<![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> http://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 23 Aug 2017 04:07:35 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> http://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png http://www.berria.eus <![CDATA[Ahul zegoena gaixotu egin da]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1940/011/001/2017-01-12/ahul_zegoena_gaixotu_egin_da.htm Thu, 12 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1940/011/001/2017-01-12/ahul_zegoena_gaixotu_egin_da.htm
Prebisio faltari egotzi dio gertatutakoa. «Gripe kasuak gehitu egin dira, baina Osakidetzak ez du neurririk hartu azken unera arte. Epidemiologia zerbitzua dugu, horrelakoak aurreikusteko. Baina ez dakit zer gertatu den. Edo ez da aurreikuspenetan asmatu, edo ez dira kontuan hartu». Urteko azken astean gripeagatik epidemia egoera izendatu zuen Osakidetzak. Joan den astean okertu egin zen egoera: hirukoiztu egin ziren kasuak. Horregatik, aparteko 417 ohe ireki dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta 230 profesional kontratatu dituzte. LAB sindikatuko ordezkari Isa Villaresen arabera, berandu. «Astelehen eta asteartean hasi dira oheak irekitzen, justu sindikatuetatik hedabideetara deitu dugunean. Kasualitatea! Baina kasuak joan den astean hirukoiztu ziren».

Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak aitortu du joan den asteko igoerak «ezohiko neurriak» hartzera behartu dituela asteon. Urtarrilaren 3tik 9ra bitartean, 47.011 paziente artatu zituzten hiru herrialdeetako ospitaleetako larrialdietan. Hala ere, ukatu egin du «kaos» egoeran eta «eskariari erantzun ezinik» egon direnik Osakidetzan. Sindikatuen salaketak gaitzetsi ditu. Iruditzen zaio ez dela horretarako unea, «lan egitekoa» baizik.

Gilek, baina, arazoa aspaldi hasi zela ohartarazi du, eta ez ospitaleetan. Abenduaren 5etik 11rako astean jarri du sorburua. Hego Euskal Herrian 6a eta 8a jai izan zirenez, osasun zentroetan familia medikuen agendak zarratu zituztela esan du. Bilboko Zabalgune plazan dagoen anbulatorioa ipini du adibide: goizetan bederatzi familia mediku egoten dira, eta, arratsaldeetan, beste horrenbeste. Aste hartan, bina egon ziren bakarrik. Igualtsu ibili dira Gabonetako bi asteetan. «Ordua lortzea ezinezkoa izan da; beraz, gaixo egin direnek itxaron egin behar izan dute. Azkenean, okerrera egin, eta ospitalera etorri beste aukerarik ez dute izan».

Gabonetan, gainera, ospitaleetan oheak ixten dituzte. Bizkai osoan, 300 inguru izan dira. Beste horrenbeste gertatzen da udako hilabeteetan. Villaresen arabera, Osakidetzak argudio hau ipintzen die: «Esaten digute opor sasoian jendeak ez duela ebakuntzarik egin nahi. Eta hori zelan dakite? Ez da egin azterketarik. Osakidetzak berak aprobetxatzen ditu oporraldiak baliabideak kentzeko». Horren ondorioz, egunotan larrialdietako boxak mukuru egon dira, oheak noiz hustuko zain. Anbulantziek ohi baino lan gehiago izan dute. Eta senda-agiria jaso duten pazienteak etxera eroan ezinik egon dira. «Zazpi, zortzi eta bederatzi ordu ere egon dira itxaroten. Eta horrek hutsik egon zitekeen oheak beteta jarraitzea esan nahi du, larrialdietan jendea gora noiz igoko zain dagoen bitartean».

Hala ere, ELA sindikatuko kide Koldo Villarrek uste du Basurturen arazoa ez dela gripea edo Gabonetako oporrak. «Egiturazkoa» iruditzen zaio ezintasuna: «Txiki geratu da Bilbok dituen premiei erantzuteko. Eta larrialdi zerbitzua, zer esanik ez. Hamazortzi box baino ez ditugu. Hemen inbertsioa falta da, baina dirurik ez dagoela esaten digute». Urte osoan «larri» ibiltzen dira, eta ezohiko zerbait dagoenean, «estuago». «Oraingoan, gripearen epidemia etorri da, eta irentsi egin gaitu. Hurrengoan, beste zerbait izango da».]]>
<![CDATA[82 kidek osatuko dute Uema, sartuko diren beste bostekin]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1932/008/002/2017-01-11/82_kidek_osatuko_dute_uema_sartuko_diren_beste_bostekin.htm Wed, 11 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1932/008/002/2017-01-11/82_kidek_osatuko_dute_uema_sartuko_diren_beste_bostekin.htm
Uemako presidente Josu Labakak pauso hori eman izanaren garrantzia azpimarratu zuen. Esan zuen mankomunitatearen erronka euskararen lurgunea delakoa zabaltzea dela, horrela «elkarrekin euskararen aldeko politika ausartak eta aurrerakoiak bideratu ahal izateko». Larunbatean sartuko diren bost herriekin, 240.000 herritar bizi diren eremua izango da Uemaren lurraldea.

Larrabetzuko alkate Iñigo Gazteluk ere egin zuen berba agerraldian. Ueman sartzea «ohorea eta beharra» dela aitortu zuen. Kide izanda larrabetzuarrak «inoiz baino euskararen herritarrago» direla esan zuen. «Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua. Guztion ahalegina eta gogoa eskatzen duen helburua; denoi dei egiten digun helburua». Alderdi politiko, sindikatu, enpresari elkarte, kirol, kultura eta aisialdiko elkarte eta Larrabetzuko gainontzeko eragileak lan egitera deitu zituen. Baita herritarrak ere. «Gustuko dugun helburua da; gustura hartzen dugun konpromisoa».

Urte garrantzitsua

Oraintsu hasi den urte berrirako «aurreikuspen ederrak» dituztela esan zuen Labakak. «Beste hainbat herrik erakutsi du Uemako kide izateko gogoa, eta horiekin ere ari gara bilerak egiten, ahalik eta adostasun zabalenarekin har dezaten erabakia, iraunkorra izan dadin». Azken hilabeteak ere emankorrak izan dira. Udaletako agintaldia 72 kiderekin hasi zuten. Harrezkero, bederatzi kide erakarri dituzte, larunbatekoak barne. Izan ere, Eak, Dimak, Ziortza-Bolibarrek (Bizkaia) eta Legorretak (Gipuzkoa) azken bost hilabeteetan hartu dute erabakia. Gainera, aurretik kide zen Ezkio-Itsaso bi udalerritan banatu da, eta biek jarraituko dute. Hala, hamar dira berriak.

Larunbateko batzar nagusia ere Larrabetzun egingo dute. Besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dute: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza.]]>
<![CDATA[Urteroko gripea, urteroko epidemia]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1970/005/001/2017-01-06/urteroko_gripea_urteroko_epidemia.htm Fri, 06 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1970/005/001/2017-01-06/urteroko_gripea_urteroko_epidemia.htm
Gabon aurreko astetik joan den astera, bikoiztu egin dira kasuak. Zergatik? Gripearen birusak aise egiten dio aurre hotzari; ez, ordea, beroari. Horregatik etortzen da neguan, eta azken egunotan bereziki gozo sentitu da Euskal Herrian. Haren biktimak, ordea, barruko epeletan babestu dira. «Etxeak eta bulegoak gutxiago egurasten ditugu, hotzik ez sartzeko. Jende gehiago pilatzen gara elkarren ondoan. Horrek elkar kutsatzea errazten du».

Osasun zerbitzuek astez asteko datuak ezagutarazten dituzte. Euskal Herrian bikoiztu egin ziren kasuak urteko azken astean, datuak jasota dauden azkenekoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, batez beste, 222,9 kasu zenbatu ziren 100.000 biztanleko, Osakidetzak emandako informazioaren arabera. Debagoiena (Gipuzkoa) nabarmendu da eskualdeen artean: 382,1 kasu. Osasunbideak esan du Nafarroa, oro har, oraindik ez dela iritsi epidemia egoerara; 168 kasutan dago herrialdeko batez bestekoa. Baina Estellerrian, esate baterako, 253 kasu zenbatu ziren 100.000 biztanleko. Frantziako Osasun Ministerioak eman du Ipar Euskal Herriko informazioa: Nafarroa Behereko mendialdean eta Zuberoan 120 eta 170 kasu bitartean daude; Aturri haranean eta kostaldean, berriz, 170 eta 250 artean.

Aurtengo gripea ez da bereziki gogorra. Ohiko sintomak sortzen ari da: sukarra, artikulazioetako mina, gorputzaldi txarra, eztula... Normalean birusari arnasketa aparatua gustatzen zaiola azaldu du Dorronsorok, baina edozein organotara jo dezakeela. Bereziki, gazteei erasotzen ari zaie, 14 urtetik beherakoei. «Gripea dugunean, gure immunitate sistemak haren aurkako erantzuna sortzen du, eta horrek urte luzez irauten du gure gorputzean. Gazteek oraindik gutxi ezagutu dute birusa; beraz, defentsa gutxiago dute. Zenbat eta adin handiagoa, orduan eta prestatuago gaude».

Prebentzio onena, higienea

Kalte handiagoa, ordea, adinekoei egiten die, bestelako eritasunak ere badituztelako; gaitz kronikoak, esaterako. Hain zuzen, orain arte hildako bakarrak 64 urte zituen, eta gaixotasun kroniko bat. Txertoa ipini behar dutenen taldean daude 65 urtetik gorakoak, baina Dorronsorok esan du dagoeneko ez duela merezi ipintzea, kalterik egingo ez duen arren. «Bizpahiru aste behar ditu gorputzera egokitzeko. Gripea gure artean daukagula, txertoa jartzeko berandu dela esango nuke».

Beraz, bestelako prebentzio neurriak hartzea aholkatu du: etxe, bulego, lantoki eta eskolak ondo egurastea eta ohiko higiene neurriak zorroztea. «Leihoak ondo zabaldu behar dira, airea garbitzeko. Eta eskuak garbitu, birusa jatekoarekin ez irensteko. Eztul egin duen baten birusak ingurura zabaltzen dira. Guk ukitzen badugu, eta gero eskuak garbitu gabe jan, guk jasotzen dugu». Gaixo daudenei behin erabili eta botatzeko musuzapiak aholkatu dizkie, eta doministiku eta eztul egitean ahoa estaltzeko. Hartara, besteak gaixotzea saihestu dezakete.

Behin gaixotuz gero, hasteko, lasaitasuna eskatu du. «Gripe bat baino ez da. Berez pasatzen da. Ondo hidratatu, atseden hartu eta sukarra eteteko antitermikoak hartu. Ez da besterik egin behar». Eta arazorik izanez gero, medikuarenera jo.]]>
<![CDATA[Harrera familian dagoen ume bat hartu du bere ama biologikoak, Donostian]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4823/009/001/2017-01-06/harrera_familian_dagoen_ume_bat_hartu_du_bere_ama_biologikoak_donostian.htm Fri, 06 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4823/009/001/2017-01-06/harrera_familian_dagoen_ume_bat_hartu_du_bere_ama_biologikoak_donostian.htm
Diputatuak berak azaldu zuen gertatutakoa, arratsaldean egindako agerraldi batean. Aurretik adostutako bisita zeukaten atzo, eta hura hasi aurretik gertatu zen, kalean, diputazioko lau teknikari hitzordua egindako zentrorako bidean zihoazela. Gurditxo batean zeramaten umea. Peñaren arabera, une horretan trafiko handia zebilen inguruan. Emakumea ezustean agertu zitzaien: «Teknikariei eragindako nahasmendua aprobetxatu zuen, umea gurditxotik jaso eta besoetan eramateko». Auto batera igotzen ikusi zuten aldundiko langileek; gizonezko bat zen gidaria.

Badakite Frantziarako bidea hartu zutela. Izan ere, Daxen (Landak) polizia kontrol batetik ihes egin zuen autoak. Hala, orain Interpol ere emakumearen eta umearen atzetik dabil. Peñak adierazi du aurki haien berri jasotzeko esperantza daukala.

Guraso biologikoengan jarrera arrarorik sumatzen dutenean, bertan behera uzten dituzte bisitak. Baina, diputatuaren arabera, kasu honetan ez dute ezer igarri. Arriskua egon badagoela aitortu duen arren, berretsi du ez dela ohikoa.]]>
<![CDATA[Ehun urte, gerratik memoriara]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1923/008/001/2017-01-05/ehun_urte_gerratik_memoriara.htm Thu, 05 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1923/008/001/2017-01-05/ehun_urte_gerratik_memoriara.htm Memoriak izeneko bildumako lehen lana da, Ander Izagirre kazetari eta idazleak idatzia. El siglo de Luis Ortiz Alfau (Luis Ortiz Alfauren mendea) du izena, eta, oraingoz, gaztelaniaz soilik atera da. Urtero gutxienez halako biografia bat argitaratuko dutela esan du Aintzane Ezenarro Gogora-ko zuzendariak.

Ortizek sekulako garrantzia eman dio memoria berreskuratzeko egiten den lanari: «Ezinbestekoa da hura ezagutzea beste gerrarik ez egoteko, ez hemen ez munduan». Izagirrek aitortu du hasieran uste zuela Ortizen etxera joan eta haren bizipenak grabatzea izango zuela lana. Baina harritu egin du gudari ohiak. «100 urte dituen arren, sekulako bizitasuna dauka. Batetik bestera ibili nau: Pirinioetan lan behartuetan ibilitakoei egindako omenaldira, Aranzadikoekin gudarien gorpuak hobietatik ateratzera, edo unibertsitatera hitzaldiak ematera». Izan ere, Ortizek memoria historikoaren berreskuratze lanei ekarpena egitea erabaki zuen, 87 urterekin. «Pattal zebilen, baina memoria berreskuratzen hasteak suspertu egin zuen».

Ortizek aitortu du 36ko gerra bera baino «gogorragoa» egin zitzaiola diktadura, gertatutakoa ezkutuan gorde behar izan zutelako. «Baina, orain, gauzak aldatzen ari dira, zorionez. Amaitu da isiltasuna. Gordeta eduki duten tiraderatik ateratzen hasi dira memoria. Moyuako ikur frankista ere kenduko dute. Baina asko falta da: oraindik 135.000 hildako daude errepide bazterretan».

Egungo egoerari berak bizi izandakoaren trazak hartzen dizkio Ortizek. «Siriako errefuxiatuekin gertatzen dena ikustean, gerrako iheslariez oroitzen da. Zer gertatzen da demokrazia eta giza eskubideak urratzen hasten direnean? Berak hori bizi izan zuen orduan, eta orain berriz ikusten du», azaldu du Izagirrek.

1916ko urrian jaio zen Ortiz, Bilbon. Izquierda Republicanako batailoian eman zuen izena, oraindik 20 urte bete gabe zituela. «Ez dut sekula tiro egin», ohartarazi du, zorrotz. Baina Intxorta, Bizkargi eta Artxandako guduetan egon zen. Baita Gernikako bonbardaketan ere. «Zorte itzela izan nuen. Batxilergora artekoak ikasi nituenez, batailoian, mezulari nintzen. Preso hartzean, idazteko makinarekin ipini ninduten guardia zibilek». Frantziara egin behar izan zuen ihes. Gurseko kontzentrazio zelaian egon zen. Euskal Herrira bueltan, atxilotu eta lan behartuak egin zituen. Izagirreren hitzetan, Ortizen biografian «azken 80 urteetako une esanguratsuenak daude»,]]>
<![CDATA[«Herri mugimenduak jakin du gure porrota garaipen bihurtzen»]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1781/006/001/2017-01-04/herri_mugimenduak_jakin_du_gure_porrota_garaipen_bihurtzen.htm Wed, 04 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1781/006/001/2017-01-04/herri_mugimenduak_jakin_du_gure_porrota_garaipen_bihurtzen.htm
Zelan zaudete?

Oso ondo. Lasai sentitzen gara. Orain hasi gara nekea nabaritzen, baina oso pozik gaude. Harro, egindakoaz. Egia esan, une gogorrak izan dira, batez ere hasieran. Ez genekien gure errefuxiatuekin zer gertatuko zen, eta horrek izugarri kezkatzen gintuen. Baina, orain, oso pozik gaude zortziak aske daudelako. Ez gara egindakoaz damutzen; kontrakoa. Gu ondo gaude, kalean gabiltza, normal; fidantzapean, baina arazorik gabe, trabarik gabe. Dena den, eta, aldez aurretik Euskal Herritik agertu duzuen interesa eta babesa bihotzez eskertu ondoren, argi utzi nahi dugu gu ez garela protagonistak. Arreta errefuxiatuengan eta haiekin lanean ari diren elkarteengan jartzea nahi dugu. Guri hau pasatu zaigu, bai, baina konpondu da. Haien arazoek, ordea, hor jarraitzen dute eta jarraituko dute, inork konponbiderik jarri ezean.

Une gogorrak izan direla esan duzu, baina gozotik ere izan duzue azken egunetan. Aske geratu zineten gauean sekulako harrera egin zizueten City Plazan, errefuxiatuek ostatu hartzeko okupatu duten eraikinean.

Nik gehiago gogoratzen dut atxilotu gintuzten gaua. Errefuxiatuetako seik asilo eskaera egin zuten, eta aske utzi zituzten lasterrera. Guregana etorri ziren, besarkadak ematera, eskertzera, gu babestera. Haiek laguntzen ahalegindu ginen, eta txarto atera zitzaigun. Baina, hala ere, haiek eskerrak eman nahi zizkiguten, gu babestu. Izugarria izan zen. Hemengoa [City Plaza hotela] ere bai, noski. Asko hunkitu ginen Mikel eta biok. Kazetari batek galdetu zidan ea lekua gustatzen zitzaidan. «Hau da humanitatearen bihotza», erantzun nion nik. Hunkigarria da, txundigarria. Leku guztietatik etorritako jendea dago hemen; bide gogorrak igarota iritsi dira hona.

Euskal Herrian ere izan dira babes keinuak eta mobilizazioak.

Guri gaizki atera zaigun horri buelta ematen jakin duena herri mugimendua izan da. Gure porrotari etekina ateratzen asmatu dute. Argi geratu da desobedientzia zibila tresna legitimoa dela betetzen ez diren legeak betearazteko. Eta arazo honen inguruko kontzientzia sortu da gizartean. Gobernuak aske mugitzeko eskubide urratzen ari dira, asiloa eskatzekoa. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bi artikulutan jasota dauden eskubideak diren arren, ez dira betetzen. Giza eskubideen aurkako delitu larria da. Zerbait egin behar da betearazteko, eta desobedientzia zibila da horretarako geratzen zaigun aukera bakarra. Horregatik, berriz diot: orain arreta errefuxiatuekin lanean dabilen jendearengan jarri behar da. Euskal herritarrei eskatu nahi diegu elkarte eta plataforma hauek antolatzen dituzten ekintzetan parte har dezatela; babestu dezatela errefuxiatuen eskubideen aldeko mugimendua.

Atxiloketaren berri jakitean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bat egin zuten zuek lortu nahi duzuen helburuarekin, baina biek esan zuten ez datozela bat aukeratu duzuen moduarekin. Ukatu egin dute zuk aipatutako desobedientziaren legitimazioa.

Zoritxarrez, gu harrapatu egin gaituzte, baina beste asko ez. Guk uste baino jende gehiago ari da antzekoak egiten Europa osoan. Oraintsu jakin da Ceutan [Espainia] Marokoko emakume bat atxilotu dutela, maleta batean mutiko bat zekarrelako, ez? Calaistik [Frantzia] pasatu den jendea bizi da Euskal Herrian, horrela iritsita. Gure erakundeek ez badituzte estutzen estatuak adostu dutena bete dezaten, legea bete dadin, norbaitek egin beharko du. Eta gu izango gara hurrengoan ere. Lurralde bakoitzak errefuxiatu kupo batzuk onartu zituen, hori nazioarteko akordioetan sinatuta dute, baina ez dute bete. Guretzat ulertezina da.

Arestian aipatu duzu errefuxiatuetako seik asilo eskaera egin diotela Greziari. Beste biek ez dute Grezian egin nahi izan. Zer gertatuko da haiekin?

Ez dakigu, eta haiek ere ez dakite. Asiloa emateko edo ukatzeko prozesua oso luzea izaten da, eta auskalo zer gertatuko zaien. Orain, Grezian barrena dabiltza. Dagoeneko ez daude gurekin. Baina eskaera egina dutenez, behintzat badute estatuaren mugen barruan aske ibiltzen lagunduko dien eskaera ziurtagiria. Bada urrats bat. Beste biak hemen daude, hotelean, erabat aske. Haietako batek ere ez du arazorik atxiloketagatik.

Han ikusi eta entzundakoa buruan duzuela, ulertzen duzu Europa osoan hainbeste herritar eta agintari errefuxiatuekiko uzkur agertzea?

Sufrimendu asko ikusi dugu. Baina hemen gertatzen ari dena beste leku askotan gertatu izan da aurretik. Eta jendeak bihotzak zabaldu ditu, eta euren etxeetako ateak ireki ditu. Guk, ordea, Europa harresiz ixtea erabaki dugu, gotorleku bihurtzea. Binomio bat sortu dugu: gu, europar pribilegiatuak, eta besteak. Jendea onartzen ikasi behar dugu, jende bezala. Jarrera horrek Europari berari ere kalte egiten dio, ez soilik errefuxiatuei.]]>
<![CDATA[2023rako espero du Tapiak AHTa martxan egotea, «eperik baikorrenean»]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4711/008/001/2017-01-03/2023rako_espero_du_tapiak_ahta_martxan_egotea_eperik_baikorrenean.htm Tue, 03 Jan 2017 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4711/008/001/2017-01-03/2023rako_espero_du_tapiak_ahta_martxan_egotea_eperik_baikorrenean.htm
Ministroarekin abenduan izandako bilera baikor baloratu du. Trena hiriburuetara lurpetik sartzeko aukera aztertzeko prest agertu zen De la Serna, eta hori «berritasuna» izan da Espainiako Gobernuaren jarreran; hala ere, epeez eta gastuez eztabaidatu behar dute ministerioarekin. Bilerak ez du datarik, eta «azkar» egingo ez balitz, «konpromiso faltatzat» hartuko luke.

Aurreko bileran Bizkaiko eta Arabako lanak ere Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko eskatu zion Tapiak De la Sernari, «abiadura azkartzeko». Baina, sailburuaren esanetan, ministroak ez zuen argi ikusi. «Berak ez du uste lagunduko duenik. Baina Gipuzkoan ikusten ari gara askoz azkarrago dabiltzala lanak».]]>
<![CDATA[Sindikatuentzat, «eskasa» da Uriartek proposatutako 818 postuko lan eskaintza]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4711/010/001/2016-12-24/sindikatuentzat_eskasa_da_uriartek_proposatutako_818_postuko_lan_eskaintza.htm Sat, 24 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4711/010/001/2016-12-24/sindikatuentzat_eskasa_da_uriartek_proposatutako_818_postuko_lan_eskaintza.htm
Sindikatuei, oro har, «eskasa» iruditu zaie. Uste dute ez duela balio hezkuntzako langileen behin-behinekotasun tasa apaltzeko, ezta irakasle gabeziari konponbidea emateko ere. Behin-behinekotasuna %37an dagoela esan du ELAk; %30ean UGTk. CCOO izan da bileratik «baikor» atera den bakarra. Behin-behinekotasuna desagerrarazteko lehen urrats «garrantzitsua» dela esan dute sindikatuko ordezkariek.

LABek eta Steilasek «inprobisatzea» egotzi diote Hezkuntza Sailari. Iruditzen zaie «presaka eta planifikatu gabe» hartutako erabakia dela; uste dute ekainera bitartean ez dagoela azterketa prestatzeko behar beste denbora.

Hizkuntza eskakizunetan ipini dute arreta Steilasek eta UGTk, baina kritikak aurkako norabidean joan dira. Steilasen arabera, lehen mailako postu gehiegi daude, eta lanpostu guztietarako bigarren maila eskatzea nahi du. Aurkako eskaera egin du UGTk: lehen mailako postu gehiago behar direla iruditzen zaio, oraindik bigarren maila lortu ez duten behin-behineko irakasleek postua lortzeko aukera izan dezaten.]]>
<![CDATA[Sindikatuek "goizegi" eta "eskas" iritzi diote Jaurlaritzak proposatutako 818 lanpostuko LEPari]]> http://www.berria.eus/albisteak/129976/sindikatuek_goizegi_eta_eskas_iritzi_diote_jaurlaritzak_proposatutako_818_lanpostuko_lepari.htm Fri, 23 Dec 2016 18:19:57 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/albisteak/129976/sindikatuek_goizegi_eta_eskas_iritzi_diote_jaurlaritzak_proposatutako_818_lanpostuko_lepari.htm <![CDATA[Finantzaketa esparru egonkorra eskatu du Goirizelaiak hezkuntza eta ikerketarako]]> http://www.berria.eus/albisteak/129970/finantzaketa_esparru_egonkorra_eskatu_du_goirizelaiak_hezkuntza_eta_ikerketarako.htm Fri, 23 Dec 2016 17:43:15 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/albisteak/129970/finantzaketa_esparru_egonkorra_eskatu_du_goirizelaiak_hezkuntza_eta_ikerketarako.htm ]]> <![CDATA[Protestagile bat atxilotu dute Zubietako planta onartu den udal bilkuran]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4711/011/001/2016-12-21/protestagile_bat_atxilotu_dute_zubietako_planta_onartu_den_udal_bilkuran.htm Wed, 21 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4711/011/001/2016-12-21/protestagile_bat_atxilotu_dute_zubietako_planta_onartu_den_udal_bilkuran.htm
EAJk, PSE-EEk eta PPk babestu zuten plana; aurka bozkatu zuten EH Bilduk eta Irabazik. GHK hondakinen kudeaketarako partzuergoak erraustegia eta TMB planta eraikitzen hasi ahal izateko ezinbesteko urratsa da urbanizazio plan hori onartuta egotea. EH Bilduk lau zuzenketa aurkeztu zizkion, eta plana babestu duten hiru alderdiek atzera bota zituztenean hasi ziren oihuka. «Gertatutakoa oso larria da. Dagoeneko ahaztuta genituela uste genuen iraganeko garaiak gogorarazi dizkigu. Badirudi batzuek oraindik garai haietan jarraitzen dutela», salatu zuen Goiak.

Plana onartu duten hiru alderdiak kanpora atera ziren, eta beste biek euren jarlekuetan jarraitu zuten. EH Bilduk salatu du «talde politikoekin negoziatu gabe, berak bakarrik» hartu zuela bilkura bukatutzat emateko erabakia. EAJren eta PSE-EEren «manipulazioen» ondorio iruditu zaizkio protestak. Irabazik herritarrak entzuteko eskatu dio udal gobernuari.

Ildo horretan, plantaren egitasmoa babes soziala galtzen ari dela agertu zuen atzo Gipuzkoako Diputazioak argitaratutako inkesta batek: gipuzkoarrek 5,6ko nota ipini diote proiektuari; iaz egindako inkestan baino 0,6 gutxiago.]]>
<![CDATA[Bilboko zezen plazako sarreren salmenta erdira jaitsi da 2007tik]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2016-12-20/bilboko_zezen_plazako_sarreren_salmenta_erdira_jaitsi_da_2007tik.htm Tue, 20 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2016-12-20/bilboko_zezen_plazako_sarreren_salmenta_erdira_jaitsi_da_2007tik.htm
Udalak, Bilboko Erruki Etxeak eta beste kide pribatu batzuek osatzen dute. Aurten, 5,4 milioi euroko gastua egin dute Bilboko zezen plazako administrazio kontseilua. Otxandianok aitortu du zezenketak errentagarriak diren arren plazak berak azken urteetan defizita sortu duela —ez du zehaztu zenbatekoa—. Hala ere, Ricardo Barkala Ekonomia Garapenerako zinegotziak ukatu egin du bilbotarrek ordaintzen dutela: «Krisi aurreko urteetan superabita izaten zuen, eta orduan administrazio kontseiluak sortutako funts bati esker ordaintzen da. Bilbotarrek ez dute zentimorik ere ipini».

Analisi horren barruan aurtengo Aste Nagusian egindako inkesta baten emaitzak sartu dituzte. Zezenzaleen soslaia egiteko erabili dute. Hamar ikusletik sei gizonezkoak izan ziren. Gehienak, 45 urtetik gorakoak; hamarretik bakarrak zeuzkan 28 urte baino gutxiago. Nagusi ziren unibertsitateko ikasketak zituztenak. Jatorriari dagokionez, hamarretik ia zortzi bizkaitarrak dira. Euskal Herritik kanpo, Espainiatik —Kantabriatik eta Madrildik—, Frantziatik eta Mexikotik etorri ziren, gehienbat. Kanpotik heldutako horien %27k Bilbon hartu zuten ostatu, eta sei gau igaro zituzten. Batez beste, zezenketa egun bakoitzeko 60 euroko gastua egin zuten; jatorria zenbat eta urrunagokoa, gastua orduan eta handiagoa. Diru gehiena ostalaritzan gastatu zuten, baina %38k dendetan erosketak egiteko ere aprobetxatu zuten joan-etorria.

Galdeketa edo pribatizatu

EH Bilduko bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak eskerrak eman dizkio udalari azterlan hori egiteagatik: «Behintzat argi geratu da zezenketen eragin ekonomikoa askotan esan dena baino dezente apalagoa dela. 5,7 milioi ez dira esan izan diren 50ak». Hala ere, auzitan ipini ditu Otxandianok azaldutako datuak. Kasurako, 101 lanpostuena ez zaio sinesgarri iruditu: «Nondik atera duzue datu hori? Zeintzuk dira 101 lanpostu horiek? Esan zenezaketen 500 izan direla?».

Gaineratu du hirian antola daitekeen edozein ekitaldik sortzen duela aberastasuna. Eskatu du, Gasteizen bezala, kudeaketa pribatizatzeko, edo, Donostian legez, galdeketa egiteko. Esan du «zaharkitutako» azpiegitura dela, eta erakargarri egiteko kokapen txarra duela.

Azterlanaren emaitzei abegi onena PPko Luis Egiluzek egin die. «Krisiaren ondorioz salmenta jaitsi bada, eta soilik bederatzi egunez erabilita horrenbesteko eragin ekonomikoa badu, betoz halako beste hainbeste egitasmo. Makina eta erreminta biurtekoak ez badira, ez dugu ezagutzen Bilbon hainbeste jende erakartzeko gaitasuna duen ekitaldirik». Haren esanetan, aratusteek eta jaietako txosnek irabazi gutxiago sortzen dute. «Eta askori ez zaizkie gustatzen. Baina inork ez dituzue auzitan jartzen».]]>
<![CDATA[Bilboko Udalak atzera bota du magrebtarrak miatu eta identifikatzeko agindua]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4681/009/001/2016-12-17/bilboko_udalak_atzera_bota_du_magrebtarrak_miatu_eta_identifikatzeko_agindua.htm Sat, 17 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4681/009/001/2016-12-17/bilboko_udalak_atzera_bota_du_magrebtarrak_miatu_eta_identifikatzeko_agindua.htm
«Balizko delitugileen jatorriari buruzko erreferentzia dakarren dokumentua zirriborro bat da, eta errakuntza bat besterik ez da, erreferentzia horiek guztiak behin betiko agiritik kentzea erabaki baita», adierazi du Bilboko Segurtasun Sailak oharrean. Kentzeko erabakia hartu den arren, «kendutako erreferentzia horietako bat bere horretan mantendu da landutako dokumentuan». Eta hori ezagutarazi dute. Udalak agiria zuzendu du.

Kriminalizazio salaketa

«Agindu idatzirik egon ez denean ere igualtsu jokatu dute», salatu du Halid Amzir amazig ekintzaileak. Aitortu du bera ez dutela miatu egundo, baina beste magrebtar batzuek sarri salatu izan dutela. «Nik 25 urte daramat Bilbon; nire itxura, gutxi gorabehera, Mendebaldeko beste edozeinenaren parekoa da. Baina oraindik Magrebeko janzkerekin dabiltzanak arriskutsutzat jotzen ditu Poliziak. Halako itxura dutenek badute irudipena gainontzekoek sufritzen ez duten jazarpena sufritzen dutela».

Agindu hori idatziz jaso izana «oso larria» iruditu zaio. Orain arte susmoa zeukatela esan du, eta horrelako albisteek «uste zuzena» dela baieztatzen dietela. «Nik ez dakit diskriminazio hori legezkoa den, ez bainaiz lege kontuetan aditua. Baina ez da bidezkoa, eta seguru nago giza eskubideen aurkakoa dela».

Etnia bat kriminalizatzeko ahalegin bat dela iruditzen zaio. «Ezin gaituzte lapurreten erantzule egin, jatorri zehatz bat dugulako», salatu du. Eta uste du ez datorrela bat erakunde publikoek egiten dituzten adierazpenekin: «Integrazioa, bizikidetza, senidetasuna eta tankerako berbak erabiltzen dituzte, eta gero era honetako jokabideak dituzte. Hitzak eta ekintzak ez datoz bat».

Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduak ere bat egin du salaketarekin: arraza bat kriminalizatzeko ahalegina iruditzen zaio. David Gutierrez mugimenduko kidearen arabera, «errugabetasun presuntzioaren aurkako erabakia» da Poliziari emandako agindu hori.]]>
<![CDATA[Haurtzaroko abusuak ezkutatzeak iraunkor egiten dituela salatu dute]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1757/007/001/2016-12-16/haurtzaroko_abusuak_ezkutatzeak_iraunkor_egiten_dituela_salatu_dute.htm Fri, 16 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1757/007/001/2016-12-16/haurtzaroko_abusuak_ezkutatzeak_iraunkor_egiten_dituela_salatu_dute.htm Sexu erasoak haurtzaroan. Indarkeriak ikusgarri egiten izeneko azterlana eman dute argitara. Haurtzaroarekin eta sexu erasoekin harremana duten eragileekin hamasei elkarrizketa egin dituzte, eta horietatik ondorioak atera. Atzo aurkeztu zituzten, Bilbon.

Azterlanarekin, indarkeria mota hori eragiten duten, ezkutuan mantentzea posible egiten duten, eta, urteak igaro arren, neurri berean mantentzen laguntzen dioten faktoreak identifikatu nahi izan dituzte. Uste dute ezkutuan gordetzeak iraunkortu egiten duela. «Gaia aztertu, ezagutu eta ezagutarazi behar da, beste indarkeria batzuetan lortu den bezala haurtzaroko sexu erasoen aurka gizartea mobilizatzea lortzeko», aldarrikatu du.

«Ez da urruneko unean uneko arazo bat, pertsona zehatz bati gertatzen zaiona. Eraso gehienak familietan gertatzen dira. Eta familia horiek, edo gureak dira, edo gure ingurukoak», ohartarazi du Xabi Bañuelosek. Ez dago biktimen eta erasotzaileen soslairik. «Era guztietako familiei eragiten die. Zerbait gehiago zehaztu beharko bagenu, erasotzaile gehienak gizonezkoak direla esan genezake, baina besterik ez».

Berez, azterketa kualitatiboa den arren, beste ikerketa batzuetako datuak aipatu dituzte. Besteak beste, esan dute kasuen %90 eta %98 artean ez direla inoiz ezagutzen. Eta bost umetik bat dela biktima. Hala eta guztiz ere, Castañok garrantzia kendu die datuei. Esan du ezinezkoa dela zenbatzea. «Estigmatizazioaren ondorioz, oso zaila da norbaitek biktima izan dela aitortzea».

Zenbaketak, aspaldikoak

Bañuelosen ustetan, gisa honetako azterlanak egin behar dira aurretik, eta gero etorriko dira kuantitatiboak. «Gizartean kontzientzia sortu behar dugu, arazoa azaldu, estigma kentzen lagundu. Eta orduan hasiko da jendea orain baino zailtasun gutxiagorekin gertatu zaiona kontatzen. Hala, askoz ziurragoak izango dira zenbaketak». Inguruan egin diren azken kontaketak 1990eko hamarkadakoak dira. «Oso gutxi ikertu da».

Azterlanen emaitzak gizarteari azaldu behar zaizkiola uste dute, baina ez bakarrik ezkutuan dagoen arazo bat ezagut dezan. Baita arazoaren erroak gizartean bertan daudelako ere. «Sistema patriarkala da haurtzaroko sexu erasoak laguntzen dituen faktoreetako bat. Hierarkia bat duen eredua da: goian daude gizonak, ondoren datoz emakumeak, eta beherengo mailan adingabeak daude», azaldu du Aitziber Bañuelosek. Era berean, «senideen arteko leialtasuna indartzen duen familia eredua» sustatzen du.

Antropozentrismoa ere aipatu du, eta zelan 25 eta 50 urte bitarteko pertsonak diren balio dutenak eta zerbait egin dezaketenak. Talde horretatik kanpo daudenak baztertzen direla salatu du. Kexatu da umeen eskubideez eta haien babesaz egiten dela berba, baina era berean eraso gehien sufritzen dutenak direla. «Umeak objektu pasibo gisa hartzen ditugu. Hori aldatu behar dugu; lortu behar dugu euren inguruaren aldaketetan erabakitzeko ahalmena izan dezatela».

Heziketaren beharraz ohartarazi du; bizitzarako, osasunerako eta sexualitaterako hezkuntzaz. «Modu horretan, gertatzen zaienaz jabetzeko tresna gehiago izango dituzte». Arrisku berriak ere zerrendatu ditu: besteak beste, umeen hipersexualizazioa eta teknologia berriak. «Internetek eta sare sozialek indarkeria eredu berriak sortu dituzte, eta iraunkorrago egiten dute».

Elkarrizketetan, justizia arlotik parte hartu duten ordezkariek autokritika egin dute. «Delituan eta delitugilean jartzen dute arreta, eta ahal den neurrian delitugilea gizarteratzen. Baina biktima albo batera geratzen da, eta horrela onartu digute. Erreparazioan lagunduko duen justizia behar dela esan digute».]]>
<![CDATA[Umeen aurkako sexu abusuen hamarretik bederatzi ez dira inoiz ezagutzen]]> http://www.berria.eus/albisteak/129691/umeen_aurkako_sexu_abusuen_hamarretik_bederatzi_ez_dira_inoiz_ezagutzen.htm Thu, 15 Dec 2016 08:48:46 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/albisteak/129691/umeen_aurkako_sexu_abusuen_hamarretik_bederatzi_ez_dira_inoiz_ezagutzen.htm <![CDATA[Familiak ere konbentzitu]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2016-12-15/familiak_ere_konbentzitu.htm Thu, 15 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2016-12-15/familiak_ere_konbentzitu.htm
«Emaile bat ospitalean hiltzen denean, haren senideei galdetzen zaie organorik eman nahi duten. Hamarretik bederatzik baietz esaten dute. Falta den bakar horrek ere baietz erantzutea da gure erronka». Argitu du pertsona batek emaile txartela egin arren hura hiltzean familiaren oniritzia behar dela ezinbestean. Etxekoen ezetza saihesteko bide bakarra emaileak bizi testamentua egin izana da.

Emate asistolikoak asko handitu du kopurua. Lehen transplanteak garun heriotzaren ondorioz hildakoen organoekin egiten ziren. «Lan handia egin dute transplanteen koordinaziorako erakundeek. Asko ikertu da. Eta duela urte batzuk bihotz geldialdi baten ondorioz hildakoenak ere transplantatzen hasi ziren». Bihotza geratzen denean, odola ponpatzeari uzten dio, eta horrek kaltea eragiten die organoei. «Hasieran giltzurrunekin lortu zuten, eta gaur egun era horretan hildakoen gibela eta birikak ere transplantatzen dira». Modu artifizialean odola ponpatzen jarraitzea da gakoa. Emailea ospitalean hil bada, bertan arduratzen dira horretaz; organoak unean bertan atera ditzakete gorputik. Kanpoan hil denean bihotzari masajeak eman behar zaizkiola azaldu du, ospitalera iritsi artean. «Profesional asko prestatu da, eta ospitaleak eurak ere bai».

Baina oraindik ezinean dabiltza. «Gero eta adineko gehiago gara, eta horrek eskaera handitzea dakar. Erritmo handiagoan hazi behar da emaile kopurua». Esaterako, giltzurruna behar dutenek urte eta erdi itxaron behar izaten dute; bihotzaren edo biriken zain lauzpabost hilabete egon ohi dira.

Emaile bakoitzetik hainbat organo atera daitezke: batez beste, organo bi eta erdi. Organoen egoeraren eta emailearen adinaren araberakoa dela azaldu du Arteagak: gazte bati zazpi ere kendu ahal dizkiote; adineko pertsonei, normalean, giltzurrunak eta gibela baino ez. Gorpuari azterketa zorrotz bat egiten diote, organoak zelan dauden ikusteko. Bihotzeko transplanteen kasuan, gainera, odol mota eta bihotzaren tamaina ere begiratzen dute. «Txikia bada, indar gutxiago du ponpatzeko; hartzailearen gorputza handia bada, arazoak egon daitezke».

Emaileen profila asko aldatu da azken urteetan. «Duela hogei urte emaileen erdiak 18 eta 25 urte arteko gazteak ziren, auto istripuetan hildakoak. Egun, emaileen erdiak 60 urteko gizon-emakumeak dira, garuneko infartu batengatik edo buruko isuriagatik hil direnak. Eta poztekoa da aldaketa, zulo bat ixteko ez baita beste bat ireki behar».]]>
<![CDATA[Nafarroako ikur frankistak kentzeko plana abiatzea onartu du gobernuak]]> http://www.berria.eus/paperekoa/4711/010/001/2016-12-01/nafarroako_ikur_frankistak_kentzeko_plana_abiatzea_onartu_du_gobernuak.htm Thu, 01 Dec 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/4711/010/001/2016-12-01/nafarroako_ikur_frankistak_kentzeko_plana_abiatzea_onartu_du_gobernuak.htm
Memoria Historikoari buruzko Koordinazio Batzorde Teknikoak emandako gomendioak beteko ditu gobernuak. Bost dira guztira: «erori» frankistak goratzeko elementuak kentzea; Espainiako Etxebizitza Institutu Nazionala zenaren eta Ekintza Sindikala izandakoaren plakak erauztea; frankismoarekin lotutako jendeari emandako seme-alaba kuttun izendapenak indargabe uztea; kale izendegia aldatzea, baldin eta izen haiek frankismoarekin lotura badute; eta gurutze ereinozduna duten Nafarroako armarriak kentzea. Hain zuzen, urriaren 4an kendu zuen gobernuak Nafarroako Jauregian zegoena, baina oraindik beste 53 geratzen dira.

Aurkitu dituzten ikur gehienak (220) eraikin edo espazio publikoetan daude, eta gehienak etxebizitza eraikinetan dauden plakak dira. Gainontzeko laurak «erorien» omenez eraikitako gurutzeak edo monumentuak dira.

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eman zuen erabakiaren berri, atzo. Haren esanetan, gobernuaren Bake eta Bizikidetzarako Zuzendaritzaren lan ildoetako bat «espazio publikoaren demokratizaziorako» lan egitea da. «Bakea, elkarbizitza, askatasuna eta demokraziaren balioen kontra» doazen ikurrak espazio publikotik kenduko dituztela ohartarazi du.]]>
<![CDATA[Erandion bikotekidea hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak]]> http://www.berria.eus/albisteak/129204/erandion_bikotekidea_hil_zuen_gizona_errudun_jo_du_epaimahaiak.htm Wed, 30 Nov 2016 14:36:50 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/albisteak/129204/erandion_bikotekidea_hil_zuen_gizona_errudun_jo_du_epaimahaiak.htm <![CDATA[Bilboko Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea hustu du poliziak]]> http://www.berria.eus/albisteak/129190/bilboko_errekalde_auzoko_etxarri_gaztetxea_hustu_du_poliziak.htm Wed, 30 Nov 2016 12:35:16 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/albisteak/129190/bilboko_errekalde_auzoko_etxarri_gaztetxea_hustu_du_poliziak.htm ]]> <![CDATA[Bihar irekiko da Bizkaiko bideetako tarifa bateratuan izena emateko epea]]> http://www.berria.eus/paperekoa/1833/005/001/2016-11-30/bihar_irekiko_da_bizkaiko_bideetako_tarifa_bateratuan_izena_emateko_epea.htm Wed, 30 Nov 2016 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao http://www.berria.eus/paperekoa/1833/005/001/2016-11-30/bihar_irekiko_da_bizkaiko_bideetako_tarifa_bateratuan_izena_emateko_epea.htm
Baldintzak bete eta diputazioak eskaera onartuz gero, 2017tik aurrera A-8 autobidean, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako tunelak erabiltzeagatik ez dituzte hilean 30 euro baino gehiago ordainduko. Atzo onartutako foru dekretuaren arabera, hileko gastua 30 euro baino gutxiago dutenek ere izango dituzte diru laguntzak: 11. bidaiatik aurrera, bidesariaren %35 ordainduko die diputazioak; 26. bidaiatik aurrera, %45.

Laguntzak soilik norbanakoek eskatu ahal izango dituzte; enpresei ez zaizkie onartuko. Eskatzaileak Bizkaian erroldatuta egon beharko du ezinbestean, eta ordainketak egiteko gailua eduki beharko du. Foru aldundiak hainbat finantza erakunderekin lortutako akordioari esker, gailu hori doan lortu ahal izango da, eta, gero, urtean zazpi euro ordaindu beharko dira; aurretik sekula halako gailurik erabili ez dutenei datorren urtean bost euro kobratuko dizkiete, eta bigarren urtetik aurrera ordainduko dute zazpi euroko alokairua.

Doakotasuna aldarri

Interbiak-en webgunean edo Bizkaiko Foru Aldundian egin ahal izango da eskaera. Gaur egun 8.000 erabiltzaile daude Interbiak-en diru laguntzen sisteman. Diputazioak uste du tarifa bateratua indarrean sartzen denetik 24.800 izango direla.

A-8 autobidearen doakotasuna eskatzen duen plataformaren esanetan, tarifa bateratua euren aldarrikapenen ondorio da. «Urtarrilean tasak %2 igo zituenean, diputazioak ez zuen batere asmorik halako neurririk hartzeko», adierazi du Juan Carlos Poderoso bozeramaileak. «Ikusi dute gure aldarrikapenek babes zabala lortu dutela gizartean, eta euren planak aldatu behar izan dituzte».

Tarifa bateratua lorpen bat dela uste duten arren, plataformako kideek ez dute balekotzat jo. Poderosok iragarri du A-8aren doakotasuna aldarrikatzen jarraituko dutela. Ez zaie zuzena iruditzen Usansolotik Muskizera doakoa izatea, baina Usansolotik Ermura, ez. Aldarrikapen horrekin larunbatean autoekin martxa bat egingo dute Durangotik Zornotzara, eta buelta.]]>