Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Profila Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Gizartea

Inauterien "mamia" berreskuratzeko neurriak iragarri ditu Iturengo alkateak

Oihana Elduaien Uranga

Hazienda hila kalean ikusi duen aurreneko aldia du Mari Jose Bereau Iturengo alkateak. Aurten gertatu da lehen aldiz, eta azkeneko aldia izan dadin neurriak hartuko dituzte; legeak agintzen duelako, eta herritar gehienak haiek erabiltzearen kontra daudelako, BERRIAri adierazi dionez.

Manifestazioa Bilbon

Jendetza elkartu da Bilbon, presoen eskubideen alde

Oihana Elduaien Uranga

Manifestazioa irekitzen Mirentxin furgonetak joan dira, haien atzetik euskal presoen senideak, eta, pankarta alderik alde zabalduta, pentsamolde ezberdineko 13 lagun. Haien atzetik, eta ibilbidean zehar, jendetza elkartu da. Bideoa: manifestazioaren bideoa (Lara Madinabeitia / BerriaTB).

Euskal Presoak

Aldaketen urtea izan dadin

Oihana Elduaien Uranga

Hatz erakuslea tente, jendetza elkartu da Bilbon, Sareren deialdiari erantzunez. Urteroko manifestazioa, aurten azkena izatea espero du Sarek, eta aurtengoa "urte erabakigarria" izango dela iragarri du. Halaxe izatea nahi dute protestara gehitu diren milaka lagunek, manifestazioko hiru eskaerei dagokionez: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.

komunikazioa

Antoni Batista kazetaria Euskal Herriari buruzko dokumental bat grabatzen ari da

Oihana Elduaien Uranga

"Polifonikoak" dira haren iturriak, eta polifonia horiek guztiak batuko dituen dokumentala egiten ari da Antonio Batista kazetari katalana, Euskal Herrian. Clack produkzio etxearekin ari da grabatzen "hemendik 25 urtera iraungi gabe" egotea nahi duen dokumentala. BERRIAn izan da gaur goizean, Martxelo Otamendi zuzendaria elkarrizketatzen.

Erraustegiaren aurkako mugimendua

Batetik bestera eta txikitik handira

Oihana Elduaien Uranga

Igandean beteko dira bi aste Gipuzkoa Zutik mugimentuak errauste plantaren kontrako kanpaldia abiatu zuenetik. Erraustegiaren kontrako aldarria uneoro Donostiako kalean izatea lortu dute; eta txiki eta ezezagun hasi zen mugimendua, gero eta handiago eta indartsuago bihurtzea.