Egilea

Unai Ugartemendia

Unai Ugartemendia

Bere artikuluetan bilatu

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Edu Etxeberria. Kayak surfeko euskal selekzioko hautatzailea

«Olatuak ondo aukeratzeko, funtsezkoa da patxada izatea»

Unai Ugartemendia

Duela 22 urte hasi zen kayak surfean ibiltzen Edu Etxeberria. Urte hauetan jende dezente erakarri du kirol horretara, eta uste du trasmisio lan ona egiten ari direla egungo gazteekin.

Nirmal Purja sei hilabetean hamalau zortzimilakoak igo zituela ospatzen. ©N. SHRESTHA / EFE

Denak balio al du?

Unai Ugartemendia

Nirmal Purja nepaldarrak sei hilabetean igo ditu hamalau zortzimilakoak. Balentria bat dela onartu arren, askok diote ez diola ezer berririk ekarri alpinismoari, besteak beste helikopteroa eta oxigenoa erabili dituelako.

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

Mikel Zabalza. Alpinista

«Guk genuen baino prestakuntza hobea dute alpinista gazteek»

Unai Ugartemendia

Ez dira egun asko igaro Mikel Zabalza Nepaldik etorri zenetik. Sonia Casasekin bide berri bat irekitzeko asmoarekin abiatu zen, baina ezustean, Felipe Valverde eta David Suela alpinisten erreskatean buru-belarri aritu zen azkenean, Chukima Go mendian. Beste behin, alpinismoaren alderik itsusiena ikustea tokatu zaio.

 ©UNAI UGARTEMENDIA

Ainhoa Sanz. Mendi korrikalaria

«Errepidekoarekin alderatuz, giro jatorragoa aurkitu dut mendian»

Unai Ugartemendia

Urte askotan pistan, errepidean eta krosean aritu eta gero, orain bi urte mendirako jauzia eman zuen Ainhoa Sanzek. Jokatu dituen lasterketa gehienak irabazi ditu, eta ikusgarri aritu da denboraldi osoan. Hala ere, «pixkana-pixkana» joan nahi du.

Hormako etorkizuna bermatua dago

Unai Ugartemendia

Euskal Herriko eskalatzaileek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Eskalada Txapelketan, Berriobeitin. Mikel Linazisorok irabazi egin du overall diziplinan, eta Bittor Esparta hirugarren izan da. Gaztetxo asko nabarmendu dira.

 ©BERRIA

Daniel Arenas. 'Bikejoring'-eko gidaria

«Txakurrek ia ez dute hutsik egiten; gidariok, ordea, bai»

Unai Ugartemendia

'Bikejoring'-ean hasi berritan, beteranoen mailako munduko txapelketa irabazi du, maiatzean, Sua txakurrarekin, eta, orain, denboraldi berria prestatzen ari da, ikasten segitzeko asmoz

Oihana Azkorbebeitia, Ander Iñarra, Maria Zorroza, Julen Martinez de Estibariz eta Mayi Mujika, Limone sul Gardan. ©EKAITZ ANDA

Onenekin lehiatu dira

Unai Ugartemendia

Euskal Selekzioko korrikalariek balantze ona egin dute mendi lasterketetako Munduko Kopaz. Marmissolle bosgarren izan da

Mayi Mujika —ezkerretik lehena— eta Eneko Gurrutxaga —ezkerretik laugarrena—, Arriarango podiumean. ©BERRIA

Mendi duatloia

Ibilbide ezberdineko txapelak

Unai Ugartemendia

Eneko Gurrutxaga eta Mayi Mujika dira elite mailako Euskal Herriko mendi duatloi txapeldunak. Bigarrenez jarraian irabazi du batak; lesio bat gainditzen ari dela, probatzera joanda besteak

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Xabier Zaldua. Aizkolaria

«Ez nuen gorputzaldi ona izan, eta gauzak ez zitzaizkidan ondo atera»

Unai Ugartemendia

Xabier Zalduak kirolaren bi alderdiak ezagutu ditu hiru asteren buruan. Irailaren 21ean, euskal pentatloia irabazi zuen bigarrenez, Azpeitian. Aurreko asteburuan, aldiz, ez zuen lortu Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako finalerako sailkatzea. Erronkak eta txapelketak prestatzen aritu ondoren, atseden hartu nahi du orain.

  1 2 3 4 5 6 7 8  

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna