<![CDATA[Oihana Elduaien Uranga | Berria.eus]]> http://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 20 Aug 2017 06:15:09 +0200 hourly 1 <![CDATA[Oihana Elduaien Uranga | Berria.eus]]> http://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png http://www.berria.eus <![CDATA["Irudien erabilera interesatua eta manipulatua" salatu dute Iturengo eta Zubietako Udalek]]> http://www.berria.eus/albisteak/132026/irudien_erabilera_interesatua_eta_manipulatua_salatu_dute_iturengo_eta_zubietako_udalek.htm Fri, 24 Feb 2017 10:25:45 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/132026/irudien_erabilera_interesatua_eta_manipulatua_salatu_dute_iturengo_eta_zubietako_udalek.htm esan zio BERRIAri animalia hilak erakustearen kontra zeudela eta datorren urtean legea betearazteko neurriak hartuko dituztela. Gaur kaleratutako oharren berretsi egin dute konpromiso hori: "Betiere, bere eskumen esparruan eta esku dauzkaten baliabideekin". Aurtengo inauterietan lege hori ez delakoan bete, ikerketa egiten ari da Foruzaingoa.]]> <![CDATA[Inauterien "mamia" berreskuratzeko neurriak iragarri ditu Iturengo alkateak]]> http://www.berria.eus/albisteak/131931/inauterien_mamia_berreskuratzeko_neurriak_iragarri_ditu_iturengo_alkateak.htm Wed, 22 Feb 2017 12:14:34 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/131931/inauterien_mamia_berreskuratzeko_neurriak_iragarri_ditu_iturengo_alkateak.htm <![CDATA[Ikerketa abiatu dute Ituren eta Zubietan erakutsitako animalia hilen inguruan]]> http://www.berria.eus/albisteak/131882/ikerketa_abiatu_dute_ituren_eta_zubietan_erakutsitako_animalia_hilen_inguruan.htm Tue, 21 Feb 2017 12:14:14 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/131882/ikerketa_abiatu_dute_ituren_eta_zubietan_erakutsitako_animalia_hilen_inguruan.htm <![CDATA[Chrysallisen afixen kontra egin dute Gasteizen eta Iruñean]]> http://www.berria.eus/albisteak/130513/chrysallisen_afixen_kontra_egin_dute_gasteizen_eta_irunean.htm Sat, 14 Jan 2017 10:00:23 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/130513/chrysallisen_afixen_kontra_egin_dute_gasteizen_eta_irunean.htm

@berria . Baina oraintxe #zensura-tu digute euskarazko kartela!!! Nahikoa da!#hitzeginbeharradaukagu - Chrysallis Euskal He (@ChrysallisEH) 2017(e)ko urtarrilak 12 Erasoak gertatu aurretik, Chrysallis elkartea pozik zegoen kanpaina izaten ari den emaitzarekin. Horregatik, eskerrak eman dizkie zentsuraren aurka elkartasuna agertu dieten guztiei, uste baitute haiei esker berreskuratu dutela kartela erabiltzeko baimena. Facebookek "okerra" izan dela-eta berriz erabiltzeko baimena eman die. Baina, hori egin eta denbora gutxira, euskarazko kartela zentsuratu die. Zentsurak zentsura, elkarteak eman dituen datuen arabera, Facebooken 120.000 erabiltzailerengana iritsi zen kartela, eta Twitterren gehien aipatutako hamarren artean egon da Hego Euskal Herrian. Diru laguntza anonimoa Halako kanpaina batek kostu ekonomiko handia du, eta Chrysallis elkarteak 28.000 euroko laguntza jaso du. New Yorken bizi den euskal jatorriko batek eman die laguntza, baina ez dute besterik esan emaileari buruz. Izan ere, dirua ematearen baldintza zen bere nortasuna ezkutuan gordetzea.]]> <![CDATA[Jendetza elkartu da Bilbon, presoen eskubideen alde]]> http://www.berria.eus/albisteak/130593/jendetza_elkartu_da_bilbon_presoen_eskubideen_alde.htm Sat, 14 Jan 2017 08:26:27 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/130593/jendetza_elkartu_da_bilbon_presoen_eskubideen_alde.htm pentsamolde askotariko hamahiru lagunek daramate pankarta. *300 autobus joan dira Bilbora, antolatzaileen esanetan. *Aitzol Gogorza eri den presoa erietxera eraman dute gaur. Gaixo larri daudenen egoera bereziki salatuko dute manifestazioan.]]> <![CDATA[Aldaketen urtea izan dadin]]> http://www.berria.eus/albisteak/130588/aldaketen_urtea_izan_dadin.htm Sat, 14 Jan 2017 08:26:04 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/130588/aldaketen_urtea_izan_dadin.htm Sareren deialdiari erantzunez. Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean 17:30 pasatxo zirenean abiatu da manifestazioa Casillatik, eta 19:00 aldera iritsi da burua udaletxera. Milaka lagun izan dira ibilbidean, bai pankartaren aurretik eta bai atzetik, eta Andoni Aizpuruk eta Nere Aliasek jarri die ahotsa haien guztien ahotsari. Eragileek adierazpenak ere egin dituzte aurretik. Manifestazioaren leloan jasotako hiru aldarrikapenetan urte erabakigarria izango dela iragarri dute Aizpuruk eta Aliasek, baina, horretarako, lanean jarraitzeko deia egin diete herritarrei. Sarea ehuntzen jarraitzeko deia egin diete "geroz eta pertsona gehiagoren konpromisoa lortuz". Euskal Herritarrei begira ez ezik, Madrilera eta Parisera begirako manifestazioa ere izan da. Hain justu, Espainiako eta Frantziako agintarien arreta lortu nahi zuten gaur Bilbon elkartu direnek: "Senti gaitzatela eta entzun gaitzatela Madrilek eta Parisek". Hala, preso, iheslari eta deportatuen eskubideak errespetatu arte lanean jarraituko duen herri bat dagoela ohartarazi dute. Salaketaren hatza tente jarrita, ozen esan dute zer salatzen duten: senideen eta, bereziki, umeen eskubideak urratzen direla, Espainiak eta Frantziak ez dituztela beren legeak eta Europako arauak errespetatzen -aste honetan iritsi da sakabanaketaren aurreneko auzia Estrasburgoko auzitegira-, larri gaixo dauden presoak giltzapean mantentzen dituztela, ezohiko legedia aplikatzen dutela.... "Mendekuan eta ez politikan oinarritutako jarrerak dituztenak salatzen ditugu. Irabazleen eta gaitzaileen logikari erantzuten diotenak". Furgonetak eta senideak aurretik Manifestazioa baino lehen hasi dira betetzen Bilboko kaleak. Eguerdian giroa izan da Zazpikaleetan, eta Euskal Herriaren Lagunek ekitaldia egin dute.

17:30erako Casillara joan dira denak, eta han elkartu zaizkie autobusetan hainbat herritatik joandako milaka herritarrak ere. 17:45 aldera abiatu dute bidea. Istripua izan da Bilborako sarreran, eta autobus batzuk iristeko zeudenez, haien zain egon dira. Espetxeetara senitarteko eta lagunak bisitara eramaten aritzen diren Mirentxin furgonetak joan dira, bidea irekiz; haien atzetik, presoen senideak joan dira; gero, alderik alde zabaldutako pankarta, eta, atzetik, Sareren hatzak eta aterkiak eskuetan, jendetza. Izan da une unkigarririk bidean. Adibidez, Mirentxineko gidariek pankarta zabaldu dute: "Ez zaituztegu bakarrik utziko". Eta emakume presoen egoera bereziki gogoan izan dute mugimendu feministako kideek. Gainera, emozioaren emozioz, ekitaldia hasi aurretik, Kalera kalera kantatzen hasi da udaletxe aurrean bilduta zegoen jendetza.]]>
<![CDATA[Solanak onartu du Felipe Gonzalezen gobernua Guardia Zibilaren hilketa bat estaltzen saiatu zela]]> http://www.berria.eus/albisteak/130487/solanak_onartu_du_felipe_gonzalezen_gobernua_guardia_zibilaren_hilketa_bat_estaltzen_saiatu_zela.htm Wed, 11 Jan 2017 07:20:00 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/130487/solanak_onartu_du_felipe_gonzalezen_gobernua_guardia_zibilaren_hilketa_bat_estaltzen_saiatu_zela.htm Lucia Urigoitia, bi tiro emanda. Haietako bat "lepoaren atzeko aldean" eman zioten, "ia azala ukituz". El Pais-ek eman zuen hurrengo egunean autopsiaren emaitzen berri. Auzia argitzeko dago. Gonzalezek berak ere onartu izan du gobernuan zeuden garaian ez zutela ondo jokatu. SER irrati katean irailean egin zioten elkarrizketa batean, esate baterako, honako hitzak egin zituen: "Sekula ez dugu hain emaitza txarrik izan EAEn, egin genituenak egin arren".]]> <![CDATA[Euskara, Mexikon, hizkuntzen duintasuna aldarrikatzeko kanpaina batean]]> http://www.berria.eus/albisteak/129120/euskara_mexikon_hizkuntzen_duintasuna_aldarrikatzeko_kanpaina_batean.htm Mon, 28 Nov 2016 20:38:55 +0100 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/129120/euskara_mexikon_hizkuntzen_duintasuna_aldarrikatzeko_kanpaina_batean.htm

Hizkuntzak babesteko kanpaina Mexikon. Tartean, euskara. pic.twitter.com/Qo8O9J7dED - Ander Izagirre (@anderiza) 2016(e)ko azaroak 26 Webgune bat ere jarri dute sarean, eta han agertzen dira kanpainaren nondik norakoak. "Berdintasuna izenetik hasten delako; hizkuntza denak hizkuntza deitzen dira", dio. Hona hemen kanpainako bideoa: ]]> <![CDATA[EAJk ez du gehiengo osorik batzen ez PSE-EErekin eta ez PPrekin]]> http://www.berria.eus/albisteak/127289/eajk_ez_du_gehiengo_osorik_batzen_ez_pse_eerekin_eta_ez_pprekin.htm Fri, 30 Sep 2016 09:38:47 +0200 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/127289/eajk_ez_du_gehiengo_osorik_batzen_ez_pse_eerekin_eta_ez_pprekin.htm Azken eserlekua tokiz aldatzeak erabat aldatzen du gehiengoen jokoa Eusko Legebiltzarrean. EAJk alderdi bakarrarekin gauzak adostea nahikoa zuen lehen, baina orain ez: ez PSE-EErekin eta ez PPrekin ez du gehiengorik osatzen; beraz, bi alderdi horietakoren batekin akordioak egitekotan, derrigorrezkoa du beste batekin ere ados jartzea gehiengoa lortzeko. EAJk, beraz, lehen baino zailxeagoa du nahi duena egitea. Baina horrek badu kontrapuntua ere: akordioak zailak diren gaietan aurrera egin ezinda gelditu daiteke legebiltzarra, gainerako taldeak jeltzaleei kontra egiteko batzen badira. Orain batzuekin eta gero besteekin akordioak egin ditzake, baldin eta ez badu lau urterako akordio bat ixten. Ikusi gehiengo absolutuak lortzeko aukerak hemen. Aurreko legealdian ere gehiengorik gabe gobernatu zuen EAJk, baina PSE-EErekin "egonkortasunerako ituna" egin zuen, aurrekontuak-eta aurrera aterako zirela bermatzeko. Orain, gaurko aldaketaren ostean, formula horrek ez dio balio. Bien artean ez dute gehiengorik osatzen. Baina beste gehiengo batzuk osatzeko aukera eskura dauka EAJk. Adibidez, bera bezala erabakitzeko eskubidearen alde dauden EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin bat egingo balu, 75etik 57 eserleku lituzke. Gehiengo oso handia. Eta bi horiekin banaka ere osatzen ditu gehiengoak. Lehendakaria aukeratzeko garaian ere eragingo du osatu berri den legebiltzarra koloretsua izateak. Eusko Legebiltzarreko sistema Espainiakoaren desberdina da, eta, beraz, zaila da halako blokeoa sortzea. Aurkezten diren lehendakariei baiezko botoa edo abstentzioa ematen diete legebiltzarkideek, eta babes handiena duena lehendakari izendatzen da. Aurreikus daiteke Iñigo Urkullu aurkeztuko duela lehendakarigai EAJk. Hura izendatua ez ateratzeko aukera badago, nahiz eta ez dirudien oso erreala: EAJrenak baino legebiltzarkide gehiago batzen dituzten gutxienez beste bi alderdik lehendakarigai bat adostea eta hura babestea. Adibidez, EH Bilduk (18) eta Elkarrekin Podemosek (11). Kasu horretan, Urkulluk PSE-EEren edo PPren abstentzioarekin ez luke nahikoa, eta bietako baten babesa beharko luke, beste lehendakarigaia garaitzeko. Lau urterako akordioa, nekez Behin lehendakaria aukeratuta, beste kontu bat izango da gobernu itunarena. Izan ere, kanpainako hitzak eta proposamenak ikusita, ez dirudi erraza izango denik lau urterako balioko duen gobernu akordio bat egitea. EH Bilduk behin eta berriz esan du EAJ, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu batuko dituen gobernu bat nahi duela. Eta, batuko balira, gehiengo osoa osatuko lukete. Baina ez dirudi jeltzaleek horretarako asmorik dutenik. Urkulluk BERRIAri emandako elkarrizketan iradoki zuen gaikako akordioekin gobernatu nahiko luketela, azken lau urteetan bezala: "Bizitza politiko aberatsa izan da azken lau urteetakoa, akordioak ez direlako izan itxiak eta osotasunekoak. Eta hori iruditzen zaigu dela bidea aurrera begira". EAJk "egonkortasun ituna" zuen egina PSE-EErekin. "Beste batzuekin ezin izan zutelako" itxi zuten konpromiso hori, Urkulluk esatera, baina ez du argi esan norekin egin nahiko lukeen. Hori bai, jeltzaleak eta Elkarrekin Podemos elkarlanean aritzea zaila ikusten du: "Ez daukat elementurik ezertan aliatu gaitezkeenik esateko". Hain justu, koalizio hori EAJ gobernutik kanporatzeko helburu nagusiarekin aurkeztu zen kanpainan, harik eta Pili Zabala lehendakarigai aurkeztu eta diskurtsoa leundu zuten arte. EAJ agintetik kentzera datoztenik ez dute errepikatu, baina ezta harekin bat eginda aritzeko asmorik dutenik ere. Eta hainbat gaitan EH Bildurengandik gertuago dagoela pentsa daitekeen arren, ez du bide horretako adierazpenik ere egin kanpainan. Pili Zabala ere gaikako itunen alde dagoela ondoriozta daiteke BERRIAko elkarrizketa irakurrita: "Datorren legealdian lan ikaragarria dugu egiteko. Kontsentsuaren eta ezberdinen arteko itun puntualen akordioa izango da". Kontua izango da gainerako alderdiek EAJren asmoak aldatzeko zenbaterainoko eragina izan dezaketen. EH Bildu eta Podemos EAJ baino bat gehiago dira elkar hartuta, eta EAJ PSE-EErekin batuz gero, gainditu egiten dituzte.]]> <![CDATA[Antoni Batista kazetaria Euskal Herriari buruzko dokumental bat grabatzen ari da]]> http://www.berria.eus/albisteak/124507/antoni_batista_kazetaria_euskal_herriari_buruzko_dokumental_bat_grabatzen_ari_da.htm Sat, 02 Jul 2016 09:05:02 +0200 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/124507/antoni_batista_kazetaria_euskal_herriari_buruzko_dokumental_bat_grabatzen_ari_da.htm <![CDATA[Batetik bestera eta txikitik handira]]> http://www.berria.eus/albisteak/123650/batetik_bestera_eta_txikitik_handira.htm Fri, 10 Jun 2016 09:59:58 +0200 Oihana Elduaien Uranga http://www.berria.eus/albisteak/123650/batetik_bestera_eta_txikitik_handira.htm

Mugimendu hau auzo eta herrietan zabaltzen lagundu nahi luketenentzat DEIALDIA: Ostiralean 19:00etan Boulevardean. pic.twitter.com/tUwMp1Dumu - Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 9 ]]>