
Iratzarri dute hartza
Joanes Etxebarria
Urtarrilaren 6an hasi zituzten aurtengo maskaradak Urdiñarbeko gazteek, beren herrian, berritasun batzuekin. Igande batetik bestera hainbat herritan ibiliko dira oraindik aitzina, azkena beren herrian eman arte, apirilaren 21ean.

Ahatezainak auzitan
Joanes Etxebarria
Cathy Xabalgoti eta Panpi Sainte Marie epaituko dituzte azaroaren 5ean, Pauen, DDPPko agenteei ahateak hiltzea oztopatzeagatik

Laborantza eta elikaduraren erakunde publikoa eskatu du ELBk
Joanes Etxebarria
Laborantza politikan Euskal Elkargoaren partaide izan nahi duela aldarrikatu du sindikatuak. «Pazientzia» eskatu die Etxegaraik, jadanik lanean hasi direlako

«Guk egiten duguna estatuak egin behar luke»
Joanes Etxebarria
Bere etxaldeko ateak ireki izan dizkie Herrouk migratzaileei, eta haiei laguntzeagatik auzipetu dute Frantzian. Europak etorkinen inguruan agertu duen utzikeriari aurre egiteko, elkartasuna sendotzera deitu du.

«Politika trenkatzen bada, hari gorria gutxienez izanen da»
Joanes Etxebarria

Ekonomia. Elkarrizketa sozialaren bila
Joanes Etxebarria
Beste sail gehienetan bezala, ekonomiakoa egituratzen pasatu dute urtea. Orain, taldea osatua da, baina egitasmo politikoa idaztea falta zaie. Tresna batzuk eskura dituzte. Sailburuak laborantza eskumenari eman nahi dio garrantzia.

Kanaldude bide berriak urratzera itzuliko da otsailaren lehenean
Joanes Etxebarria
CSArekin hitzarmena izenpetu eta eskualdeko diru laguntza ukanik, Kanaldudek bide berriak irekiko ditu. Jario programatua eta film ekoizpenentzako laguntzak ekarriko ditu.

Agerria hotela, kritiken erdigunean
Joanes Etxebarria
Agerria hotela kudeatzeko ekonomia mistoko sozietate bat sortu zuten Mauleko Herriko Etxeak eta akziodun pribatuek. Kritika zorrotzak izan dira azkenaldian, eta auzapezak erantzun die.

Maider Arregik irabazi du Hernandorena saria
Joanes Etxebarria
Gaztetxe eta gazte egoitzetan hiru kanporaketa jokatu ondotik, Zizpa Gaztetxean bukatu zen bertsolari gazteen Hernandorena sariketa joan den Larunbatean. Maider Arregi nagusitu zen.

“Ehiztari haragizaleak bagina, aspalditik utzia genuke”
Joanes Etxebarria
Usoak sareetan harrapatzeko teknika txikitik ezagutzen du Ospitalek. Familiak biziberritu zuen Urepeleko usategian ikasi zuen ehiza hori aitarekin, eta orain bere haurrei irakasten die.