. Hamalau minutu irauten du dokumentalak, eta epaimahaiaren ustez hamalau minutu horiek izan dira aurtengo Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinebi Jaialdiko minuturik onenak. Joana Pimenta zuzendariak jaso du horregatik jaialdiko sari nagusia. Goizean jakinarazi dute sarituen zerrenda osoa, eta arratsaldean egingo dute sari banaketa ekitaldia. Bihar, larunbatarekin, irabazle suertatu diren lan guztiak proiektatuko dituzte Arriaga antzokian, 18:00etan. Dokumentalak, fikzioa eta animazioa hartzen ditu jaialdiak, eta genero bateko zein besteko lanek jaso dituzte sari nagusiak. Gure hormek dokumentalagatik eman diote Euskal Zinearen Sari Nagusia Maria Elorza eta Maider Fernandez zinemagileei. Fikziozko lan bategatik saritu dute Juanjo Gimenez zuzendaria Zine Espainiarraren Sari Nagusiarekin, eta fikziozko El trabajo industrial film argentinarrak jaso du Film Latinoamerikar Onenaren Saria. Generoka ere banatu dituzte sariak, eta aurten lehenengoz banatu dute zuzendari berrientzako Zinebi First Film saria. Nele Wohlatz zinemagilearen El futuro perfecto filma saritu dute, aurten. Palmares osoa Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia: Um campo de aviaçâo, Joana Pimenta. Euskal Zinearen Sari Nagusia: Gure hormek, Maria Elorza eta Maider Fernandez. Zine Espainiarraren Sari Nagusia: Timecode, Juanjo Gimenez. Fikziozko Zilarrezko Mikeldia: Cilaos, Camilo Restrepo. Fikziozko Urrezko Mikeldia: Penumbra, Eduardo Brito. Animaziozko Zilarrezko Mikeldia: Sredi chernyg voln, Anna Budanova. Animaziozko Urrezko Mikeldia: Kaputt, Volker Schlecht eta Alexander Lahl Dokumentalen Urrezko Mikeldia: Rust, Eloy Dominguez Seren. Film Latinoamerikar Onenaren Mikeldia: El trabajo industrial, Gerardo Naumann. Aipamen Berezia: Setembro, Leonor Noivo. Zinebi First Film Saria: El futuro perfecto, Nele Wohlatz. Zinebi First Film Aipamen Berezia: People that are not me, Hadas Ben Aroya]]> <![CDATA[Euskal kulturaren aldeko “inurri lana” omenduko du Durangoko Azokak]]> http://www.berria.eus/albisteak/128752/euskal_kulturaren_aldeko_inurri_lana_omenduko_du_durangoko_azokak.htm Wed, 16 Nov 2016 18:17:50 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/128752/euskal_kulturaren_aldeko_inurri_lana_omenduko_du_durangoko_azokak.htm Gerediaga Elkarteak herriz herri eta hamarkadaz hamarkada milaka euskal herritarrek euskal kulturaren eta euskararen alde egindako lan anonimoa, eta horregatik erabaki dute aurtengo Argizaiola saria “inurri lan" horri ematea. Nerea Mugika Gerediaga elkarteko lehendakariak azaldu ditu erabakiaren motiboak. Jakinaraziduenez, mugimendu osoa da berez omendu nahi dutena, baina sei pertsonak jasoko dute saria jende talde zabal horren ordezkari modura. Arabako Kepa Mendiak, Bizkaiko Justo Alberdik, Gipuzkoako Jaime Albillosek, Nafarroako Mari Carmen Bezalak, Lapurdiko Patxika Erramuzpek eta diasporako Jose Ramon Zengotitabengoak. Abenduaren 3an egingo dute sari banaketa, San Agustin kultur gunean. Programa ere aurkeztu dute Durangoko Azokako gune guztietako ordezkariek. “Oso harro gaude euskal kulturaren plazak izango duen eskaintzarekin". Eta datu gisa ere zehaztu du eskaintza hori Mugikak. Zehaztu duenez, 246 erakusmahai, 349 nobedade eta 200 ekitaldi baino gehiago izango dira. Landako gunean jarriko duten salgunea izango da aurten ere azokaren erdigunea, baina, horrez gainera, beste zortzi gune izango ditu azokak: Areto Nagusia, Azoka TB, Ahotsenea, Kabi@, Irudienea, Saguganbara, Szenatokia eta Plateruena. Elkarlanean osatu dute programa guztiek, eta azokaren webgunean jarri dute ikusgai. Ahotsenearen kokapen berria Aldatu egingo du kokapena Ahotseneak aurten. Hori izango da nobedade nagusia. Landako gune barruan egingo dituzte aurten ere solasaldiak, baina Landako gune albora eramango dituzte kontzertuak. Izan ere, iaz erabilitakoorubean etxeak eraikitzen hasi dira, eta horregatik aldatu behar izan dute lekua. Lutxo Egia Ahotseneko koordinatzaileak azaldu duenez, ordea, aldaketa gogoz zebiltzan haiek ere azkenaldian. “Bi karpa egongo dira aurten, eta txikiagoa izango da espazioa, baina gertuagokoa, eta berreskuratuko dugu emanaldien aurreko aurkezpenen tartea ere". Areto Nagusian, hirugarrenez antolatuko dute Gogoetaren Plaza solasaldi eta mahai inguru programa, eta aurreratu dituzte bertan landuko diren gaietariko batzuk ere. Lau alor landuko dituzte, zehazki: Bat: gaurko eta biharko telebista eredua. Bi: ondarearen gaia. Hiru: andrazkoek plaza publikoan duten ikusgarritasuna. Eta lau: kultur espazioak kudeatzeko moduak. Bi pertsonaren arteko solasaldiak egingo dituzte eguerdi aldera, eta mahai inguru bana arratsaldez. Bertan izango diren hizlarien artean batzuk ere aipatu dituzte,hala nola Lara Izagirre, Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga, Mikel Soto eta Beñat Axiari. Antzezlanak eta filmak San Agustin Kultur Gunean egongo da Szenatokia gunea. Arte eszenikoak ditu ardatz gune horrek, eta hainbat antzezlan izango dira hor Durangoko Azokak iraun bitartean. Mami Lebrun pieza ikusi ahalko da 4an, eta Antzerki Maratoia egingo dute 5ean. Euskal Herriko zortzi antzerki talderen lanen laginak ikusi ahalko dira maratoi horretan, eta pozik azaldu dira antolatzaileak egitasmoa urtez urte hartzen doan indarrarekin. Horrez gainera, abenduaren 6an Francoren bilobari gutuna piezaren bi emanaldi izango dira, goizez bata eta arratsaldez bestea. Igelak filmaren estreinaldia da Irudiena gunearen proposamen deigarriena. Abenduaren 2an estreinatuko dute Patxo Telleriaren filma Durangoko zinema aretoan. Horrez gainera, mahai inguruak, lehiaketak eta tailerrak ere antolatu dituzte. Kabi@ guneak mundu digitala izango du ardatz, eta, aurreratu dutenez, pisu berezia emango dio aurten Euskal Herriko komunitate digitalei. Azoka Telebistak ere egunero zuzeneko saioak egingo ditu azokatik bertatik, eta sarean, zein tokian tokiko euskarazko telebistetan zabalduko da programa. Saguganbaran haur, gazte eta gurasoentzako tailerrak prestatu dituzte. Plateruenako kontzertuak Plateruenan, diskoa aurten kaleratu duten taldeek eman ohi dute kontzertua, gauez. Hala, abenduaren 2an, Willis Drummond izango da; 3an, Zea Mays; 4an, Hesian; 5ean, Eskakeitan; eta 6an, doako kontzertua emango du Bide Ertzean taldeak. Horrez gainera, Euskal Herri osoko ikastetxeetako ikasleentzako bi kontzertu didaktiko antolatu dituzte abenduaren 2an, euskal kantutegi tradizionaleko kantak abesteko. Petti musikariak gidatuko ditu saioak.]]> <![CDATA[Babeslekuaren ideia du ardatz Ordorikaren disko berriak]]> http://www.berria.eus/albisteak/128715/babeslekuaren_ideia_du_ardatz_ordorikaren_disko_berriak.htm Tue, 15 Nov 2016 08:22:48 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/128715/babeslekuaren_ideia_du_ardatz_ordorikaren_disko_berriak.htm Ordorikak 'Guria ostatuan' diskoan, eta, zehaztu duenez, orain arteko lanetan baino presentzia handiagoa hartu dute teklatuek oraingoan.]]> Ruper Ordorikak. “Sortzen ditut kantak eta halako batean sentitzen dut behar ditudala disko batean atondu". Eta bultzada horrek sortu du Guria ostatuan diskoa ere (Elkar). 11 kanta bildu ditu musikariak bertan. Gaur aurkeztu du lana Bilbon: tenpo lasaiak, eta Ordorikaren kantagintzan ohikoak diren testurak dira nagusi, baina arrisku batzuk ere hartu dituela aipatu du kantariak aurkezpenean. “Bertigo apur bat beharrezko izaten hasia da". Single modura hautatu duten Hamar negu jarri du horren adibide. Hor entzun daiteke argien diskoa han hemenka zipriztintzen duen musika beltzaren oihartzuna. “Lan handia egin dut abestien formarekin, eta ertzak borobiltzen aritu naiz". “Inoiz baino bibrafono gehiago du lan honek, eta inoiz baino teklatu gehiago ere bai". Hori da nobedadeetariko bat, Ordorikaren hitzetan. New Yorken grabatu du diskoa, Andy Tommasi teknikariarekin. Ohiko bihurtu da hori jada Ordorikaren ibilbidean, eta zehaztu duenez, han grabatutako laugarren diskoa du hau. Bertako musikariekin aritu da oraingoan ere. Jamie Saft aritu da pianoa, Hammond-a eta teklatuekin; Tony Scherr izan da kontrabaxuan eta gitarra elektrikoetan, eta Kenny Wollesen-ek grabatu ditu bateria, bibrafonoa eta perkusioak. Zuzenean egin dituzte grabazioak estudioan, hiru egunetan. Arkaitz Minerrek ere grabat ditu biolin, biola eta mandolina diskorako, baina Euskal Herrian berak, Elkar estudioan. Pozik Ordorika lortutako emaitzarekin: “Kantak ia-ia ukitu egiten dira. Badut inpresioa urrats bat gehiago egin dudala". Berez, Oñatiko taberna bati egiten dio erreferentzia diskoaren izenburuak. “Oso ezaguna da inguru hartako eta gure belaunaldiko jendearentzat", azaldu du. Baina ostatu zehatz hori baino gehiago, ostatu horretan sentitutakoa izan du buruan musikariak izen hori hautatzerakoan. “Hau da babesleku bat denontzako. Denok behar dugun babesleku hori da, eta hori nahi nuen irudikatu". Eta ostatu horri egiten dio erreferentzia azalak ere. Carmelo Ortiz de Elgea artistaren koadro baten moldaketa da irudia. Eredu iraunkor bat Ordorikak idatzitakoak dira abesti gehienen hitzak. Hiru kantatan, ordea, beste idazle batzuei hartu dizkie letrak. Joseba Sarrionandiarenak dira Kontserba fabrikaren aurrean kantako hitzak, Eva Linazasororenak Mare nostrum piezakoak, eta Gary Snyder poeta estatu batuarrarenak Munduko ostatuetan abestikoak. Azken kasu horretan, gainera, idazleen hitzak abestietarako moldatu egin ditu musikariak. “Sekula ez nuen halakorik egin". Sortzaileen baimena izan du horretarako. eta eskertu egin dio hori musikariak. Diskoaz harago jarri du begia Angel Valdes Elkar disko etxeko arduradunak. “Disko honek, berez dituen baloreez gain, erakusten du Ruper Ordorikak jarraitzen duela izaten eredu iraunkor bat, sortzen, jaiotzen eta irauten saiatzen diren musikarientzat". Kontzertuak Azaroak 18: Ermuan, antzokian. Abenduak 3: Soraluzen, zineman. Abenduak 17: Bilbo, Kafe Antzokian. Urtarrilak 6: Donostian, Victoria Eugenia antzokian. Urtarrilak 21: Gasteiz, Jimmy jazz aretoan. Otsailak 5: Leioan, Kultur Leioan.]]> <![CDATA[Zea Mays-en harrotasuna]]> http://www.berria.eus/albisteak/128358/zea_mays_en_harrotasuna.htm Thu, 03 Nov 2016 14:24:42 +0100 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/128358/zea_mays_en_harrotasuna.htm Zea Mays taldeak. 20 urte beteko ditu laukoteak 2017an, eta egindakoarekin pozik daudela adierazteko modu bat da izenburua. “Egin dugun guztiaren ondorio da Harro". Harro daude egindako ibilbideaz, harro taldea hasi zuen laukotea mantentzen asmatu izanaz, harro 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini izanaz, eta harro diskorako sortutako 15 kanta berriez ere. Orain arte kanta batzuk baino ez dituzte aurreratu, eta gaur jarri dute disko osoa salgai. Garden Records zigilua sortu dute okasiorako. Taldearen diskoak kaleratzeko soilik sortu dute zigilua, eta, beraz, orain arte bezala, eurek jarraituko dute beren lana banatzen eta sustatzen. Gaur bertan jarri dute diskoa salgai beren Bandcamp orrian eta disko dendetan ere egongo da. Horrez gainera, Durangoko Azokan erakusmahaia jarriko dute, eta kontzertuetan ere salduko dute diskoa. Aurreko lanak banatzerakoan hainbat formula frogatu ditu taldeak, eta oraingoan eskura dituzten bide guztiak baliatu dituzte.]]> <![CDATA[Su Ta Garren aurpegirik intimoena]]> http://www.berria.eus/albisteak/128196/su_ta_garren_aurpegirik_intimoena.htm Fri, 28 Oct 2016 13:59:38 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/128196/su_ta_garren_aurpegirik_intimoena.htm Su Ta Gar taldeak; Maitasunari pasioa. “Su Ta Garren esentzia eta indarra ditu, baina leunagoa eta xamurragoa da". Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra jotzaileak aitortu du gaur Bilboko Biba gunean egindako aurkezpenean. “Gure orain arteko diskorik intimo eta pertsonalena izan daiteke hau". Maitasuna eta pasioa dute gai abesti guztiek, baina, zehaztu dutenez, maitasun eta pasio asko dira kontuan hartzen dituztenak. “Joandako lagunekiko maitasuna, bikotekidearekiko edo bikotekide ohiarekikoa, Euskal Herriarekikoa, naturarekikoa, eta baita norbere buruarekiko maitasuna edo gehienetan maitasunik eza ere". “Zerbait ezberdin egiteko beharra geneukan", azaldu dute taldekideek. Eta, diskoa berezia izanik, haren bira ere berezia izan dadin nahi dute. Antzokietan aritzea da haien asmoa, eta publikoak kontzertua eserita ikustea. Ohiko formatuarekin kontzertu batzuk badituzte itxiak aurretik, ordea. Bilbon izango dira bihar, esaterako, Kafe Antzokian. Eta jada hitzartuta dauzkaten emanaldi horiek amaitutakoan, urtarriletik aurrera hasiko dira diskoaren aurkezpen bira bereziarekin. Kantek duten intimotasuna islatu nahi izan dute diskoaren diseinuan ere, eta horregatik eman diote eskutitz zahar baten itxura. Eta horregatik datoz hitzak ere eskuz idatzita liburuxkan. “Horrela, abestien hitzak entzuleari bidalitako eskutitzak izan daitezkeela irudikatu nahi dugu". Astebete darama diskoak kalean, eta orain arte jasotako erantzunarekin pozik azaldu dira taldekideak. Halere, argi azaldu dute diskoa salbuespena izango dela. “Proiektu puntual bat da. Gure asmoa da disko honekin emanaldi sorta bat egitea antzokietan, eta gero berriz gure betiko formatura itzultzea".]]> <![CDATA[Etorkizuneranzko azoka]]> http://www.berria.eus/albisteak/128111/etorkizuneranzko_azoka.htm Thu, 27 Oct 2016 14:34:49 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/128111/etorkizuneranzko_azoka.htm
Kolore bizikoa da kartela, artistak azoka ere halaxe ikusten duelako. «Nire lanean Durangoko berotasuna eta pasioa islatzen saiatu naiz, hori baita niretzat azoka: dinamismoa, beroa eta bizitasuna». Berez, Baionakoa da Etxebertz, eta Kanbon bizi da egun (Lapurdi). Margolanak egiten ditu batik bat, eta hainbat sari jaso ditu haiei esker, baina, zehaztu duenez, eginak ditu kartel batzuk ere. Liburuak eta diskoak ikus daitezke Durangorako egin duen irudian, eta letrak eta alfabetoak ere txertatu ditu. «Elementu horiek kartelari osotasuna ematen diote», azaldu du. Karteleko irudiaz gainera, bere margolanak bilduko dituen erakusketa ere zabalduko dute azaroaren 17tik urtarrilaren 10era arte Durangoko Arte eta Historia museoan.

Azokako kartela egiten duen Ipar Euskal Herriko lehen sortzailea da Etxebertz, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, datua ez da debaldekoa. Izan ere, hamar urte beteko dira Gerediaga elkarteak EKE Euskal Kultur Erakundearekin hitzarmena sinatu zuenetik, eta pisu berezia izango du Ipar Euskal Herriko sorkuntzak urteurren horren aitzakian. Hain zuzen ere, hori izango da aurtengo nobedadeetariko bat, Mujikak zehaztu duenez. «Ipar Euskal Herriko sorkuntzari lotutako 30 ekitaldi baino gehiago izango dira, hitzaldi, mahai-inguru eta ikuskizunak kontuan hartuta».

Pozik azaldu da Mujika Durangoko eskaintza gazteengana ere heltzen delako. «Azokak 51 urte izan arren, itxura gaztea du». Eta orain aste batzuk Deustuko Unibertsitateak kaleratutako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu froga modura. Izan ere, batez beste 37 urtekoa baita azokako bisitaria, azterketa horren arabera, eta 19 eta 26 urte artekoa jasotzen dituen hiru bisitaritik bat. Baina azokaren ateak are zabalago irekitzea da asmoa aurten, eta, Gerediaga elkartekoek azaldu dutenez, indar berezia egingo dute horregatik publiko gaztea eta bertan aurrez izan gabeko jendea erakartzeko. Esperientzia oso gisa aurkeztu die Mujikak azoka azken horiei, eta gonbidapen zuzena egin. «Etorri, ezagutzeak merezi du. Gozatuko duzue egunpasa etorriko zaretenak, zuen idoloak ezagutzera etorriko zarete, aspaldiko lagunak ikustera, opariak erostera, parrandan... Azokak guztientzako du plana».

Pozik azaldu da Mujika Ikasle Egunak izandako harrerarekin ere. Inoiz baino eskari gehiago jaso dituzte aurten. Guztira, 6.000 ikasle baino gehiagok eman dute izena abenduaren 2ko ekitaldietarako. Aurten, lehenengoz helduekin ere froga egiteko asmoa dute, gainera. Lehen eguneko arratsalderako antolatu dituzte haientzako tailerrak, eta, Mujikak azaldu duenez, «esperientzia pilotu bat» izango da, eta bertan parte hartzeko deialdi berezia egingo diete euskara ikasten ari direnei.

Komunitatea egitea

Azokak euskal kulturan duen zentraltasuna ere azpimarratu du Mujikak. «Ikusgarritasun eta prestigio handiagoa behar ditu euskal kulturak, eta Durangoko Azokak badu ikusgarritasunean zein transmisioan eraginik».

Kartelaren eta leloaren aurkezpenean izan dira azoka babesten duten erakunde nagusiak ere. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua bertan izan da, esaterako, eta Durangoko hitzorduaren garrantzia nabarmendu du berak ere. «Durango azoka bat baino gehiago da: bilgunea, topagunea, eta euskal kulturaren urteko zitarik garrantzitsuena. Kulturgileen eta herritarren topagune da. Negozioa egitea bezain garrantzitsua da komunitatea egitea. Eta denok eskertuko diogu horretan beste 50 urte ematea». Iazko diru laguntza kopuruari eutsiko dio aurten Eusko Jaurlaritzak, eta azokaren aldeko apustua berretsi du Uriartek bere hitz hartzean: «Bultzada hori ez da urteurren borobil baten distiraren argiak bezala itzaliko».

Elkarlanerako deia egin du Ana Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak. «Ekimen pribatu eta publikoen arteko elkarlana da euskal kultura piztera heltzeko biderik onena». Eta azoka «oasi» bat dela esan du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. Azokaren jarraikortasuna nabarmendu du berak. Etorkizunera begira jarri du zita. «Iazko urteurrena borobila izan zen, baina aurtengoa garrantzitsuagoa da, aurtengoak iraunkortasuna adierazten du, sendotasuna, indarra. Aurrerantz egiteko borondate itxaropentsua erakusten du».]]>
<![CDATA[Urangak eta Alberdik irabazi dute Euskadi Saria, hurrenez hurren, saiakeran eta haur literaturan]]> http://www.berria.eus/albisteak/127692/urangak_eta_alberdik_irabazi_dute_euskadi_saria_hurrenez_hurren_saiakeran_eta_haur_literaturan.htm Thu, 13 Oct 2016 10:35:15 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/127692/urangak_eta_alberdik_irabazi_dute_euskadi_saria_hurrenez_hurren_saiakeran_eta_haur_literaturan.htm <![CDATA[Durangoko Azokako bisitarien %93 euskaldunak dira]]> http://www.berria.eus/albisteak/127448/durangoko_azokako_bisitarien_93_euskaldunak_dira.htm Wed, 05 Oct 2016 18:45:53 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/127448/durangoko_azokako_bisitarien_93_euskaldunak_dira.htm Durangoko Azokako bisitariaren erretratu zehatza, iazko edizioan Siadeco ikerketa enpresak azokan egindako inkesta kuantitatibo zabalaren arabera. Gaur aurkeztu dituzte kopuru zehatzak, Bilboko Deustuko unibertsitatean, eta datu bat nabarmentzen da aurkeztu dituzten gainontzeko guztien artean: azoka bisitatzen duten hamar pertsonatik bederatzi euskaldunak dira. Eta datu horren garrantzia azpimarratu nahi izan du Juanjo Allur Siadeco enpresako ikerlari eta arduradunak ere: “Euskal Herriko biztanleria euskaldunaren %12 da azokara etortzen dena". Prentsaurrekoan pozik azaldu dira ikerketaren emaitzarekin Gerediaga elkartekoak. “Emaitzek pilak kargatzen dizkigute", adierazi du Aitziber Atorrasagastik. Pozik, batetik, bisitarien leialtasunarekin: “Bagenekien Durangoko Azokako bisitaria fidela zela, baina batez beste hamahiru azokatan parte hartu duela jakitea datu benetan esanguratsua da guretzat". Eta pozik, bestetik, gazteen erantzunarekin ere: “Transmisioak arduratzen gaituenez, bereziki gogobetetzen gaitu azokaren bisitarien artean gazteek horrenbesteko pisua izateak". Izan ere, 16 urtetik gorako bisitari kopuru osoaren %34,2 29 urte baino gazteagoa da. Baina erronka handiak ere igar daitezke ikerketako zenbakien artean. “Ez da gure asmoa autokonplazentzian erortzea, eta, horregatik, geure buruari galderak egiteari ekin diogu". Eta Atorrasagastik aipatu dituen galderen artean galdera bat da nagusi: “Ikerketak dio behin azokara etortzen denak errepikatu egiten duela, baina nola iritsi inoiz etorri ez den horrengana? Nola erakarri erdaldunak edo ia-euskaldunak euskal kultur ekoizpenera?". Erdaldunengana heltzeko zailtasunak “Irla bat da". Hitz horiekin deskribatu du Durangoko Azoka Nerea Mugika Gerediaga elkarteko lehendakariak. Bisitan joaten diren euskaldunen kopurua %93koa dela azaltzean esan du hori, eta pozik azaldu da datuarekin. Euskaldun kopuru osoaren %12 erakartzen lortu izana nabarmendu du Atorrasagastik ere. “Datu oso singularra da. Ez dago munduan halako daturik duen azokarik". Eta balio du datu horrek urtez urte azokak euskaldunen artean lortutako hedapenaren eta onarpenaren neurria azaltzeko. Baina Siadeco enpresako ikerlariak gogoratu duenez, datu horrek ematen du azokak erdaldunak erakartzeko dituen zailtasunen neurria ere. Allurrek kalkulatu duenez, Euskal Herriko biztanleria ez-euskaldunaren %0,5 baino ez baita joaten Durangora. Ez da datuetan identifikatutako erronka bakarra, ordea. Ikerketaren emaitzek argi uzten baitute, adibidez, Landako Guneak azoka egunetan duen zentraltasuna. Izan ere, bisitarien %98,8k ezagutzen dute erakusmahaien espazioa, bisitarien %89,5k ezagutzen dute haren ondoan jarri ohi den Ahotsenea gunea, eta %88k bertan dagoen Plateruena kafe antzokia. Landako Gunetik aldenduago dauden guneen kasuan, ordea, nabarmen jaisten da ezagutza maila, eta bisitarien %40 inguruk bakarrik ezagutzen dituzte Saguganbara, Szenatokia eta Irudienea guneak, esaterako. Bestetik, bisitarien erdiek baino gehiagok nahi lukete euskarak azokan pisu handiagoa izatea. Ezezko kopuru txikia 100.000 bisitari izan zituen guztira azokak iaz, eta haietariko 915 galdekatu zituzten abenduaren 6tik 8ra inkestagileek. Ikerketatik kanpo utzi zuten Ikasle Eguna, eta 16 urtetik gorako bisitariak soilik hartu dituzte kontuan, baina hurrengo egunetan ordutegi eta kokapen ezberdinetan egin zituzten galdeketak, eta erretratua erabat fidagarria dela dio horregatik Allurrek. Zehazki, %3,3koa da akats tartea, eta %95,5eko konfiantzarena. “Oso emaitza positiboak dira atera direnak", onartu du ikerlariak. Inkestatzaileek jasotako ezezko kopuru txikia ere nabarmendu du, gainera. “Azokara datorren jendea inkesta luze-luze bat erantzuteko prest dago. Hori ja bada indikadore bat".]]> <![CDATA[Sistiaga, Revuelta eta La Taller-entzat dira Gure Artea sariak]]> http://www.berria.eus/albisteak/126503/sistiaga_revuelta_eta_la_taller_entzat_dira_gure_artea_sariak.htm Thu, 08 Sep 2016 12:13:02 +0200 Iñigo Astiz http://www.berria.eus/albisteak/126503/sistiaga_revuelta_eta_la_taller_entzat_dira_gure_artea_sariak.htm Jose Antonio Sistiagari eman diote ibilbide artistikoari dagokion saria; Mabi Revuelta artista bilbotarrak jasoko du sorkuntza lanari dagokiona, eta Maite Martinez Arenazak gidatzen duen La Taller proiektuari emango diote ikusizko arteen agenteei dagokiona. 18.000 euroko saria jasoko du bakoitzak, eta urriaren 5ean egingo dute sari banaketa ofiziala Gasteizen. Izen handia da euskal arteean Sistiagarena (Donostia, 1932). Gaur taldeko kide izan zen, eta gerra osteko arte berrikuntzaren motor nagusietariko bat izan zen Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Balerdi eta beste hainbat eragilerekin batera. Pintura izan du diziplina nagusia beti, baina zinema esperimentalean mugarri izan zen 70eko hamarkadan sortutako ...ere erera baleibu izik subua aruaren... filma. Zeluloidea margotuz sortu zuen pieza hori, eta nazioartean erreferente bilakatu zuen lan horrek. Horrez gainera, Sistiagak pedagogia artistikoan egindako lana ere azpimarratu du epaimahaiak, izan ere, aitzindari izan zen arte irakaskuntzan. Esther Ferrer artistarekin batera Ostegunetako Akademia izenekoak sortu zituen 1963an, eta Elorrion ere hezkuntza kooperatiba bat sortu zuten Freinet-en metodoak praktikan jarriz. Gaur egun lanean jarraitzen du artistak, gainera, eta azken aldian hainbat erakusketa eskaini zaizkio Euskal Herrian. Haren margolanak bildu zituzten Oteiza museoan, esaterako, eta Gaur taldeari Donostian eskainitako erakusketan ere ikusi ahal izan ziren bere lanak. Diziplina artekotasuna Erakusketa zabala izan zuen iaz Gasteizko Artium museoan Mabi Revuelta artistak ere (1967, Bilbo). Bi hamarkadako ibilbidea du sortzaileak, eta izen ezaguna da euskal artearen munduan. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen arte ikasketak, eta lizentziatu zenetik uztartu egin ditu bere jardun artistikoa eta pedagogikoa. Diziplina artekotasun handikoak dira bere lanak, eta ABECEDA proiektua aipatu dute adibide modura epaimahaiko kideek. Diseinua, tipografia, dantza eta argazkiak uztartu zituen proiektu hartan Revueltak, eta 2009an aurkeztu zuen Bilboko Arriaga antzokian ikerketa haren guztiaren emaitza izan zen balleta. Nazioarteko azoka eta erakusketetan presentzia izaten du sortzaileak, eta epaimahaiko kideek azaldu dutenez, bere sorkuntza ibilbidearen momentu “indartsuan" dago egun. Proiektu hibrido bat da Maite Martinez Arenazak gidatutako La Taller proiektua ere. Erdiz da grabatuak egiteko lantegi, eta erdiz erakusketa areto. Bilboko Solokoetxe auzoan du egoitza, baina bertan egoteaz gainera, bertan eragiten duelako saritu du epaimahaiak. Izan ere, estua da La Taller proiektuak inguruarekin duen harremana, eta handia da arte garaikidearen zabalkundea bultzatzeko egiten duen lana. Auzoa “elektrifikatu" egiten duela azaldu du epaimahaiak. Azaldu dutenez, zubi lana egiten du artearen mundutik kanpo dagoen jendearekin Arenazaren proiektuak, eta hori ere saritu nahi izan dute. Bost kide izan ditu epaimahaiak: Peio Agirre arte kritikaria, Abigail Lazkoz Saez artista, Elena Aitzkoa Reinosa artista, Koldo Almandoz zinemagile eta kazetaria, eta Lucia Agirre Lopez Guggenheim museoko komisarioa. Gaur Bilbon izan diren kideek aitortu dutenez, zaila egin zaie hautaketa, eta 16 hautagai izan dituzte mahai gainean. Azken hiruak kontsentsuz onartu dituztela azaldu dute, halere.]]>