<![CDATA[Leire Palacios | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 Sep 2019 20:30:40 +0200 hourly 1 <![CDATA[Leire Palacios | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Maite 2014-2017 Gorroto]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/019/001/2017-07-27/maite_2014_2017_gorroto.htm Thu, 27 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/019/001/2017-07-27/maite_2014_2017_gorroto.htm
Ikus-entzunezkoen bitartez eta letren bidez, askotariko gaiak jorratzeko parada izan dugu. Lau izan dira irizpide pertsonalak: edukien irakurketa feminista txertatu, teknikaren analisia egin, hedabideetan lan egiten dutenen jarduna errespetatu eta kritika eraikitzailea landu.

Hiru ardatz izan ditugu berbagai: telebistak gizarte garaikidean betetzen duen funtzioa, telebista formatuen eboluzioa eta telebistan agertzen diren pertsona-rolen bilakaera. Hirurak aldagai transbertsalak direla ikusi dugu, hots, elkar elikatzen dutela. Lehenari lotuta, orden hegemonikoaren balioak indarrean mantentzeko tresna, dispositibo edo arma bat da telebista. Horri esker ulertu dugu zergatik ez dion sobera tarterik egiten gizarte kritika landu dezakeen kulturari —sormena eta sortzaileak barne—. Ikusi ditugu ordena mantentzeko bide batzuk: batetik, umorearen erabilera kontrol tresna gisa, eta bestetik, formatuen eboluzioa. Telesailen eta filmen arteko antzekotasunak aztertu ditugu. Haatik, aldaketa nabarmenena, birusa balitz bezala, esparru guztietara hedatu den telerrealitateak ekarri du. Bi horma eraitsi ditu: albistegiak eta politika. Kazetariaren figura lausotu du: informazioa kudeatzeko tresna ala informazioaren protagonista da? Politikarien estrategia komunikatiboetan eragina izan du.

Azken hiru urtetan, teknologiaren protagonismoa erabatekoa izan da. Ikus-entzunezkoen narratiban eragina izan du: gailu teknologikoak protagonista bihurtu dira eta istorioak kontatzeko moduan eragina izan dute. Transmediak indarra hartu du. Telebista tradizionala, Interneti jaramonik egin gabe emankizunen zerrendari lotutakoa, desagertzear dagoela geroz eta argiagoa da.

Horrez gain, eztabaida ugari ditugu mahai gainean: telebista publikoa eta hizkuntza, adibidez.

Maite vs Gorroto izena izan zuen lehen zutabeak, telebista kritikariak maitasuna eta gorrotoaren artean mugitzen zirela esan baitzidaten. Zorionez, ez nau gorrotorik busti eta maitasunetik loratutako 300 testu inguruk hartu dute Ekografiak tartea. Plazer bat, lagunok.]]>
<![CDATA[Elektrikotik elektronikora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1854/024/001/2017-07-27/elektrikotik_elektronikora.htm Thu, 27 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/1854/024/001/2017-07-27/elektrikotik_elektronikora.htm Ahotsenea, sortzaileen plaza egitasmoaren kidea da, eta, horregatik, aukera izan du bertatik bertara ezagutzeko azken hamarkadan musikari askok argitaratutako lanak. Argi dauka Azpitartek: «Euskal Herrian egiten den pop-rockaren ezaugarri nagusia aniztasuna da. Hori ez da Euskal Herriko panoramaren ezaugarri esklusiboa: Euskal Herria planeta batean dago, eta planeta horren aniztasuna Euskal Herrian ere islatzen da».

Sarri askotan elkarrekin topo egiten duten estiloen gaur egungo egoera ulertu ahal izateko, nazioartean egiten den pop-rockarekin alderatzeaz gain, ezinbestekoa da atzera begirakoa egitea. Amets Rodriguezek eman du ariketa hori egiteko erreferentzia puntua. Emankor sarearen kultura eta lurraldetasun zuzendaria da Rodriguez, baita Mundaka Festival musika jaialdiko zuzendaria ere: «Atzera begiratzen badugu, beharbada, Euskal Rock Erradikal [RRV] delakoa gaur egungoa baino rock erreibindikatiboagoa zen, bai hitzetan eta baita soinuaren aldetik ere». Azpitartek bat egin du Rodriguezen ikuspegiarekin, eta zera gehitu: «Pop-rockaren eboluzioan, arriskatzeko gogo gutxi nabaritu dut; bere burua amildegira botatzeko prest dauden taldeak falta dira: kontrolatuegia dago dena, eta, agian, ausardia falta da».

Rodriguezen ustez, rock eta pop estiloek azken hamarkadan izan duten aldaketa erabatekoa da, entzun litekeenari erreparatuta. Soka horretatik tiraka, Arkaitz Villar kazetariak uste du maila oso handia dagoela gaur egun teknikoki, soinuaren eboluziori esker. Villarrek lotura estua dauka musikarekin, eta Kultura Live Euskal Herriko musika areto pribatuen elkarteko koordinatzailea da. Oro har, bat dator Azpitarterekin, eta uste du «soinuaren estandarizazio moduko bat» gertatzen ari dela. «Talde eta bakarlarietan nortasun falta igartzen dut; denak soinu garbiegi eta berdinegia dauka». Aldaketaren zergatietako bat Rodriguezen hitzetatik irudika dezakegu: «Gizartearen egoeraren isla zegoen RRVren garaian. Gaur egun, Euskal Herriko pop-rocka, agian, pixka bat estilizatu da, gizarteak duen egoeraren ondorioz».

Oholtzaren beste aldera salto eginez gero, bestelako ikuspuntua dauka Joseba Irazokik. Rock eta pop estiloen bilakaeran modu aktiboan parte hartu du: rock eta pop soinuetan erroturiko dimentsio askotariko proiektuetan murgilduta ibili da azken hamar urteetan. Irazokik iraganaren eta orainaren arteko marra finkatu behar badu, argi dauka: «Estilo aniztasuna asko zabaldu da. Lehen, rock gogorra edo talde dantzagarriak entzuten ziren batez ere. Bide Ertzean-en moduko musika proposamena rara avis zen. Gaur egun, ordea, entzuten dugu rock eta pop taldeak geroz eta konponketa elektronikoagoak eta esperimentalagoak egiten dituztela. Formatuak ere aldatu dira. Gero eta ohikoagoak dira duoak, adibidez». Miren Narbaiza musikariari bestelako adibideak ere gogora datozkio: «Itoiz bera, aitzindaria, hortik kanpo egon zen, eta haien itzalpean zeuden hainbat taldek ere bide berari jarraitu zioten. Jotakiek, adibidez, politikaz haragoko gaiez hitz egin zuen».

Narbaizaren eta Irazokiren iritziek zabaldutako bidetik, Azpitartek zertzelada pare bat eman ditu rockaren eta poparen aurpegiak Euskal Herrian onartuak izateko eta errotzeko gaitasunaz: «Rock stoner, post-hardcore eta antzeko estilo gogorrek harrera oso ona izan dute tradizionalki Euskal Herrian, baina beste batzuek, berriz, ez; esaterako, garage-rocka gutxi errotu da».

Zenbat talde, hainbat joera

Musika zirkuituan mantentzeko, entzuleen onarpena ezinbestekoa da. Horri lotuta, «talde handiak» ere badira pop-rockaren eszenan Azpitarteren ustez: «Gatibu eta Berri Txarrak, adibidez, eta laster pop izar bihurtuko den bat: Izaro». Rockaren eta poparen arteko bereizketa egiten du. Izan ere, sarri askotan, pop eta rock estiloak bereiztea ez da lantegi makala izaten halabeharrez letrak astindu behar dituzten musika kritikari eta kazetarientzat.

Hastapenetan rockaren soinu klasikoagoari eutsi zioten hainbat taldek publikoaren onarpen zabala lortu zuten. Hori da, adibidez, aipatutako Gatibu eta Berri Txarrak taldeen adibidea, baita Zea Mays eta Ken Zazpi taldeena ere. Urteen poderioz, azken hiru horien soinuak bilakaera izan du, konponketa esperimentalagoen ildotik, Irazokik aipatu legez.

Badira aurreko hamarkadatik rockari lotuta jarraitu duten sortzaile eta taldeak. Esate baterako, azken diskoa berriki kaleratu duen Balerdi Balerdi, Piztiak, Inoren Ero Ni, Willis Drummond, Izaki Gardenak, Anari, Jupiter Jon eta aurten hirugarren diskoarekin bereziki laudatua izan den Kaskezur, batzuk aipatzearren. Sortu eta hasierako estiloari eusten diotenak badiren bezala, hamarkada honetan sortu berriak diren pop eta rock taldeak ere badaude. Horiek dira, esate baterako, Eskean Kristo, Liher, Montauk, Joseba B. Lenoir, Physis Versus Nomos, Antikontinente, Occhi di Farfalla, Eneritz Furyak, Mikel Uraken, Pelax -berriki Telmo Trenorrekin batera elektronikarekin esperimentatzen hasia-, eta Perlak, zeinak hasieratik edan duen iturri horretatik; Paxkal Irigoien ahaztu gabe, zeinak emanaldiak josteko abestiak osotasunean pentsatzen dituen oraindik ere, artisauen tankeran.

Era berean, badira talde batzuk rock eta pop estiloak gurutzatuta elektronikarekin ibilbidearen hasieratik esperimentatu dutenak. Horien artean daude, batez ere, eragin anglosaxoia aitortzen zaien taldeak, lantzen eta oholtzaratzen duten soinuagatik ez ezik hitzetan beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituztelako, ziur asko. Horien artean dago John Berkhout, folk estiloari urteekin ukitu psikodelikoa gehitu dion taldea. Nazioartean arrakasta izan dute estiloaren dimentsio horri heldu dioten hainbat taldek, eta, horrekin batera, tokia dute nazioarteko musika hedabide espezializatuetan. Belako, Grises, WAS (We Are Standard) eta halako taldeez ari gara. Guztiak betidanik askotariko nazioarteko eraginekin lotu nahi izan dituzten arren, fideltasunez eutsi diote musika organikoaren eta elektronikoaren arteko rock eta pop orekari. Elektronikaren bide markatuagoa hartu zuen Deloreanek, baita El Txef_A-k ere -talde formatuan zein bakarka sortzen eta jotzen du musika, eta DJ moduan ere entzun liteke agertokian-. Elektronika esperimentalagoan badira bestelako adibideak: Magmadaman, adibidez.

Elektronika gailendu den bezala, azken hamarkadan formatu berriek ere gogor astindu dituzte rock doinuak. Horren adibide da Niña Coyote eta Chico Tornado, bikote formatuan oholtzaratua. Eta, horrez gain, badira hitzak alde batera utzi eta musikan zentratu direnak: besteak beste, Buffalo, Viva Bazooka, Sofa eta Madeleine, hilabeteon berriz ere elkartu den taldea.

Digitalizazioaren eragina ?

Azken hamarkadan, digitalizazioari lotutako musika-ekoizpen prozesuak erabat aldatu dira. Bi zentzutan gertatu da aldaketa. Batetik, Azpitartek azaldu legez: «Egun, edozeinek graba dezake disko bat, baina gero disko gehienek antzeko soinua dute. Diskoetxeen rola izugarri aldatu da: askok manager lana egiten dute. Kontzertuen programazioa mimetikoa da; diskoak saltzen ez direnez, kontzertu gaindosia dago... Horrek guztiak demokratizazioa ekarri du: talde asko daude, eta baita disko asko ere. Baina, nire ustez, kantitateak ez dakar kalitatea. Lehen, esaterako, galbahe lana egiten zuten diskoetxeek; egun, ez da galbaherik: etengabeko uholdea da». Irazokik abantailak ikusten dizkio etxean edo lagunartean grabatzeari, eta emanaldien gorakadarekin batera onurak etorri direla uste du. «Teknikoki, Euskal Herriko areto eta kultur etxeak beti ongi hornituak egon dira. Are gehiago, gaztetxeetan asko nabaritzen da ekipo teknikoak hobetu direla». Rodriguez, haatik, kezkatuta dago emanaldien gorakadak ekarri dituen ondorioekin: «Uste dut asko gutxitu dela zuzeneko publikoa. Alde horretatik, aspaldi hasi zen musika dohainik izateko joera, eta min handia egin duela deritzot. Jendeak zerbait baloratzearen kontra joan daiteke. Era horretan, uste dut lan izugarria geratzen zaigula gazteen artean. Gakoa da publikoak sortzea eta birsortzea». Villarrek arreta beste toki batean jartzen badu ere, haren iritziz bada urteekin atzera egin duenik ere: «Autogestioak, bestalde, nabarmen egin du gora, eta lehen existitzen ez ziren joerak azaldu dira: crowdfunding-a, esaterako. Hala ere, iruditzen zait lehen mugimendu handiagoa zegoela musika aldizkari espezializatuetan, fanzineetan eta abarretan».

Musikak ez dauka generorik

Hortaz, aditu eta arituen ustez, audientziak behera egin badu ere, hamaika dira zuzeneko emanaldiak bizitzeko aukerak. Horien kartelari dagokionez, aurten, estreinako aldiz, kritika gogorrak egin zaizkio Euskal Herriko rock jaialdirik garrantzitsuenetako bati, kartelean emakumeen eskasia nabarmena izateagatik. Rodriguezen ustez, emakumeak musikan duen presentziak bat egiten du gizartearen joerekin: «Agertokien gainean oraindik ere gehiago dira gizonezkoen taldeak, baina hori ere aldatuz doa, emakumeak gizartean duen lekua ere handituz doan heinean».

Aldaketa mantso doa, Miren Narbaizaren hitzetan: «Ez nuke esango gorakada nabarmenik egon denik. Eszenan minoritarioa den heinean, emakume hitza aurrizki moduan erabiltzen dugun bakoitzean desabantailan dagoen zerbait balitz bezala ikusiko dugu. Ez dira gauza bera 'musikaria da, baina emakumea!', edo 'musikaria da, eta emakumea!'. Harritzeari utzi behar diogu. Musikaria gizona denean ez da ikusten etiketa horren beharrik, gizonak gure iruditerian irabazia duelako musikari titulu hori».

Irazokik pentsatzen du rolak aldatzen ari direla oholtzaren gainean: «Atzera begiratuta, emakumeen presentzia kantariaren rolean nabarmena zen; ez zegoen horrenbeste instrumentista. Azkenaldian, urte gutitan, pila bat aldatu da hori: edozein instrumentu jotzen ikusten dira emakumeak». Hala ere, ez bakarrik oholtzan, baizik eta musikarekin zerikusia daukan edozein alorretan lana egiteko dagoela argi dauka Villarrek: «Normaltasunera iristeko, lan handia egin behar dugu. Adibidez, musikan espezializatutako emakume kazetariak bilatzen hasten bazara, zailtasunak izango dituzu. Edo emakumezko soinu teknikariak. Gauza bera gertatzen da musikaren inguruko beste alor askotan. Beraz, asko daukagu egiteko».

Bihar: Rapa, musika elektronikoa eta heavy metala.]]>
<![CDATA[Freskagarriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/019/001/2017-07-20/freskagarriak.htm Thu, 20 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/019/001/2017-07-20/freskagarriak.htm
Piztu telebista, bada poz txikirik ere: Itsasontzi baten saioak %1,6ko ikusle kuota datua lortu zuen ETB1 katean, eta hori, ez da erdeinuz jokatzeko zifra inondik inora. 10.000 pertsonek ikusi zutela esan nahi du. Altua da? Ez. Oro har, zifra apala da, baina, onargarria. Haatik, testuingurua ulertu beharra dago zifra horren balioa kokatu ahal izateko. Atzean dira, iragan sakonean gainera, ETB1eko saioek %10 puntu inguru lortzen zituzten garaiak.

Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik gidatzen dute saioa. Askori Salinas Goenkale telesailan agertzeagatik egingo zaio ezaguna. Gaztañazpik, berriz, itsasoarekin lotutako hainbat saio egin ditu ETB1 katean; informazioari lotutako saioak, edota Kresala bezalako programak, adibidez. Udako saio entretenigarria da, hurbilekoa, erraza —grabatzeko agian ez baina ikusteko bai— freskoa... Zein da formula? Zer gehiago behar dugu? Zer ikusi nahi dugu?]]>
<![CDATA[Telefonoa pertsonaia bat da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/022/001/2017-07-18/telefonoa_pertsonaia_bat_da.htm Tue, 18 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/022/001/2017-07-18/telefonoa_pertsonaia_bat_da.htm
Batetik, aurrerapen teknologikotzat jotzen den neurrian, ikus-entzunezko ekoizpenak pantaila txiki horietan ikusteko egokituak izan ohi dira. Are gehiago, telebista kateez gain, hedabide taldeek ere aplikazioak dituzte. Bide batez, dena esan behar bada, aldrebesak dira gehienak: edukiz eduki salto egiterakoan arazoak ematen dituzte, ikustaldia tarte batez pausatu eta berriz ere hastean trabatzen dira, eta abar.

Horrez gain, ikus-entzunezko lengoaiari dagokionez —hau da, adituek lengoaia dela ezeztatu arren, ikus-entzunezko jendeak lengoaia deitzen jarraitzen dion hori— aldaketak eragin ditzaketen ariketak igartzen dira. Adibidez: telefonoa pertsonaia bat da. Horrek planoen konposizioan eragina dauka. Izan ere, ohiko planoen erabileratik at —ertaina, xehetasun planoa eta abar— planoak hartzen dituen elementuak bestelako garrantzia dute. Zergatik? Bere kabuz hitz egin ezin dezakeen, baina, pertsonaiekin interakzioan informazioa eskaintzen duen elementua kontuan hartu behar delako.

Baina ez hori bakarrik. Telefono bidezko elkarrizketen bideoak errelatoak kontatzeko euskarri gisa erabiltzen hasi dira. Telebistan eta sare sozialetan ikusi ditugu halakoak. Batez ere, pildora informatiboak egiten dituzten hedabideak erabiltzen hasi dira. Gure pantailan telefono pantaila bat ageri zaigu, non, testuaren bitartez, mezuz mezu istorio bat kontatzen zaigun. Istorio horrek bi protagonista nagusi ditu eta bigarren mailako nahi beste izan ditzake. Hala ere, ikusleak ez du inor ikusten. Dena beste baten Whatsappeko mezuak irakurrita eraikitzen du.Interesgarria da fenomenoa. Ikusleak mezularitza aplikazioa ezagutzen duenez gero —populazioaren gehiengoak erabiltzen du—, hainbat ezaugarri jakintzat ematen ditu. Hau da, elkarrizketa erreala dela, alegia, egiazko lekukotzaren testiguak direla uste dute.]]>
<![CDATA[Telebista?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/021/001/2017-07-13/telebista.htm Thu, 13 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/021/001/2017-07-13/telebista.htm
Askotariko hitzak entzun ziren: datuak, joerak eta gogoak azaldu zein eztabaidak pizteko hitzak izan ziren nagusi. Kazetaritza ikuspegitik titulargintza emankorra eskaini zuen saioak. Esandakoen artean bat aukeratu behar izatekotan, testuinguruaz ateratzea komenigarria ez den hurrengoa izan daiteke: «Telebista hilda dago». Yurre Ugarteren hitzak dira. HBO katea EITBek fikzioa sortu aldera ispilu egokia izan daitekeela ondo esan zuen. Telebista formula klasikoari erreparatuz esan zituen hitz horiek. Arratsaldeko txandan hitza hartu zuen Goizalde Landabasok, Ugartek goizean esandako hitz horiei erreferentzi egin eta gehitu zuen: «Telebista generalista hilda dago». Irmo eta aberats jarraitu zuen Landabasok: «Telebista publikoak jende kritikoa sortu, hezi eta entretenitu behar du». EITBren inguruan dabiltzanak —langile, ikusle, iritzi emaile gisa— sekula santan ahaztu behar ez dituzten hitzak dira.

Irati Elizalderen ustez, kazetaritzari dagokionez, «ez da ezer berria sortu behar», baina, guztien jarduna entzun ondoren, formula estrategiko eraginkorren bila bide luzea daukagula dirudi. Are gehiago etorkizunari begira erronka argia marrazten ez badugu. Zertarako nahi dugu telebista publikoa? Euskarak mahai guztiak zeharkatu zituen. Guztietan loratu baitzen hizkuntzarekiko kezka. Euskal telebistaren sorreran hizkuntza normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuten ezbairik gabe. Gaur egun, kornpromiso hori kolokan jartzen dute hainbat ahotsek. Sare sozialetara begiratua botatzea besterik ez dago, adibidez. Landabaso, EITBko kazetariak «uste dut gizartea euskaldundu behar dugula, eta herriaren errealitate ezberdinei erantzun behar diola telebista publikoak, helburu hori lortzeko. Uste dut oraindik ere hori badela EITBren helburua».]]>
<![CDATA[Atzera bueltarik ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/023/001/2017-07-11/atzera_bueltarik_ez.htm Tue, 11 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/023/001/2017-07-11/atzera_bueltarik_ez.htm
Kontu horiek guztiak eta beste hainbat azaldu zituen Nagore Laffagen amak larunbat gauez Telecincon. Salvame Deluxe saio birziklatu berriari kutsu serioa erantsi nahi izan diote. Serioa izan nahi duela erakutsi nahi diguten arren, marketinari lotutako seriotasuna baino ez da. Bestela, nola eman dezakete horrelako gai garrantzitsuaz aritzeko beta larunbat gaueko ordu txikitan?

Telebista saio batean «ez, ezetz da» aldarrikatu zituen amaren hitzak entzutean denboran salto egin genezake. Hain justu, Telebista serioa eta amarillista-ren arteko arrakala gertatu zen une historikora arte. 1993ko urtarrilaren 23an Nieves Herrerok saio maratonianoa egin zuen Alcacerren, Anglesek eta Ricartek akatu zituzten hiru emakume gazteen gorpuak agertu ziren egunean. Hiru neskatoen gurasoekin hitz egin zuen zuzenean. Une horretan telebista egiteko modua atzera bueltarik gabe itzulbiratu zuten, eta informazioaren espektakularizazioak gaur egun arte dirau, gizartean eragin dezakeen eta eragiten duen- kaltea erabat ahaztuta.]]>
<![CDATA[Atzo bihar da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/028/001/2017-07-06/atzo_bihar_da.htm Thu, 06 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/028/001/2017-07-06/atzo_bihar_da.htm Libertad izena jarri ziotelako. Historia hori asko gustatzen zitzaidan luzea zelako: lehengusu batzuekin bizitzera bidali zutenekoa eta nola pasatzen zituen gauak beldurrak itota mendian behiak zaintzen. Noizbait amaren bisita zeukala kontatu zidan, eta Gernikako merkatura jaisten zirela. Egun horietako batean, bidean zirela, hegazkinak bere gainean sentitu zituzten eta «eskerrak birramamak errape ederrak zituela», gainera bota baitzitzaion eta bide bazterrean koltxoi horien artean mugitu ezinik utzi zuen. Amamak ez zuen oso ondo ulertu gertatzen ari zena. Nik ere ez nituen amamaren abenturak sobera ulertzen.

Zenbat aldiz entzun ote da «ama, nora goaz?» galdera Euskal Herriaren historian? Astearte gauean memoriaren tiraderan odolez nituen kontakizunak berpiztu zituzten Edurne Aizpurua, Lore eta Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balentziaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain elkarrizketatuen hitzek. Azalean sentitu nuen belaunaldiz belaunaldi transmititu diguten minaren isiltasun dentsoa. Memoria historikoa ehuntzeko ezinbestekoa den pieza telebistaratu zuen ETB1ek: Ama, nora goaz? Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa biltzen duen dokumentala. Iban Gonzalezek, Karmelo Vivancok, Idurre Cajaravillek, Jon Gonzalok, Barbara Rivasek eta Esther Remirok egin duten lanari esker heldu da gure etxeetara tentuz, miraz eta maisutasunez jositako testigantzen obra artistikoa.

Gure errelatoa, Euskal Herriko historia, idazteko ezinbestekoak dira halako lanak, eta noski, horien zabaltzea komeni da. Iraganik gabeko herriak, nekez ulertuko baitu etorkizuna.]]>
<![CDATA[Kaka etxean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/022/001/2017-07-04/kaka_etxean.htm Tue, 04 Jul 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/022/001/2017-07-04/kaka_etxean.htm Ildo estrategikoa dei dakioke, edo, tira, hedabidearen marka egiteko balio duten saioen ezaugarrien aukeraketa ere bai. Haatik, Maite Iturberi —eta haren zuzendaritza lantaldeari— azken urteetako audientzia jaitsiera leporatzea ez da ariketa sanoa. Datuek diotenez, Euskal Telebistaren audientziak %24 egin du behera euren zuzendaritzapean. Errudunak bilatu baino ardura kolektiboaz jarduten bagara?

Egia da, gure telebista ikusten duten pertsonen datuak biltzeko erabiltzen diren metodoak ez direla erabat fidagarriak. Hori horrela da, gaur audientzia datuak neurtzeko erabiltzen den metodoa Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate soziokulturalari erreparatzen ez dion sistema delako. Gainera, batetik, Euskal Telebista ez da Euskal Herri osoan ikusten, eta bestetik, neurketa horretatik Hamaika Telebista bezalako kateak kanpo geratzen dira. Administrazioek jartzen dituzten traben gainean luze hitz egin genezake, baina ez da gaur lerrootara ekarriko dugun gaia.

Audientzia datuek diotenaren arabera, Euskal Telebistak ikusleak galtzen dituenean, gehienetan, Euskal Autonomi Erkidegoan audientzia igoera izaten du Tele5k. Tele5 katea ikustea, gurean, odoluzkia izatea bezalakoa da: isilpean sufritzen den gauza horietako bat da. Baina datuak ukaezinak dira, beraz, Euskal Telebistaren audientzia jaitsieraren ardura alde bakarrekoa edo bi aldeetakoa da?

Telerrealitatea eta amarillismoa pittin bat atsegin ditugula onartzeko adorea baldin badaukagu —idazteak ere min ematen du, ez pentsa—, telebistarekin harreman sanoagoa eraikitzeko tenorean izango gara. Zergatik? Estigma kenduta, horren inguruan askatasunez hitz egin eta saio horiek erabiltzen dituzten tranpak ulertu ahalko ditugulako. Esate baterako, aurrekoan Sálvame zati bat ikusi nuen. Kultura orokorra ardatz zuen azterketatxoa egiten ari ziren. Gernika artelanari buruz galdetu zieten kolaboratzaileei. Koadroak zer adierazten zuen galdetu zieten, nork margotu zuen eta zerk eraginda. Kamera aurrean ziren zazpi pertsonetatik bakar batek erantzun zuen Condor legioak Gernika bonbardatu zuela. Kaka egin behar badugu, bada, zer nahi duzue esatea: nahiago etxean egin, lasai eta ondo.]]>
<![CDATA[Lasaitasun etiketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-29/lasaitasun_etiketak.htm Thu, 29 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-29/lasaitasun_etiketak.htm Ellas saioa estreinatu zuen Espainiako telebista publikoak. La1 kateak martxan jarri duen saioari feminista etiketa jarri diote emakumearen ikusgarritasunean oinarritutako programa izateagatik. Agian, feminista etiketa jartzearekin gainontzeko telebista saioetan ere etiketak jartzera animatu nahi gaituzte. Oso ideia ona da eta ez da ideia berria. Kontua da selektiboki erabiltzen dela: komeni denean saioari etiketa jartzen zaio eta komeni ez denean ez zaio etiketarik jartzen. Garai batean erronbo pareak saioaren edukiaren gaineko oharra egiten zigun. Agian, komenigarri ikusten badute, gaur egun ohitura horri beste modu batera euts diezaiokegu. Adibidez, telebistako edozein saio hasi aurretik, saio horrek islatuko duen sistemaren orden sinbolikoaz jabetuko gaituen oharra egin dezakegu eta pantailaren goikaldean jarri: «Saio hau heterozuzena, patriarkala edo hegemoniaren erakusle da». Egia esan, gure heziketan oso lagungarria litzateke ohar sistema hori erabiltzea.

Blanca Portillok emakumeen ikusgarritasuna ardatz duen saio feminista abian jarri duela diote titularrek. Bestelakoa ere esan genezake, adibidez: dedikazioaren eta lanaren poderioz euren bizitzan lorpen handiak egin dituztenen saioa dela. Ulertuko litzateke horrela saioaren edukia? Definizio horrekin, batez ere, gizonezkoen saioa izango dela baldin badatorkigu burura, zalantzarik gabe, sistema ordenaren inguruko hasiera oharrak beharrezkoak dira.

Portillotik has gaitezke: aktore eta zuzendaria da. Askotariko koloreak dituen aktorea izateagatik da ezaguna, pantaila aurrean jartzen denean haren sinesgarritasunak ikuslea irensten du. Komedian, draman —negar malkoak eta barrea ez al datoz toki berdinetik?— eta thrilleretan ikusi dugu. Antzerkian, telesailetan eta pelikuletan. Estreinako aldia da aurkezpen zein gidaritza lanetan ikusten dugula. Bikain ari da: naturaltasunez ari da, solasaldiak ederto lotzen ditu eta aski ondo ulertzen du, protagonista barik, informazioa helarazteko tresna dela. David de Maria musikariarekin batera suhiltzaileen jarduna hurbiletik ezagutu zuten. Izan ere, Portillok bidaide ezagunak izango ditu: Almudena Cid, Antonio Resines, Pepe Viyuela, Gonzalo Miro edota Soraya Arnelas. Bidaideekin edo gabe, bide luzea egin dezala.]]>
<![CDATA[Master of Telephone]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-27/master_of_telephone.htm Tue, 27 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-27/master_of_telephone.htm Love edo Master of None ziren nire aukerak. Lehenak Judd Apatowren sinadura zeukan, eta nahiko sinestamendua zeukala otu zitzaidan. Hain justu, Girls amaitu berriak utzi zidan telesail-zuloa eta Judd Apatowek ekoitzitakoa zen. Bigarrena, Master of None, zain utzi nuen, «atsegin zaitut baina ez dut zurekin egon nahi» keinu batez. Zintzoak izan gaitezen, Master of none tarte batez alboratzeko saiakerak ez zuen luze iraun. Ezin nuen burutik kendu horren izenburu ezkorraren azpian bizikletaren gainean irribarretsu agertzen zen tipo horren aurpegia. Min ematen duen umore azidoaren irudi ironikoa ematen zuen.

Master of None imagina daitekeena baino gehiago da. Edukiak eta formak telesail gomendagarria oso egiten dute.

Zinemazaleek gozatu ederra hartuko dute telesailarekin. Atalak elkarren artean oso bestelakoak dira, nahiz eta pareko estruktura jarraitzen duten. Gidoiaren hezurdurak hiru elementu ditu: minutu batzuetako hasiera dauka, ondoren kareta dator eta azkenik mozketarik gabeko atala. Lehenengo biak, normalean, zinemaren historian garrantzitsuak izan diren obrak, ekintzak, edota gertakarien isla dira. Ikuslearentzat erreferentzia ezagunak izan ohi dira, eta umorearekin ibiltzen dituzte. Horrela bada, Bollywoodetik hasi eta Vitorio de Sica bitartean askotariko koloreak eskaini dituzte —cupcakes saioen estetika eta guzti—. Garaian garaikoari hertsiki lotutako ekoizpena da, eta horregatik badu ukitu posmodernista: kapitalismotik kritikatzen du kapitalismoa, teknologia berriei lotuta, erritmoari jarraiki.

Protagonista Dev da, bigarren belaunaldiko indiarra. Lehenengo denboraldian aktorea izateko desira handia dauka. Bigarren denboraldian, ordea, atalak haren harreman pertsonaletan ardazten dira are gehiago. Ildo narratibo horietatik jaiotzen dira lagunekin dituen harremanak, harreman afektibo sexualak, familiarekin dituenak... Telesaila txikitasunetik abiatu ohi da gunerokotasunari lotutako egoerak salatzeko. Adibidez: arrazakeria, genero bereizketa, homofobia, pobrezia eta abar.

Sakelakoa beste pertsonaia bat da: ematen dioten erabileraren arabera, pertsonaia horren izaera ezagutu dezake ikusleak, elkarrizketetan parte hartzen du eta plano propioak ditu gailuak.]]>
<![CDATA[«Ez gara ginen hori; horregatik ez dugu jarraituko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1744/028/001/2017-06-23/ez_gara_ginen_hori_horregatik_ez_dugu_jarraituko.htm Fri, 23 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/1744/028/001/2017-06-23/ez_gara_ginen_hori_horregatik_ez_dugu_jarraituko.htm
Noiz hartu zenuten ez bueltatzeko erabakia?

ANDER MUJIKA: Duela bizpahiru hilabete edo? [Mireni begira].

MIREN NARBAIZA: Gehiago, ez? Iaz.

A.M.: Urtarrilean Bonbereneako bildumarako [Aspalditik gatoz, urrutira goaz] kantu bat prestatzen ari ginen.

M.N.: Orduan bidali genuen mezu bat, egia.

Zer dago mezu horren bueltan?

A.M.: Bonberenea Ekintzak zigiluan argitaratu dugun taldeoi bilduma batean parte hartzeko gonbidapena egin ziguten. Bertsioak eta kantu originalak egiteko gonbidapena zen. Proposamena jaso, eta, bi urteko etenaren ostean, berriz entseatzea erabaki genuen. Entsegu batzuk egin genituen, eta, kantu berria prestatzen hasi ginenean, konturatu ginen ez zuela funtzionatzen, edo ez geundela guztiz gustura.

Ea ulertu dugun: bi urte atzera, Napoka Iriak atseden hartzen du. Hartzen duen arnasa horren indarrak atea irekia utzi eta nekea eramango ote duen zalantza duzue. Elkarrengandik gertu jarraitzen duzue eta bakoitzak bere bidea egiten du. Berriz ere sortzeko elkartzen zaretenean, elkarrekin sortzen duzuena ez da dagoeneko Napoka Iria, eta behin betiko uzteko erabakia hartu duzue, ez ordea, azken kontzertua eman barik.

A.M.: Bai, horixe bera gertatu da.

M.N.: Hain zuzen ere. Hasieran, atsedena behar genuen. Kontuan izan behar da azken diskoarekin bizi genuena. Asko zabaldu zen diskoa, eta, ondorioz, askoz gehiago jotzen hasi ginen, askoz agenda beteagoa eduki genuen eta komunikabideen aldetik arreta asko handitu zen. Horrek denak kristoren mugimendua ekarri zigun. Geratu gabe ibili ginen.

A.M.: Horretara dedikatzen ginen.

M.N.: Bai, ordurako musikara dedikatzen ginen, eta, erritmo horren ondorioz, atsedena hartu behar izan genuen. Hortik etorri zen geldialdia, kontzienteki esan baikenuen: goazen gelditzera apur bat. Bi urteren ondoren, Bonberenearen proposamen horren harira, «zer, berriz ere jotzen hasiko gara?» esan genion elkarri. Egia esan, elkarrekin jotzeko gogoa geneukan.

Zertaz nekatu zineten?

A.M.: Uste dut, batez ere, guk geure buruari jarritako presioak nekatu gintuela. Profesionalki musikara dedikatzen hasi ginen Napokarekin. Lan pila bat egiten genuen. Agian gehiegi. Hainbeste sartu ginen horretan, zentzu askotan nekatu ginen. Ez? [Mireni begiratu dio]. Errepideak ere nekatzen du...

M.N.: Bai. Ez genuen beste proiekturik, hori ere egia da. Orain ikusita beste gauza batzuetan ere bagabiltzala, badakigu nola eskertzen den leku batean burua topera eduki eta aldatzea, berriz ere gogo biziz heltzeko aurrekoari. Uste dut Anderrek arrazoia daukala, bakarrik horretara egoteak nekatu egin gintuela. Orain badakigu zer den hori, eta, adibidez, nik neuk garai hartan baino erritmo biziagoa badaramat ere, formula bestelakoa da, eta esperientzia ere bai.

Asetasun puntu horretara heldu bitartean, hamar urteko ikasketa prozesua egin duzue. Atzera begira jarriz gero, zein da Napoka Iriaz burura datorkizuen lehen oroitzapena?

M.N.: Zaila da.

A.M.: Ez da zaila, oso zaila da!

[Denbora hartu dute pentsatzeko].

M.N.: Niretzat, pertsonalki, uste dut oraindik oso goiz dela ikusteko. Distantzia askoz handiagoa behar dut. Nik neuk erabaki bat hartzen dudanean, lehenengo buruan daukat eta ondoren gorputzera iristen zait, baina denbora luze baten ondoren gertatzenda. Orain gauza pila bat ditut buruan. Atzera begiratzen dut, eta hor daude pila bat bizipen, pila bat jende, pila bat leku, pila bat sentimendu, denetarikoak, baina denaren gainetik Ander dago beti. Niretzako Napoka Iria Ander da. Ander ezagutu dut eta biok hazi egin gara.

A.M.: Zentzu askotan hazi gara. [Elkarri begiratu diote].

M.N.: Bai, patuak elkartu gintuen eta... Niretzako da Ander eta Anderrekin bizi izan ditudan gauza horiek guztiak. Denbora batera agian beste zerbait izango dutburuan, baina, orain, Ander da. Oso goiz da, oraindik ere asimilatzen ari garela uste dut.

A.M.: Gauza batekin ezin naiz geratu, baina, oro har, elkarrekin pasatu duguna etortzen zait burura, zenbat barre egin dugun. Momentu bakarra aukeratu ezin daitekeen arren, gogoratzen dut Bilboko pisuko sukalde txiki-txiki hartan egoten ginenean ardo botila batekin, orduak eta orduak jotzen. Elkarrekin eta gustura. Agian, sentimendu hori izan zen Napokaren hazia. Hasieratik, musikalki eta pertsonalki, kimika handia izan genuen. Oso ondo ulertzen genuen elkar, zentzu guztietan, eta ulertzen dugu elkar.

M.N.: Hamazazpi urterekin geneukan egarriarekin, zure arima bikia topatzea handia da.

Nola ezagutu zenuten elkar?

A.M.: Ikaragarria da jotzen hasi aurretik zenbat ordu pasatzen genituen elkarrekin.

M.N.: Ezagutu ginen, eta oraindik ez genuen musikalki ezer konpartitu. Tira, entsegu bat agian... Ondoren, berriz ere elkartu ginen hurrengo asteburuan Elgoibarren. Sasoi horretan Eibarkoak eta ingurukoak Elgoibarrera joaten ginen larunbatetan, eta bakoitza bere lagunekin joan arren, han elkartzen ginen eta hizketan hasten ginen luze, orduak igual! Horrek eraman zuen kantu batzuk genituela elkarri esatera...

Solasaldi luze horietatik gaur egun arte maketa bat, bi disko eta hainbat kolaborazio egin dituzue. Zein izan da batetik bestera sormen prozesuak izan duen bilakaera?

A.M.: Asko aldatu da. Hasieran, oso modu espontaneoan sortzen genuen. Zuzenean grabatzen genuen.

M.N.: Estudioan baina zuzenean.

A.M.: Horren emaitza izan daiteke Lehertarazi edifizioak. Zuzenean jotzen genuena diskora eraman nahi genuen. Hau da, kantuekin, oso modu naturalean, zuzenean bizi genuena grabatu eta diskoa sortu nahi genuen. Horrela egin genuen Lehertarazi edifizioak, baina ez ginen oso-oso gustura geratu. Gero kontrako muturrera joan ginen: estudioan sartu ginen pila bat denboraz. Orduan diskoa landu genuen oinarritik. Kantu guztiak landu genituen. Aurrekoaren kontrako ikuspuntutik sortu genuen Arnasten ikasteko berriz bigarren diskoa.

Zergatik ez zineten gustura geratu?

M.N.: Nik uste dut, nahiz eta asmoa argia zen, zuzenekoetakoarima edo giro hori diskoan biltzea, ez zela heldu zuzeneko diskoa izatera. Eskerrak biok sentsazio berdina daukagun! Ezin dugu asko entzun disko hori, kantuak gustatzen zaizkigun arren egiteko moduarekin zalantza dugulako.

A.M.: Maketan bai asmatu genuen: bi toma egin eta listo. Oso pozik geratu ginen. Gerora, zuzeneko taldea ginela esaten genuen, gure naturaren esentzia zuzenekoetan zegoelako. Hori nahi izan genuen diskoan bildu. Ideia bezala oso ondo zegoen baina ez genuen oso ondo asmatu egiterako orduan.

Arnasten ikasteko berriz diskoaren grabazio prozesuan kontrako muturrera joan zinetela esan duzue.

M.N.: Denbora hartu nahi izan genuen diskoa lasai egiteko. Estudioko disko bat nahi genuen egin. Ez genion aurrekoari uko egin nahi, baina onartu nahi genuen aurretik gertatutakoa. Ikasi genuen estudioak bere baliabideak dituela eta horiekin lan egin nahi genuen.

A.M.: Ibai Gogortzak [Borrokan] asko lagundu zigun disko horretan. Oso perfekzionista da Ibai, eta estudioko gauzak asko lantzekoa. Ibairekin hamaika buelta eman genizkien kantuei.

Nolakoa izan da Napoka Iriarekin zerikusirik ez zuten proiektuetan elkarrekin oholtza konpartitzea? Esaterako, Joseba B. Lenoir Gang, Ardoa eta Odola…

M.N.: Kristoren ikasketa. Oso polita izan da. Nik neuk, behintzat, aliatu bat daukat beti. Gang-en, adibidez, ingurukoek agian ez, baina zuk badakizu zure ondokoa nola dagoen eta nola pentsatzen duen. Beste giro batean zure lagun batekin egotea bezalakoa da. Niretzako lasaitasuna da Ander ni nagoen lekuetan egotea. Konfiantza maila desberdinak izaten dira lagun artean, eta guztiekin ondo moldatzen banaiz ere, Ander beti izaten da gainetik.

Aurrerantzean ere «familia» proiektuetan elkarrekin ikusiko zaituztegu?

M.N.: Ez dakigu, horri ez diogu atea ixten.

A.M.: Suertatuko balitz, noski.

M.N.: Jende askok galdetu digu ea behin betiko utziko dugun. Nahikoa lana eduki dugu itxiko dugula erabakitzeko, beraz, beste zerbaitetan pentsatu aurretik utz iezaguzue atea ixten.

Agian, sentimenduak baretzen utzi behar zaituztegu. Izan ere, bidali zenuten agur mezuan karga emozional handiko hitzak zeuden.

M.N.: Bai, zalantzarik gabe. Pentsatu hamar urte baino gehiago direla elkarrekin.

A.M.: Denbora baino gehiago, agian, intentsitatea izan da. Oso sentsibleak gara, eta gauzak barru-barrutik bizitzekoak gara.

M.N.: Intentsitatea badago, baina pasatu gabe: egin dugu, bizi izan dugu eta polita izan da. Askotan, amaiera eman eta bukatzea kostatzen da. Ez da ezer txarra: ze guai bizi duguna!

A.M.: Amaierak batzuetan aurretikdatorren guztiari zentzua ematen dio. Egindakoari balioa ematen dio nola eta noiz amaitu erabakitzen baduzu. Orain ari gara atzera begiratzen elkarrizketetan, bideoekin, kontzertua prestatzen... Gauzak bere tokian jartzen dira, eta horrek laguntzen dizu aurrera egiten.

Geratu al zaio Napoka Iriari zerbait egiteko?

M.N.: Galdera entzun dudanean pentsatu dut baietz, baina orain... Aurretiaz egin ez genuen zerbaiti ekiteko gogoarekin elkartu ginen eta ez genuen ikusi hortik biderik zegoenik. Beraz, lasai eta bakean gaude. Proiektu bati ezin zaio eskatu ezinegon musikal guztien erantzule izateko.

A.M.: Atzera begira ez dago ezer faltan botatzen dugunik. Egindakoarekin gustura sentitzen naiz.

Elkarrizketaren bertsio luzeagoa irakurtzeko, jo webgune honetara:

www.badok.eus]]>
<![CDATA[Herria ulertu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/028/001/2017-06-22/herria_ulertu.htm Thu, 22 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/028/001/2017-06-22/herria_ulertu.htm
Duela aste batzuk, ETAren armagabetzea dela eta, errelatoa sortzearen garrantziaz aritu ginen. Baionatik mundu osora zabaldu zen egun historikoa bizi genuen hedabideei esker. Arduraz aipatu genuen Espainiako hedabideen kontakizunak euskal hedabideek egindakoaren aldean izan zuten pisua. Frantsesek, zuzenean, ez zuten eragin handirik izan. Espainiako hedabideek aurrea hartu ziguten, eta publiko zabalari euren irakurketa eskaini zioten. Irakurketa horren arabera, armagabetzeak ez zuen garrantzi handirik izan.

Euskal Herriko hedabideek jarraipena egin zuten arren, ez zuten etorkizunean azalpen gisa balio dezakeen piezarik utzi. Hemerotekan jarraipen informatiboa topa daiteke, baina besterik ez.

Beste egun historiko baten oroimenez egindako saioa telebistaratu du EITBk. El lector de huesos programak Hipercor supermerkatuaren kontrato atentatuaz jardun zuen. Edukiaren kalitatean sartu gabe, bi adibideak mahai gainean jarrita kuriosoa da ETBk guri buruz esaten duena, hau da, gure herriko historiari buruz eraiki dezakeen irudia. Zertan jartzen duen arreta fokoa eta nola jartzen duen arreta inportantea da gaur egun bizi dugun egoera mediatikoa ulertzeko.

Memoria historikoa eraikitze aldera, beharrezkoak dira gure herriko historiarekin lotura duten telebista saioak. Edozein forma izan dezakete: telesailak, monografikoak, dokumentalak, film laburrak eta abar. Haatik, kasu honetan hausnartzeko objektua bestelakoa da: armagabetzearen tratamendua zergatik egon da egunerokotasunari hertsiki lotuta? Albistegietako eta tertulietako gaia baino ez da? Zergatik ez du bestelako tarterik hartu? Agian goizegi da tankerako galderak mahai gainean jartzeko. Ez, ordea, zerbait egitea komenigarria dela esateko.

Posible al da gure telebistak ekintza historikoak lantzeko protokoloa abian jartzea? Posible al da ikus-entzunezkoen bitartez herria ulertzea?]]>
<![CDATA[Telebista idatzi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/044/001/2017-06-20/telebista_idatzi.htm Tue, 20 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/044/001/2017-06-20/telebista_idatzi.htm Sautrela saioa.

Hasier Etxeberriaren alboan urteetan telebistan lan egin eta ikasi du Beñat Sarasola literatur aritu eta adituak. Ikasi eta bizitakoak lagunduko zioten, Etxeberriaren heriotzaren ondoren, egoera tamalgarriaren erdian eutsi duen erronkari aurre egiten: saioa zuzendu eta aurkeztu.

Kameren presentziak baimendu dezakeen giro lasaian entzun genituen larunbatean Aritz Galarraga eta aurkezlea. Galarraga, literaturaren bueltan, irakasle, ikertzaile eta editore lanetan ari da. Seriotasunaren irribarrea izan zuten lagun, Joxemiel Bidadorren literaturaz editatu duen Klasiko bitxi, arrunt klasiko liburuaz aritzeko. Ondo mamitutako solasaldia entzun genuen. Biek erabili zuten lehenengo pertsona. Sarasolak, kazetari eta aurkezleen artean geroz eta nabarmenagoa den joerari heldu, eta singularra hautatu zuen. Galarragak, bigarren pertsonan jardun zuen.

Itxaro Bordaren %100 Basque liburua protagonista izan duen Klasikoen 10. irakurketa jarraitua-ren inguruan erreportaje luzea eskaini zuten. Erdigunean eta bazterrean den literaturaz hausnartzeko parada eman zuten. Amaitzeko, Juan Luis Zabala idazle, itzultzaile eta kazetariaren kolaborazioa entzun genuen. Hasier Etxeberria omendu zuten.

Edukiaz gain, Sautrela estetikoki beti erakargarria izan den arren, agian, bada garaia estiloari astindua emateko. Denboraldi berriari begira, edukiak eta aurpegiak tartekatzeak ematen duten erritmoa aztertzeko garaia izan daiteke. Adibidez, irakurriak izateko baino ahozkotasunera egokitutako ahotsak erabil daitezke, edota hasi eta bukatu egiten diren tarte itxiak eman beharrean, ildo narratiboari eutsita, horiekin puzzlea osatu. Tarte berriak egin daitezke baita ere.

Aparteko baliabiderik gabe egindako saioa den arren, merezi du katearen arreta. Merezi ditu mira, dedikazioa eta inbertsioa. Baita Galarragak etengabe errepikatzen zuen «partida inportanteak ETB2n jokatzen dira» itzulbiratzea ere. Hau da, Sautrela ETB2n eta euskaraz ikusiko bagenu, zer?]]>
<![CDATA[Kuraia on]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-15/kuraia_on.htm Thu, 15 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-15/kuraia_on.htm erli telesailaren inguruan emozioz entzun dut denbora luzez: «Gazteentzako telesaila dela dirudien arren, ez da erabat horrelakoa. Bizia da, umoretsua eta zer pentsatua ematen du». Merli filosofia irakaslearenak ezagutzeko, hainbat lagunek arazorik ez dute izan telebista katalana piztu eta fikzioa ikusteko. Hau da, nazioarteko beste hainbat ekoizpenekin egin ohi dugun keinu berbera egin dute. Ezbairik gabe, TV3ek fikzioaren alde egin duen apustua nabarmena da, eta horretarako, ez dute beti fikzio originalaren alde egin. Zenbaitetan nazioarteko beste kate batzuetatik hartu dituzte erreferentziak, eta erreferentzia horiek propioak bilakatu. Adibidez, BBC1 kateko Dates telesaila moldatu zuen TV3ek, Cites izenarekin. Beraz, bada ikasbiderik: zerbait kopiatzen baduzu, behintzat, ondo kopiatu. Ez izan kutrea.

ETBk datorren denboraldirako printza batzuen berri eman du. Espainiako La Sexta kateak bere garaian egin zuen bezala, Merli telesaila emankizunen zerrendan gehitzea erabaki du. Euskaraz bikoiztuko dute kalitatezko telesail bat, eta hori albiste ona da. Azaldu zutenaren arabera, paperean irakurri ahal izan dugunez, hurrengo denboraldian telebista izango denaren zertzeladak eman zituzten. Hainbat proposamen entzun ziren arren, behin-betiko eskaintza zein izango den eta nolakoa izango den jakiteko uda igaro beharko da.

Deigarria da, hala ere, gizartearen motoreetako bat den kulturaren sektorea (sortzaileak, ekoizleak, programatzaileak, espazioak, kazetariak eta abar) nabarmenki prekarizatua dagoen bitartean, diru publikoarekin hornitutako telebista publikoak musika talde berri bat sortzeko talent show berri bat abian jartzea. Bikaina da jende talentudunari gustuko duena egiteko aukera ematea, betiere, aukera hori erreala denean eta ez ilusio bat. Haatik, aukera erreala izan ahal izateko, diru publikoaren banaketa zalantzan jarri beharko genuke?

Den moduan dela, irakurri bezala, gazteen alde eta genero berdintasunaren alde egiteko prestutasuna agertu zuen EITBko zuzendaritzak. Erakunde publiko batek gazteen alde eta genero berdintasunaren alde egitea albistegarria baldin bada, zalantza gabe, asko daukagu oraindik ere egiteko. Beraz, kuraia on EITBri denboraldi berrian.]]>
<![CDATA[Hankak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2263/036/002/2017-06-13/hankak.htm Tue, 13 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2263/036/002/2017-06-13/hankak.htm dekadentean hankak zabal-zabalik garraio publikoan bidaiatzen dutenen aldeko eta kontrako jarrerak entzun ziren. Izan ere, «pertsona batek zertarako hartuko du behar duena baino espazio handiagoa garraio publikoan bidaia egiteko?», galdetu zuten gonbidatuetako batzuek. Adibidez, Fran Rivera zezen hiltzaileak. Eta seguru asko arrazoi dute euren buruari galdera hori egiten dioten pertsona guztiek, zaila izan behar baitu egoa hankartean dutenentzat belaunak bata bestearen kontra jartzea. Gaixoei ulertu behar zaie. Ustezko handitasuna behin eta berriz erakutsi behar duenarentzat izan daiteke ezkutatzea, besteak bezalakoa dela ulertzea, desagertzea.

Berriz ere pantailan berritasunekin agertuko ez zaiguna Sense 8 telesaila da. Wachowskitarren lana bertan behera uztea erabaki du Netflixek. Bigarren denboraldiak ez ditu espero bezain emaitza onak lortu eta plataforma digitalak ezohiko neurria hartzea erabaki du. Lucia Baskaran idazleak Twitter bidez galdetu zuen ez ote ziren pertsonaia guztiak estereotipo zaharren menpekoak. Telesailaren gainbeherari neurria hartzeko balio digu iruzkinak. Amaiera irekia eman diote Sense 8-ri; coitus interruptus-ak bezala, inor pozten ez duen horietako amaiera izan da. Saioa gustuko zutenen konfiantza zaindu aldera, idatzia kaleratu du Netflixek. Argazki formatuan dago idatzia eta baliabide digitalei esker erraz hedatzeko modukoa da. Estereotipoei eta erraz hedatzeko gaitasunari lotuta dago hainbat telesailekin modu traketsean egin dutena: lehen gizonak protagonistak zituzten telesailak orain emakumeak dituzte protagonista. Adibidez, Superwoman edota urteak atzera Olsek bikiak famatu egin zituen Full House telesailak; Padres forzosos lehen, Madres forzosas orain. Ulertzera ematen dute, jatorrizko telesailaren arrakasta baliatu nahi dutela berez produktu maskulinoak ziren horietan. Antza, telebistan ere, hankak ixtera derrigortu nahi dituzte egoki esertzea zer den ulertarazi baino.]]>
<![CDATA[Ispiluari begira II]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-08/ispiluari_begira_ii.htm Thu, 08 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-08/ispiluari_begira_ii.htm feedback mezua igorri eta nostalgia hitza aipatu duenik. Mezuaren protagonistak esan duenez, hark bloga hasi zuenean Youtube ez zen existitzen. Hitz gehiegizka ari ote zen? Posible al da Youtuberik gabeko mundua irudikatzea?

Arestian aipatu legez, blog barik posible da telebista. Youtube barik, ordea, nekez irudika daiteke gaur egungo telebista. Arrazoiak hamaika, adibidez: urteetan elikatu du Youtubek telebista. La Sextako albistegietan makina bat aldiz ikusi ditugu Internet bidezko bideo plataforman eskegitako irudiak. Kalitate eskaseko irudiak dira beti. Informazioa hedatzeko asmoarekin erabiltzen diren arren, ekintzak betean kaltetu du kazetaritza. Alde batetik, edozeini eman baitzaio albiste bat emateko zilegitasuna. Beste alde batetik, bideoetatik datozen eta kalitate eskasa duten irudi horietatik frame bat hartu —argazki bat— eta hori informazio elementu bezala erabili da. Hortaz, esan genezake, fotokazetaritzari kalte handia egin diola Youtubek.

Ispiluari begira zutabean aipatu bezala, telerrealitatearen gorakadarekin batera etorri zen youtuberren arrakasta. Ikus-entzunezko genero berria asmatu zuten. Haatik, jada telebistan eta zineman oso erabilia den teknikan oinarritzen ziren, alegia, kamerari begiratu eta hitz egitea. The Office-n ikusi genuen, baita Modern Family telesailean ere.

Askotarikoak ikusi ditugu, baina batez ere bi multzotan sailkatu ahal ditugu: arrakasta dutenak eta arrakastarik gabekoak. Arrakasta betiere ekonomikoa dela uler dadila. Youtuber arrakastatsuak influencerrak baitira. Millennial baino analogenial garenok uler dezagun, iritzi publikoan eragiteko gaitasuna daukatela sinesten da. Horrela sortu zen unboxing kontzeptua, hau da, marka batek euren produktuen publizitatea egiteko balio du, eta youtuberrari bere jarraitzaileen konfiantzaz probetxu ateratzeko.

Youtuber izatea ogibide bilakatu dela dirudi: topaketak egiten dituzte, tourrak egiten dituzte eta DJ lanetan aritzen dira, telebista saioetan agertzen dira —zenbaitetan nominan daude eta guzti—, hainbat telesailetako fikzioaren ardatza dira eta abar. Pisu handia daukate ikus-entzunezkoetan, narratiba itzulbiratzeko adina. Baina, zein da youtuber izatearen funtsa?]]>
<![CDATA[Ispilura begira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-06/ispilura_begira.htm Tue, 06 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-06-06/ispilura_begira.htm
Lehena letrak izan ziren. Blogarientzat garrantzitsuena ondo hezur mamitutako testuak ekoiztea zen. Gaiak askotarikoak izan zitezkeen, eta lantzean behin argazki edo irudiren bat txertatzeko aukerarik ere ez zuten galtzen. Haatik, irudiak erakustea ez zen blog sarrera bat idaztearen funtsa. Oinarrian, letrekin sortutako mezuaren edukia edo formarekin irakurlearen arreta erakartzeko saiakera zegoen. Blogek blogariak sortu zituzten. Edo aldrebes. Den moduan dela, bloga idazten zutenek —gehienek— zerbait esateko zeukaten. Bloga esfortzua, hausnarketa eta lana ziren. Denboraren poderioz, eta gaur egungo sare sozialen markoan ulertuta, blogek bi norabideetan egin dute eboluzioa. Alde batetik, gaur egun, harrera hobea daukate irudiak eta ikus-entzunezko piezak uztartzen dituzten blogek. Bestaldetik, sareen markoan blogariek influentzia galdu dute.

Ondoren, Fotologak abiapuntu berritzailea baina borobildu gabeko tresna eskaini zuen —horregatik ez zuen luze iraun—. Argazki eta irudien indarra letren gainetik gailentzen zuen tresnak, baina, ez zuen dagoeneko ezagutzen genituen tresnen aldean berrikuntzarik eskaintzen: hitzak eta irudiak kudeatzeko blogen aukera bertsuak eskaintzen zituen eta estetikoki ezberdina zen. Besterik ez.

Urteek aurrera, telerrealitatearen gorakadarekin batera, bideoak eskegi eta partekatzeko Youtube plataformaren erabilerak eboluzionatu zuen. Horrela pasatu ziren erabiltzaileak bideoen zeharkako protagonistak izatetik protagonista kontzienteak izatera. Alegia, Youtuben eskegitzeko bideoak propio egiten hasi ziren erabiltzaileak. Batzuek produktuak iragartzeko erakusleiho gisa erabiltzen dute. Beste hainbatek zerbait esateko daukate —edo daukatela uste dute—. Telebista itzulbiratu dute youtuberrek: saioetan ageri dira edota saioekin polemika sortzen dute. Fikzioen protagonistak ere badira, horren adibide da Haters back off telesaila. Are gehiago, youtuberren agerpenaz geroztik, arrakastak eta kalitateak loturarik ba al dute? ]]>
<![CDATA[Amesten jarraitu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-01/amesten_jarraitu.htm Thu, 01 Jun 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2017-06-01/amesten_jarraitu.htm Página dos.

Posible da, Siri Hustvedtek Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria literatur jaialdian egoteko tourra La2ek aprobetxatu izana eskaintzen duen saioan egoteko. Eskerrak. La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres feminismo, arte eta zientzia saiakera gomendagarriaren inguruan mintzatu ziren. Argi eta garbi solastu zen Hustvedt: «Liburu bat generoaren bitartez ulertzea errore bat da; lerro bereizle artifiziala da». Alegia, literatura femeninoaren inguruan hitz egitea badela udako liburuez hitz egitea bezala edota buruz behera irakurtzekoez zein begi marroiak dituztenen literaturaz aritzearen tankerakoa. Egunean lau orduz irakurketara lotuta ematen duela azaldu zuen. Noski, seguru asko, gizaki arruntok irakur dezakegun abiaduraren bikoitzan egingo du ariketa. Horregatik ere, irakurlea ahalduntzeko gaitasuna duten irakurtzearen plazeraz hainbat adierazpen egin zituen. Zinez, merezi du elkarrizketa ikusteak.

Twin Peaks bogan dagoen garaiotan, Alpha Decay argitaletxea aitzaki hartu zuten eta telebista, zinema eta literatura gurutzatu zituzten, David Lynchen inguruan Dennis Limek idatzi duen liburuaren eskutik. Baita literaturatik datorren James Grayren Z la ciudad perdida filmari esker.

Euskaraz tankerako saioa ikustearekin amesten dugun bitartean, gure buruarekin zintzoak izatea komeni da. Kanpoan grabatzen duten saioa da. Horregatik, teknikan ahalegin nabarmena egiten dute. Baina ez hori bakarrik, izan ere, agerikoa baita produkzioak nahiko lan baduela pantailan ageri dena lotzen: nazioartean ezagunak diren literatur ahotsak ekartzen dituzte, horrek dakarren kudeaketa lanarekin, grabazio lekuak topatu behar dituzte, materiala, baimenak... zerrenda luzea da. Gastua orekatua ziur asko, baina gure telebistentzat ziur aski altuegia, tankerakoa egin ahal izateko.]]>
<![CDATA[Hirukiaren estrategia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-05-30/hirukiaren_estrategia.htm Tue, 30 May 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2017-05-30/hirukiaren_estrategia.htm
Albistea irakurtzeko bi modu egon daitezke —bakoitzak berea dauka seguru asko—. Batetik, sinergietan oinarritu dira hedabideen indartze estrategikoaren aldeko apustua egin ahal izateko. Horrela uler daiteke, azken batean, indarrak batzeko proposamena da egin dutena. Haatik, bestetik, Herrialde Katalanak bateratze aldera Kataluniak beste pauso bat eman duela pentsa daiteke. Are gehiago, zalantzarik gabe edozein herrik independentzia lortu ahal izateko egin behar duena egiten ari dira: alegia, hizkuntza eta kultura katalanaren iraupena bermatuko duen tresnaren sorrera abiatu nahi dute. Tresna horrek gobernu aldaketen aurrean zutik irauteko boterea izango luke, eta ez hori bakarrik, estrategia propioa jarraitzeko ahalmena eta aukera lituzke. Gainera, aurrera begira eraiki dute proposamena, telebistaren etorkizuna Internet bidezko telebista baita. Valentziarekin eta Balearrekin bat egiteko estrategia iraunkorra proposatzen du Kataluniak, elkarrekin baina lurralde bakoitzaren identitatea errespetatua. Baiezkoan, independentzia bidean tresnarik potenteenetakoa eraikitzeko bidean dira.

Noizbait guk ere horrelakoarekin amestuko dugu, EITBren lau kazetarik, Hamaika telebistako batek eta Kanaldudeko beste batek prentsaurreko berean topo egingo ez duten egunarekin.]]>
<![CDATA[Errealitatea eraiki]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2064/032/001/2017-05-25/errealitatea_eraiki.htm Thu, 25 May 2017 00:00:00 +0200 Leire Palacios https://www.berria.eus/paperekoa/2064/032/001/2017-05-25/errealitatea_eraiki.htm
Teknikatik at, ikusgarritasuna eta ikusezintasuna daude. Kasualitatea al da gure gizarte sistemak emakumeei esparru pribatua egokitu izana eta gizonei espazio publikoa? Horrela bada, kasualitatea da telebistan, alegia, espazio publikoan, genero berdintasuna bermatzea oraindik ere erronka bat izatea?

Zintzoak izateko, gai jakin batzuen inguruan solasteko emakume aditurik ez dagoela esatea ez da argudio sinesgarria. Eider Olazarrek eta Oihana Etxebarrietak abian jarri zuten Gabiltza datu basea horren erakusgarri da. Emakume adituak egon badaude —bibliografietan abizen bat irakurri eta zuzenean gizon baten abizena dela pentsatzen badugu ere—. Beste kontu bat da hainbat kazetari eta saio arduradunek kontatzen dutena: askok azaltzen dutenez, telebistara gonbidatuak direnean, gizonek errazago esaten dute baietz emakumeek baino. Alta, baietz esaten duten emakumeek hizpide izango duten gaia ondo kontrolatzen dutela ziurtatzeko beharra dute, oro har, ez baitute orojakiletasunean erori nahi.

Agian, sinpleagoa da emakumerik ez dagoela esatea ikusezintasunaren zergatian hausnartu baino. Horren inguruan lan handia egiten ari da Emakumeak ikusgai ikerketa taldea —Interneten ematen ditu datuak—.

Informazio eskubidea oinarrizko eskubidea da. Hori dela eta, hedabideak eusten dituzten egituren funtzionamendu duina bermatzea funtsezkoa da. Zinez garrantzitsua da telebistaren eragiteko era barneratzea gure ulermenean nolako eragina daukan neurtzeko eta telebistaren aurrean babesgabe jarri ez gaitezen. ]]>